Su-egurra

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:09:44 - 0:11:35 (1' 51'')
Laburpena Egurra: herri lurretako egurra urtero zozkatzen zen. Auzo bakoitzak bere eremuak.

Transkribapena

Jarri zuten geo eurra, su-eurra saten geniyon. 'Ta maten zittuten lote batzuk. Kompaziyo batea... ingo zittuzten, bueno hogei familintzat hako trozu hoi. Bakoitzantzat, kompaziyo batea, biña arbol. Batzuntzat hiruña, bestintzat bi haundi, 'ta denantzat hola repartittu 'ta geo sorteua
Numetu... numetu kompaziyo batea bi arbol hoik, kompaziyo batea bi arbol numero uno jarri bi hairi kompaziyo batea. Bestiri dos, beste biri. 'Ta geo haik ate, 'ta iul tokatze zizun tokin onin, 'ta iul tokatuko zizun toki txarrin.
Han xil-xilla, ber bazunun eurra... 'Ta zarbaitte uste 'ut...
-'Ta karo toki ona, toki txarra zeangatik geo karraitzeko aleiya...
-Karraitzeko, aleiya!
Mandobiria 'ro biriak in 'ta bizkarrez ate gurdibirea 'ta... Joño ze lanak izaten zin!
-Ze eurra, eurra denantzako beretxo izango zen, pagua izango zen geina 'o zer zen?
-Ez, pagua biño geiyo haitza. Hemen bi hotan 'ta arditturriko zoku hontan 'ta...
zean 'e bai Eskasen 'o... bai Ailuxeta[Ailuxeta:10939] ailleka 're bai. Iturrioztarrantzat aldi hura. 'Ta hau, hemengo zoku hau Ergoinguntzat, bai Ergoin 'ta Altzibar 'ta...
'Ta zea ailleka, Pikoketa ailleka Gurutzekuntzat. Denak partittuk, zonak.
-'Ta miño hoik izango zin herri-lurratakuk?
-Herri lurratakuk bai. Partikularrak ongi zin, beana zutena!
-Karo...'Ta iatze lekuk 'e izango zin partikularrak zinak?
-Baita 're, baita 're! Bate markatu ber ez zutenak.
-Baserri haundiyak zittuztenak izango zittuzten?
-Bai... Konpaziyo batea Sauan haik ez zuten, dena bena zuten. Beintxikin 'e bai. Goikoitxekuk 'e bai. Asko benak zittuztenak! Biño, ez zutenak?
Olaitzolak 'de, Olaitzolak bazun zea Josetxona hua, burkaitz[burkaitz:15959] harren atzin. Biño harrekin bakarrik ezin pasa, gutxi zun 'ta!