Nafarroako errotarako bidean, Guardia Zibilak harrapatu

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:21:05 - 0:22:35 (1' 30'')
Laburpena Gipuzkoan errotak itxi zituztenean, Nafarroako errotetara joaten ziren irin bila. Bera Goizuetara eta Lesakara joaten zen. Behin harrapatu egin zuten Guardia Zibilek.

Transkribapena

-Zu joten ziñan zea... Goizuta joten ziñan zu astuakin?
-Goizuta, zea Lesaka're!
-Lesaka're bai?
-Zortzi urtekin, bestek astuan gañin jarrita.
-'Ta harrapatu izandu zattuzte zui?
-Bein bai, 'ta hai marruak. 'Ta kastillanoz tutik jakiñ ez 'ta. Haik saten zutena enteintzen ez 'ta.
Marru 'ta beti astuan zakuri kolpia 'ta mekauen la ospa! Hantxe zean, ya ailletun. Aitxuleiko tunela gaintik pasa 'ta oandik han do biria, nola Bizenten taberna?
-Bai.
-Hara ya ailletun, kaxku hortan. 'Ta zin lau bost haitz haundiyak, haitz haundi adarrak moztutako haundiy holakuk. Laiñua zen, intza 'ro hola zen. 'Ta banijun ta: /"Alto! Tarara!"/ 'Ta astua re da! Geldittu. 'Ta 'ya noa nijun, ta nik auskalo ze sango niyon euskaaz 'ta.
Bueno kendu ingo zitela... 'Ta marru 'ta marru, 'ta marru 'ta marru, 'ta marru 'ta marru. 'Ta utzi! Utzi in ziten!
-Bai, e?
-Bai.
-'Ta zer zenun ya buelta iña?
-Ez hara nijula.
-Artuakin?
-Bai, ta ni honanzko ailleka beldur. San niyon hango andriai zea nola in ziten. 'Ta: "Tor beran han al zin?". Bai 'ta, 'ta beste bireik ez tortzeko! "Uañ igual dia jonak haik eta zea..." Nik bueltakun han barrena berrize, aski erne bai! 'Ta orduko aleiñak.
-Eta atrebittu hala're joten e? Bueno klaro, buelta manta 're... karo.
-Pf! Ze in ber tzunun? Haraiño jun, 'ta gabe eziñ torri.
-'Ta geo errita bestela...
-Hoi ba! Nik ordun, ze mango ziten ba nei (...) Geo kilon bat irin o... Buelta hoi dena inta, maten bazin e! Biño ona... Kilo erdi bat irin garai hartan, jode!
-Karo, razionamentua 'ta baldin bazen...
-Bai, 'ta hola.