Gobada eta labaderoak

Arropa garbiketa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta Z4
Pasartea 0:30:46 - 0:32:54 (2' 08'')
Laburpena Arropa nola garbitzen zuten kontatzen du. Gobada. Surtako hautsa oso ona omen zen. Txuriak alde batetik eta kolorezkoak bestetik. Maindireak soroan belarretan zabaltzen zituzten eguzkitan, horrela zuri-zuriak geratzen ziren.

ura eta argia

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:03:24 - 0:05:52 (2' 28'')
Laburpena Maria Jesusuen etxean ez zuten urik. Errekara joaten ziten ur bila. Altzibarren papelera egin eta erreka zikindu zutenean Iturraldeko iturrira joan behar izaten zuten ur bila. Arropa garbitzeko buruan eramaten zuten.Burutia. Felogagn berriz bazuten ura etxean. Aitonak labaderoa ere egin zien.

arropa garbitzen

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:24:39 - 0:25:50 (1' 11'')
Laburpena Errekara joaten ziren arropa gartbitzera. Buruan eramaten zuten arropa eta gero errekan harri baten kontra marruskatzen zuten Lagartorekin. Gobara ezagutu zuen Arantzan neskame egon zen etxean.

Gobada

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:50:28 - 0:51:31 (1' 03'')
Laburpena Gobada edo lixiba egiten zuten emakumeek. Hauts bat erabiltzen zuten, sutako hautsa. Ura berotu beha izaten zen, arropak beratzeko. Gero aklaratzera errekara astoarekin.

Gobada II

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:18:09 - 0:21:24 (3' 15'')
Laburpena Arropa eskuz garbitzea uste baino zailagoa da. Ongi garbitzeko gogor igurtzi behar zen. Jaboia erabiltzen zuten garbitzeko. Zabaldu egiten zuten garbitu ondoren, askok zelaian jartzen zuten. Eguraldi txarrarekin ganbaran zabaltzen zuten arropa.

Ura, arropa garbitzen

Transkribapena

-Ura bazenuten etxian? Kanillako ura?
-Ez, ez. Beheko errekatik karri ber genun. Beheko errekatikan. Baldiakin hartuta. Ebiya itten zunian teillatutik eroitzen zena, baldiak jartzen genittun 'ta haikin biltzen genun 'ta.
Etxeko urikan ez. Kaskun bizi giñan 'ta han ez zen. Oan jarriyak dia urak eta denak han baserriya hartan e! Biño ordun ez zen ezer 'e.
-Eta arropa nun garbitzen zan?
-Erreka jonta!
-Errekan?
-Bai! Erreka jonta, han arraskan aitzeik ez zeon. Maindirikin 'ta erreka jon 'ta han garbitzen genittun.
-Biño galtzontzillo pare bat hartuta bakarra ez ziñaten jongo?
-Ez! Astuakin. Nola ba bestela?
-Arropa pilla hartu. Nola, nola izaten zen?
-Arropa hartu 'ta erreka! Oain, geo karri genun. Aurrena joten giñan Errekatxulo zun izena. Errekatxuloa jon 'ta han labadero bat bagenun.
'Ta geo ur hua itten zen, zea demboan uda dembuan, apar zeatu sekatu. Eta geo hartu eta Txikierditik aurrea erreka pasatzen zen, irriyo bat eta harea astuakin hartuta eamaten genittun.
Astuan maletan sartu, bi sestutan 'ta. Oain kejatu ingo ga ba!
-'Ta ze jaboi?
-Jaboiya bai, jaboi kozkorra! Hautsikan izaten al zen orduan? Jaboi kozkorrak, haikin.
Ez dakit nola garbitzen genittun. Uran usaiya jarriko geniyon behintzat eta.
-Ze izen izaten zun jaboiy harek? Akordatzen zea?
-Tximbo.
-Tximbo?
-'Ta lagarto 're bazen beste klase bat eta bai.
-Harekin raka-raka eman.
-Bai, harriya bat izaten zen hola jarriya. 'Ta harriyan gaiñian jarri, urian sartu hankak! Eta haren gaiñian. Bai, bai.
-Geo ongi aklaratu.
-Bai.
-Aklaratzeko ura nahikua bazeon. Erki korritzen zun urak eta.
-Hotza eongo zan!
-Bai, uda partian ondo. Neguan!
-'Ta baiñatzeko igual aprobetxatuko ziñuen.
-E?
-Baiñatzeko 'o zeok garbitzeko 're igual aprobetxatu.
-Baiñatu! Ordun baiñatzen al giñen? Baiñatu, arpeiya garbitzeko, arpeiya urakin pixkat. 'Ta hankak. Oan gomenientzi guziyak baia biño orduan! Bai, bai.
-Ze? Nola deitzen zitzaiyon arropak garbitziai edo? Ba al zun izenikan harek?
-Ez, erropa garbitzia.
-Arropa garbitzia?
-Guada 'o holakon bat?
-Guara. Hoixen, bai! Lehen bateko guara.
-Guara...
-Astuakin ailleka batea 'ta astuakin bestea, segi!
-'Ta barriñuk eta hola, gero astuan gaiñian jarri zea guziya...
-Astuan gaiñin baldiak izaten genittun 'ta baldiak asto-xextotan haik sartu, balde haundi batzuek. Asto-xextotan sartu 'ta. Bai.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:41:02 - 0:44:21 (3' 19'')
Laburpena Ez zeukaten urik etxean errekatik hartzen zuten. Arropa garbitzera ere errekara joaten ziren, astoarekin.

Peñeneko koltxa garbitzen

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:29:34 - 0:32:39 (3' 05'')
Laburpena Tiburtxi gaztetan Altzibarko etxe guztietan barrena ibiltzen zen. Behin, Peñeneneko koltxa garbitzeko eskatu zieten. Eta hartzen zuen pisuarekin ezin. Gero arrautza bana eman zieten sari moduan.

Koltxak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:26:13 - 0:29:34 (3' 21'')
Laburpena Arreorako koltxoiak egiten zituzten. Baina, pisu handia izaten zuten: Ardi ilea maindire tartean sartzen zen eta gero gustoko telarekin bildu. Eta garbitzerakoan oraindik eta gehiago. Hiztegia: ziribirika.