Errazionamendua

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:18:39 - 0:21:05 (2' 26'')
Laburpena Razionamendua: zer izaten zuten jateko. Zenbat. Kalera, alondegira joan behar izaten zuten bila. Baserritarrek, gainera, artoa Fanderiara eraman behar izaten zuten.

Transkribapena

- Gosia izango ez zen, ba? Gehinez 'e... Esku hontan kaitzeko mooko ogiya, loiyin holoko bat, esnia mindu itten zun 'ta, pensa 'zu ze izango zen hoa! 'Ta halako 'at 'ta geo...
- Eun guziko?
- Bai, bai. Hoixe! 'Ta geo hillaetin behiñ izaten zen razionamentua 'ta person bakotxeko dakat buruan izango zela kilo bat. Kilo bat azukre, kilo bat arroz, kilo bat garbantzo 'ta oliyua... Ez dakit oliyua zembat izango zen, zertik ezen, litro oliyuk garai hartako hogei duro baliyo zun 'ta!
Pf! 'Ta gizonak ez zun hillaetin iraaziko hogei duro, nola iraaziko zun, haixe, ba, huaxe, biño bueno bueno itten bazun 'de. 'Ta mixei hoi denak pasa genittun 'ta hementxe gaude oaiñ.
- Noa joten ziñazten razionamentun billa? Auzota tortzen zin, 'o kalea jon ber izaten zenuten?
- Kalea.
- Kalea.
- Bai.
- Kalin nun izaten zen?
- Alondiyan.
- Alondiya non zen?
- Zean, esto... Oaiñ 'e bau ba zeak, kontsejupik ate bat haunzko txoku hartan?
- A bai!.
- Han sartu 'ta han zen alondiya.
- Kastro ayekatik?
- Ez, haunzko muturrin. Pelota sartzen 'utelako zea hartan, oaiñ 'de atia han eongo da.
- A bai, bai!
- Hantxe, handik sartu 'ta... Han maten ziuten.
- 'Ta haieken billa norbattek jon berko zun?
- Oi! Otarria...
- Kartillak eta zin, ez?
- Bai, kartillak 'ta geo otarria hartu hola besapin 'ta martxa!. jo!
- 'Ta baserrikuk okiyo izango zuten...
- Bai, baserrikuk hokiyo zin, biño, baserrikuk ben kontuk bazittuzten. Zertik ezik, garai hartan itxia beana zutenak 'e gutxi zin 'ta errenta 're in ber zuten eta geo nik ez dakit ba, itten bazittuzten kompaziyo batea ehun kilo arto, pues... Handik erdiya biño gehiyo entregatu in ber zuten.
- 'Ta zeiñei entregatu ber izaten ziyoten, jabiri len bezela? 'o, 'o gerra zenin beste nombattea?
- Zeara eaman, esto... Fandeira. Hemendik hartu 'ta Fandeira eaman, e! Eta beák nahi zutenin patu. Patu bai, biño dembo askun burura patu! Eta ez gaiña...
Kompaziyo batea pezta bat baliyo baldin bazun, ez zuten pezta patuko, errial bat 'o... Beái iruitzen ziyon bat.
- 'Ta hoi ze izandu zen, gerra...
- Ondorin.
- Ondorin. Razionamentua zon bittartin?
- Hoixe. Hor izandu zin errotak itxiyak, 'ta hara eaman berrak, itxian harrapatzen bazizuten kriston munta ta kendu!...