ura eta argia

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:03:24 - 0:05:52 (2' 28'')
Laburpena Maria Jesusuen etxean ez zuten urik. Errekara joaten ziten ur bila. Altzibarren papelera egin eta erreka zikindu zutenean Iturraldeko iturrira joan behar izaten zuten ur bila. Arropa garbitzeko buruan eramaten zuten.Burutia. Felogagn berriz bazuten ura etxean. Aitonak labaderoa ere egin zien.

Transkribapena

- Ta urik ta argiyik izaten tzenuten garaiy hartan itxian?
- Argiya bai, ura ez.
- Ta nola moldatzen tziñaten ura billa ta?
- Ba baldiakin karri itxea ura. Beheko errekatik ta geo papelera in tzuten zean, Altzibarren ta erreka zikindu in tzuten. Ta geo jon ber izaten genun Itturraldeko itturrira.
- Ta hoi urruti zon?
-Bai, jon-torri orduerdi bat.
- Ta eateko baliyo zun ur harrek?
- Harrek bai. Ta geo aindak eta denak hara eaman ber izaten genittun, sokatik hartuta kamiyoz kamiyo Itturraldea.
- Ta zuek ura ta argiya bazenuten Pelun?
- Bai, bai. Attona zenak itturri bat billatu zun ta hortxe jarri zun ta itxian izaten ura beti.
- Enpalmia in tzun ta..
- Bai, enpalmia in tzun ta jarri korrientia ta nahiko ura.
- Ta argiya re bai?
- Argiya re bai.
- Ongi ordun.
- Jo ongi, arropa garbitzeko labaderua re in tziyoten ta...
- A zuei in tzizuten labaderua?
- Bai attonak in tzun hor labaderua.
- Artixta zenuten attona.
- Bai bai bai. Harek in tzittun hemen kupelak eta, ez zun baserriko afiziyoik, biño hola obratako ta artixta zen gizajua.
Ofiziyoik gabe in tzittun harek, aroizteiyan ta, zoze gizon hora.
- Ta zuek arropa garbitzea erreka?
- Bai.
- Ta nola maten tzenuten arropa?
- Hoi zea, eskutan o bestela buruan.
- Buruan, ta buruan nola maten tzenuten garaiy hartan?
- Hola hartu ta tapa-tapa.
- Eskuakin?
- Eskuakin kontu barriñuk hola zabalak zaten tzin.
- Kontu? kontu gabe re igual.
- Bai biño nik enun ikasi izandu.
- Kontu gabe batzuk ibiltzen tzin?
- Bai. Nik beti esku batekin kontu itten nun.
- Bai aixa gaiñea, baita...
- Burutikan ro, holako katxarro bat jartzen tzuten ta han xoluan barriñua ongi zeatzen tzen buruan, ta buruan jarri ta tapa-tapa, bate kontu gabe re.
- Bazen Oiartzundik Errentiko plaza ro jon tzinak hola xexto zabal bat buruan hartu ta..