Merkataritza

Dendak; bizikleta alkilerra

Azenario-garbitzen

Transkribapena

- (...) jarrita joten ziñan zu, e?
- A, ni bai! Oaiñ, Antonio hill zen bitartin. Nik berroeita hamar 'ta gehiyo urte plazan. Ezkondu 'ta geo 're...
- Aski erki jakingo zenun zuk saltzen!
- Bai, beno ez eunero eunero ez, e? Astin hiru biaje itten genittun. Oaiñ ya bi itten genittun, ya astiartin ez zen sartzen.
- 'Ta dena Garmendiko zea maten zenun? 'O norbatte...
- Ez, ez ez ez, itxekua, itxekua.
- Dena itxekua?
- Itxekua.
- Karo, hua 're iñ in ber zen!
- Hombre. Begon, Begon itxetik, Tolosatik, azenaiyuak kilo erdiya!
Pentsatu, azenaiyua kilo erdiya zembat hazi izango den! Ereintten genuk guk! 'Ta beti, klaro, neua etorri 'ta gaizki! Guantikin 'ta atera 'ta geo zepillo batekin ''ta garbitzen (kandarun) banan-banan 'ta komeitan 'ta gue Antonioi gotu ziyon... E...
Gue Jose Inazio lanin hasiya zen orduako 'ta bea... Be kontura 'ta hormigonera ttikiyakin 'ta hola. 'Ta lendabizikua in zitzaiyon hautsi! Eta itxian utzi zun. Zulatu in zitzaiyon 'ta klaro, hormioiya dena ai zela eroiy itten! Eun batin gotu in zitzaiyon... Ez, hortako...
Mikelentxonin 'e pilla gaitza eamaten.
- Bai, bai.
- 'Ta hua enteratu nahi izaten zun nola itten ote zuten. 'Ta zean, labadoran itten ote zuten 'o...
Norbattek...
- (txikittuko zin)
- E?
- Ez zin hautsitzen?
- Laba... Ez baidakit seuru! 'O zerbatte hola... Zerbattekin itten zutela behintzat, makinan batekin hoi zeatu zun. 'Ta geo gue Jose Inazioi tokatu ziyonin hoi,
"oain prueba in ber dut" 'ta azenaiyo mordoska atera 'ta bota 'ta primeran! Zuk ba al dakizu nola garbitzen zun! Ez zun hausten!
- (Labadoran?)
- Ez, ez ez.
- Ez hormigoneran.
- Hormigonerak, e?
- A...!
- Hormigonerak ez zun hausten! Ezta aleik 'e!
- Hala itten zittuzten Mikelentxonekuk! Hormigoneran garbitzen zittuzten!
- Ez dakit ba!
- Bai, bai bai! Hombre!
- Zerbatte ibilli zen jakitten! Hoi ez naz akortzen.
Geo behintzat Jose Inazioi hua iñ eta harekin in genun 'ta geo harekin.
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:32:00 - 0:34:00 (2' 00'')
Laburpena Berrogeita hamar urte egin ditu Maitxok Errenteriako plazan saltzen. Eramaten zuten guztia etxean egindakoa zen. Azenarioak nola garbitzen zituzten.

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-009
Pasartea 0:25:40 - 0:29:15 (3' 35'')
Laburpena Maitxo ezkondu aurretik ere joaten zen Errenteriako plazara barazkiak saltzera, eta baita Garmenditik ere. Garmendiko emakumeak ere joaten ziren ordura arte. Frantxixkari 'La Carrera' deitzen zioten, bera zelako lehendabizikoa genero guztia saltzen.

Tolare, lehenengo telefonoak eta apopiloak

Transkribapena

-Bueno... Tornos Torro zer zen hor?
-Torren?
-Bai.
-Hor oan poligonuk dia, biño len hor zer zen?
-Dena...
-Pauko zelaiya?
-Honozko ixkin sardiya erra, eta hauntz arto zelaiya.
-Paukua izango zen hoi dena?
-Paukua bai.
-Arraguan 'ta aiñako kambiyoik ez hemen...
-Bai zea!
-Gutxiyo. 'Ta denda, 'ta taberna 'ta dena zer zen Tolare?
-Bai.
-Hua zea.
-Hua zen Mamut.
-Korreos 'ta denak?
-Dena.
-'Ta telefonua 're, lendabiziko telefonua non jarri zuten Ergoinen?
-Ez dait lembiziko telefonua non jarriko zuten Ergoinen. Seuski Tolaen 'ta hoitan. Tolaen seuski. Bai Tolaen izagno zen seuski lembizikua.
Bai, bai, bai izatezko Tolaen 'o Bialden. Bitako batin. Hoitan, tabernatan beimpin lembizi.
-'Ta Bialden Uztapide 'ta apopilo eondu zin 'ta jende geiyo eote' al zen apopilo Bialden 'o Tolaren 'o?
-Ez, hoitan ez zen apopilo eoten iñor. Uztapide, Uztapide bai, Uztapide, jakiña geo bertako alabakin espostu zen 'ta hua. Gaiñekun hor apopilo...
-'Ta Oiartzunen beste nombatte hola apopilo hartzeko... Karo hotelik eta ez zen izango. Gurutze-berri 're ez zen izango?
-Ordun ez zen, ordun ez zen Gurutze-Berriyik.
-Itxia bea 're ez.
-Ezta 're!
-'Ta ordun norbait kampotik tortzen baldin bazen 'o nun eoten zen 'o?
-Bai iual kale aldi hortan bakarren batek iual izango zun tokiya berbada. Nik ez naz akortzen hoi.
Hemen Pauko errotan eoten zin apopiluk. Gaiñekun... Pauko errotan apopiluk hoi bai!
-Pauko errotan bai...
-'Ta Olaitzolan eondu zen guarda 're 'ta! Guarda ttikiya 're eondu zen hor pixkatin 'ta. Lenoztik beste guarda Kandido guarda 're hor eondu zen 'ta. Holako tarten batin. Albixturrenin 'e bai Manixtein, han 'e eoten zin apopiluk.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:18:00 - 0:20:25 (2' 25'')
Laburpena Pagoalden zer zegoen. Tolare dena zen: denda, taberna, posta... Lehendabiziko telefonoak tabernetan. Apopiloak non egoten ziren.