Estraperloa

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:22:52 - 0:24:07 (1' 15'')
Laburpena

Estraperloa. Gipuzkoako errotak itxita zeudela, hasieran irin bila joaten ziren Nafarroara, baina gero zuzenean ogia ekartzen hasi ziren. Guardia Zibilek zelatatzen zuten. Soldaduek lana bakarrik.

Transkribapena

-Geo pixkat ikasi nunin, handik zeara Lesaka 'ta. Geo Lesakan jende asko baldin bazen 'ta zaku pilla ikarriyak eta... Handik beste laun batekin 'o, eakutsi ziten 'ta Aranatza. Segun itturriko harta, 'ta geo.
Hala, hala bukatu zen asuntua. 'Ta geo 'zandu zen estraperlua, bi kiloko ogiyak 'zaten zin. Barra haundiyak. Hua 're estraperlun. Hua Lesakatik, Goizutatik ta kartzen...
-Ogiya iña ya?
-Iña, iña! Jateko mokua. Hola barra haundiyak, bi kilokuk. 'Ta hola...
-'Ta haik e... Dirua eaman berko zen haik kartzeko 'o zerbatten truke itten zen?
-Bai... Ez, ez dirua.
-Ba... Baganakiun ze baliyo zun. Dirua juxtu-juxtukin. Bai... hua galdu ezkeo ez zenun ogiyik karko!
-'Ta gelditzen zintuztenak zea... zer zin guardizibilak 'o soldauk?
-Guardiazibilak bai.
-Guardizibilla?
-Urrutira hola baldin bazen euzkiya brillua itten zuten, kazkuk zea zittuten... 'Ta mekauen han ttuk! 'Ta joe haik urtiak...
-Pilla bat ibilko zin, baztertan?
-Bu... Dena hola, dena hola.
-'Ta soldauk ze itten zuten bakarra... kamiyun lana ta hoi? Haik ez zuten kontrolatu 'ta itten?
-Ez, haik ezta kasoik 'e!
-Haik lana bakarra...