Merkataritza

Dendak; bizikleta alkilerra

Xoterone denda eta sagardotegia

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:38:30 - 0:43:39 (5' 09'')
Laburpena Ama Irundarrenekoa zen eta aita Adurizenekoa zuen Tiburtxik. Amari asko gustatzen zitzaion denda. Xoterone denda poliki-poliki hasi zen. Sagardotegia ere izan zen.

Altzibarko dendak

Transkribapena

-'Ta dendaik 'o ba al zan hor? Auzo...
-Bai, Altzibarren, oandikan seitzen du: Irundarrene. Zen denda bat, denetik saltzen zutena. Saardoteiya. Taberna. Denetik saltzen zutena. Irundarrene.
'Ta akordatzen naz. Gaztiak eta, ondo-onduan, frentian jaiyua. 'Ta Errentitikan astelenetan joten zen jendia, kuadrilla bat, hara meriendatzea 'ta geo jokun 'ta aitzea joten zien.
'Ta akordatzen naz, zu Errentiyan famatuk dia, Goñitarrak, izautze al ttuzu? Bat zea, izauera haundiya dut gaiñea, esto... Orfeon Donostiarran tenoria. Haren aitta 'ta kuadrilla joten zian hara.
Arratsaldian, han pasatzen zuten arratsaldia. Meriendatu, jokuan 'ta ai, 'ta kuadrilla. Hoi 're akordatzen naz, nola joten zian.
-Osake, hor taberna 're bazeon? Taberna 're bazun?
-Bai, gue itxian frentian. Torre izena zun tabernak. Esto, autoeskuela Oiyartzunguan amonak taberna.
-Bai, bai, bai, bai. 'Ta horrea juten zien?
-Ez.
-A, horrea ez?
- Azpi... Beitti, plazara. Irundarrenea, Irundarrene.
-Horreatik esaten nizun denda horrek taberna 'o zerbaitte bazula?
-Bai, bai, denda horrek zakan taberna, onduan ikuillua, saardoteiya ... Garaiy haitan bakizu! Ikuillua 'ta sardoteiya 'ta.
-Bai, bai, bai. Sagardo demboan ba, kupel pare bat 'o.
-Nik izautu ttut Altzibarren e! Garay haitan e, leno san duguna, konstrukziyua itten hasi biño leno.
Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:09:00 - 0:10:50 (1' 50'')
Laburpena Irundarrenez hitz egiten du.

Harategiko makinak

Transkribapena

- Ordun karnizeiyan ze ibiltzen zenuten labaña bakarrik mozteko o' zea makinak eta
- Ma bai biño kutxillua kutxillua bai kutxillua
- A kutxillua ibiltzen zenuten
- Kortadoreik eta
- Kortadoria bai, jamon yor, urdaizpikua 'ta txoixua itteko. Miño gañontzekun ez e kutxillua.
'Ta go gizonak kutxillua 'ta xerra ateko zun, mia saten baziyoten beno mia ateko zun 'ta erremintak jartzen e' aparta zen.
- Zorroztu in berko zian labana
- Bai zozrroztu 'ta harriyak bazittun 'ta beak prepatzen zittun kutxilluk miño, ongi e! ongi!
Ez zea ne gizona zelako biño, ez ez ongi ikasiya zun erramita. 'Ta bai zazpi urte Irunen e' pasa zittun karnizeiyan e' karnizei batin ofiziyukin e' ,
'Ta nau , 'ta gañea kontzintzikua gaur ez dena e! gaur jongo zen miño harrek beak saldu tortzen zena 'ta gañea prepatu 're piezak beak in.
'Ta han bazin harati geyo 'ta "-Bai halako torri izak eta eaman ziak puskik onena!" 'Ta "- Puskik onena ez txarrena eaman ber dik bestela prepatzen ikasi, ona saltzeko eozin duk! Txarra 're saltzen jakin in ber dik"
'Ta hola aitzen zen guria saten e, bueno, miño ez guria zelako, miño ez ongi ikasiya zen. harateiyan lanin aitzeko.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:40:18 - 1:42:02 (1' 44'')
Laburpena Gehienbat labaina erabiltzen zuten harategiko lanerako.

Ordainketak

Transkribapena

- Ordun e' izango zen ba jendia ba diru gutxikin 'ta patzeko 're, jan in ber 'ta
- Ez, hor patzeko zean jendia, bazin, bazin patu gabe 're geo pixo 'at zunin patzeko biño ez, ez hor kontua hor eittun zen dirua hor seittun zeatu zen.
- Ondo atea ziñazten
- Bai, bai hor lan asko in genun guk, oso ongi 'ta ez jendia 're oso gustoa 'ta dena aprobetxatzen zen.
- 'Ta lokala, lokala erosi in zenuten?
- Bai itxe berriyak in zinin Hormako itxia in zenin, lokala hartu in genun
'Ta san zun, gusatu itten ba harateiko lana gizonai, 'ta "Hemen jarrita bertatik berta itxetik berta lana, ez 'te genuke zeozer ingo?" 'ta ez ongi urte batzuk jakiña kargan jabe in giñan 'ta
pixkat kapatu ber zen 'ta dena biño ez
- Saldu ezkeo...
- Bai, lana ongi 'ta geo biyen arte lana in genun kanpokoik gabe, horrek e' asko bai, gio jarri zen.
Leno ikasi alde hartzen zenun laneko person bat, miño oañ sartu miño lenuo "Zenbat zuk jornala emango nazu?" aurreneko zea da " Zenbat patuko nazu?"
Hoi do 'ta gio asegurua... 'ta hoik denak itteko ezin da! ezin da! Horra. Hoi ezin da. 'Ta bazin ikasteko gurian harat 'ta san niyon "- Ez hartu iñorre!"
'Ta gio handik (...) zin zeatua zon jarri zuten langillia aseguratu be jornalakin, gio jornala 're nausiya miño geiyo zea, "homeste tokatzen zaio" miño hoi ez bai da kontua
Garai batin nik go atta zenai aittua, lana nola itten zun konformidadin jornala atetzen zela leno. Oañ ez da beste aldea do.
"- Zenbat patuko nazu?" o "Zenbat ordainduko nazu?" Lanin hasi miño lenuo. 'Ta lana nola ingo dun?
Hoi ez da ez da jakitten! 'ta ez da ez dakizu. 'ta gue garaiyi
- Miño badia ere lan asko in 'ta gutxi patzen yotenak.
- Bai hoi hoi 're gaizki do, hoi 're oso gaizki do. Bai bai izango da. Izango da go garayin
- Ordu asko lana fuerte inta gutxi patzen
- Bai, hoi 're oso gaizki do.
- Hoi 're nik oso gaizki harrapatzen dut.
- Lanan konformidadin baldin bada beno, jornala 're beittu...
Horregatik saten dut ba, baserriyan itten dena 'ta eosi ber duna 'ta saldu ber duna be itxura batin , 'ta beste gauzak e' be itxura batin jarri ber litzakela. Horra.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:36:55 - 1:40:18 (3' 23'')
Laburpena Ordainketak. Lokala erosi egin zuten. Aseguruak beste kontu batzuk direla eta langileak kontratatzea garesti ateratzen zitzaien. Bere iritzia ematen du gaur egungo soldatei buruz.

Harategiko lana

Transkribapena

-Bai pioia
- Lan asko izango zen, hor lan asko izango zen
- Bai lana asko 'ta geo
langillia dena aseguratu ber zenun, geo ber zenun eta dena gizonak nola prepatzen zittun puskak eta denak eta gauzak eozin ezin zenun eozin mutil hartu 're,
gañin ber zenun eta ba ez, ez netzako.
- Biño zeak e' harategiyak e' lana emango zun ba, e?
- Hoixe, bai lana lana haundiya!
- Lan haundiya
- Lana, lana zen, gizonak mostradorin itten zun nik prepatzen nittun
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:34:29 - 1:35:21 (0' 52'')
Laburpena Harategiko lana gogorra zen. Langile bat hartzea ere garesti ateratzen zen.

Sanidadea

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-088
Pasartea 1:26:36 - 1:34:29 (7' 53'')
Laburpena Sanidadea zela eta arazoak izan zituzten harategian. Odolkiak nola egiten zituzten azaldu du (1:28:... - 1:31:00). Senarra hil zenean harategia itxi zuen.

Iturriozko lehen harategia

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-088
Pasartea 1:23:59 - 1:26:36 (2' 37'')
Laburpena Iturriozko lehen harategia beraiek, Teodorak eta bere senarrak, jarri zuten: Horma. Harategian ere gauzak asko aldatu dira lehendik hona. Gizona hiltegian lana egina zen, beraz berak hiltzen zituen animaliak gero saltzeko.

Libretak

Transkribapena

-Libreta hura ze izaten zuten berak apuntatuta?
-Ez, benian apuntatzen zuten 'ta gurian 'e bai. Bitan. 'Ta geo itxea, kusteko, itxea biali. Ze hartu zen, ze utzi zen, dena. Ez, trampik ez zuten itten e.
-Oan guri raro itten zagu libretan kontu hoi. Nik, behintzat, ez dakit zer den libreta!
-Ai libreta! Ai nei lotsa maten. Orduan goatzen naiz, neska kozkorra nitzan, biño lotsa maten zin beti jendia baldin bazon tabernan.
Beste, beste ixkiñan jarri 'ta. Hoi gauza, ordukoz lotsa ematen zian libretakin ibilli biarra.
-'Ta zer zen libreta hoi? Zertako zen?
-Libreta hoi ba ze enkarguk hartzen zenittun apuntatzeko.
'Ta haik ben libretan apuntatzen zun 'ta gurian apuntatzen zun ze kartzen genittun. Kompreintzen zu? Libreta hortako zen. Zuk ez zu jakingo, biño guk erki ikasi genin. zu ikasi gabia oandikan e!
-Gu bat 'e ikusi gabiak.
-Joxentoniok nahikua maten baizu!
-Guk nahikua izan dugu, hortan arrazoi zu!
-Bai.
-Guk goseik ez dakigu zer den 'e!
-Ez, ez, ez, ez. Ez izautzia hobia. Gu gustoa joten giñan Txikierdira 're. Jesus! Han ematen zuten jana ondo. 'Ta auzota 're bai, beti eman 'ta geo itxeako laundu itten ziuten. Eta ondo.
-Joxepa, 'ta san zu zueri libretan apuntatzen zizuela ze eamaten zenuten eta
-Karo, beak 'e ben libretan bai. 'Ta geo han apuntatzen zuna gurian 'e bai. Bai.
-'Ta hoi gero pagatzeko? San zu...
-Geo kontuk atea!
-Lan mordo bat egin behar izango zenuten.
-Ombre! Lan mordo bat eta sar pil bat eta sarra kantidadia izaten genun.
Ehun karga 'ta. Karga ez dakizu, sei zakukin itten da. Karga. Eta sekulako sagar pillak eta haik nola tolaria baizuten 'ta geo sardua nola saltzen baizuten, han Txikierdin ba...
Harea ordaintzeko gauzak, lenguk ordaintzeko. Bestetako ez.
-Sarran kargak ordun. Zerbaitte gehiyo? Akordatzen zea ze lan itten zenittuzten?
-Hua, iatze juteko dembuan, belar dembuan, artajorrik baldin 'o ze jorraik baldimazen, holaxeko lanak. Beak ezin zuten, zertikan beak zien beti jendia izaten zuten 'ta.
Esneketan 'e ibiltzen zien 'ta beak ezin zuten. 'Ta ordun juten zin guen itxea. Bai.
-Jende eske? 'O esku eske behintzat, ez?
-Esku eske. Esku eske.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:20:41 - 0:23:16 (2' 35'')
Laburpena Dirurik ez zutenez libreta erabiltzen zuten. Dendariak apuntatu egiten zuen hartutakoa eta bere libretan eta bezeroarenean. Gero ahal zen bezala ordaintzen zen, sagarrarekin (karga). Iratze denboran, artajorran...

Kontuak buruz

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:47:13 - 0:49:16 (2' 03'')
Laburpena Kontuak buruz egiten ditu oraindik Tiburtxik, ez luke nahi orain kalkulagailua erabiltzen hasi. Mari Juana izeneko emakume batek kontuak ongi eramaten zituen, gero enkarguak buruan eramaten zituen etxeraino, bide luzean joaten zen Emitaraino.

Libretak eta trukea

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:16:30 - 0:17:57 (1' 27'')
Laburpena Garai batean dendetak libretak izaten ziren. Baserritarrek abereren bat saltzean lortzen zuten diruarekin, urtean zehar dendan utzitako zorrak ordaintzen zituzten. Eta gainerakoan, trukeak ere funtzionatzen zuen.