Basoa

Gaztainak, basoak, ira, ota, intxaurrak, urrak, esparrua, larrea

Toki izenak: erreka eta basoak

Transkribapena

-Oan ez ttugu, mendiyak eta izautzen ttugu biño basuak eta bailarak 'ta zokuak eta len bakotxak be izenak bazittuzten. Oan ya hoi galtzen ai da...
-Zeak mendiyan izenak eta?
-Bai. Mendiyan, mendi haundinan izenak badakizkiu biño egiyanak, zokuanak, errekanak eta ez dakizkiu, len geiyo ibiltzen zin, ez?
-Bueno, leno... Kompaziyo batea leno, oaiñ 'e bai. Penaiko erreka 'ta beste errekan batek izango 'u Emitako erreka.
Bestik intsentsu erreka. Hoik, izen hoik denak baute erreka. Ura zein ailleka, baserri ingurutik heldu den, errekak bau be izena. Momotiko erreka, Antzuzaltako erreka, Borkondoko erreka, denak holoko Zelaiburuko itturriya, beste holako tokitako itturriya.
Argiñondoko itturriya, denak, hoik denak battuzte ben izenak. Oaiñ ez dila zetzen.
-'Ta itturriya batzuk ur normala izango zuten biño geo bazin beste batzuk sendagaiyak zinak 'o Sanjuan itturrira 're hortako joten zen, ez?
-A, bai. Sanjuan itturriya, hemen gaiñekun ez da Sanjuan itturri.
-Sanjuan itturri. Hor geo Maxalengo hortan bestia burniyakin dena da...
-Bai, bai. 'Ta gaiñekun hemen hola milagrua itten zun itturriyik...
-Bestela agortua eongo zen. Eta basuak san zu len oan batzuk ya ez dila 'ta ze baso, hor e Ailuzeitako hortan haitziya 'ro bazen...
-Bioti. Haixti haundiya. Bioti.
-'Ta bazen beste bat haritz bereziya zena, haritz klase bat zena, nola zen hua? (espetu pixkat) Nola zen hua? Ixirua.
-A ixirutaiya.
-Ixirutaiya. Hoi zer zen?
-Ixirutaiya zen bat zean, esto Bazterkalteko hortan.
-'Ta hoi zer zen arbol klase bat?
-Ixirutaiya, ixiru... Haitza, haitza da ixirua, haitza da. Haitza geo harren mateilakin ola 'ta mueblik eta itteko 'ta itten den zea arbola haundiya, zuzena, olak itteko 'ta.
Tabloiyak itteko 'ta. Hoi da ixirua. 'Ta hoi zen, hoi nonai. Kalurku hortan 'e bazen bat, ixirutaiya. Haitza, hoik haiztiyak dia. Haiztiyak, denak saten yote denai haiztiya, biño haiztiyak baia: paoiyak, nortaitzak, e! Haitzak, 'ta osea denak arbolak biño, klasik: gaztaindiyak, 'ta hola.
Ixirua, ixirua zen haitza. 'Ta hoi, hoi zen bat bioti. Bestia len san zattutena Urmenditik aurrea jonta. Bai, Penaiko gaiñin, Penaiko ezkerreko aillekan 'e bai. Zean 'e bai, len san dutena, Bazterkalteko zea hortan 'e bai. 'Ta nonai.
Oaiñ 'e baia ixiruk. Portuuruko azpiyan 'e bada ixirutiya. Nola zen lengo txandako zea hura... Arkatxana, larratxana nola zen ba? Argitxa... Garratxene.
-Garratxene bai.
-Bueno, han 'e bada bai haixtiy hoi.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:21:14 - 0:24:57 (3' 43'')
Laburpena Toki izenak. Erreka gehienek sortzen diren ondoko baserriaren izenak hartzen dituzte. Iturriak. Basoa: ixirua, haritz mota bat, lehen asko zegoena. Zuhaitz motak.

Su-egurra

Transkribapena

Jarri zuten geo eurra, su-eurra saten geniyon. 'Ta maten zittuten lote batzuk. Kompaziyo batea... ingo zittuzten, bueno hogei familintzat hako trozu hoi. Bakoitzantzat, kompaziyo batea, biña arbol. Batzuntzat hiruña, bestintzat bi haundi, 'ta denantzat hola repartittu 'ta geo sorteua
Numetu... numetu kompaziyo batea bi arbol hoik, kompaziyo batea bi arbol numero uno jarri bi hairi kompaziyo batea. Bestiri dos, beste biri. 'Ta geo haik ate, 'ta iul tokatze zizun tokin onin, 'ta iul tokatuko zizun toki txarrin.
Han xil-xilla, ber bazunun eurra... 'Ta zarbaitte uste 'ut...
-'Ta karo toki ona, toki txarra zeangatik geo karraitzeko aleiya...
-Karraitzeko, aleiya!
Mandobiria 'ro biriak in 'ta bizkarrez ate gurdibirea 'ta... Joño ze lanak izaten zin!
-Ze eurra, eurra denantzako beretxo izango zen, pagua izango zen geina 'o zer zen?
-Ez, pagua biño geiyo haitza. Hemen bi hotan 'ta arditturriko zoku hontan 'ta...
zean 'e bai Eskasen 'o... bai Ailuxeta[Ailuxeta:10939] ailleka 're bai. Iturrioztarrantzat aldi hura. 'Ta hau, hemengo zoku hau Ergoinguntzat, bai Ergoin 'ta Altzibar 'ta...
'Ta zea ailleka, Pikoketa ailleka Gurutzekuntzat. Denak partittuk, zonak.
-'Ta miño hoik izango zin herri-lurratakuk?
-Herri lurratakuk bai. Partikularrak ongi zin, beana zutena!
-Karo...'Ta iatze lekuk 'e izango zin partikularrak zinak?
-Baita 're, baita 're! Bate markatu ber ez zutenak.
-Baserri haundiyak zittuztenak izango zittuzten?
-Bai... Konpaziyo batea Sauan haik ez zuten, dena bena zuten. Beintxikin 'e bai. Goikoitxekuk 'e bai. Asko benak zittuztenak! Biño, ez zutenak?
Olaitzolak 'de, Olaitzolak bazun zea Josetxona hua, burkaitz[burkaitz:15959] harren atzin. Biño harrekin bakarrik ezin pasa, gutxi zun 'ta!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:09:44 - 0:11:35 (1' 51'')
Laburpena Egurra: herri lurretako egurra urtero zozkatzen zen. Auzo bakoitzak bere eremuak.

Iratzetan

Transkribapena

- Otia... geo iatzia 're... Oain... bueno oain ya ez da itten miño, oain dela gutxi arte itten den bezela ingo zen ez?
- Bai, hemengo iatzeleku... Paularre 're dena iatzia 'ta hemengu denak garbittu ta
Naparrura iatzeta. Lesaka aldea 'ta...
- Hemen falta zelako?
- Jakiña ba!
- Bai e?
- 'Ta oain dena sobra!
- 'Ta karri ze itten zen: iri parikin 'o?
- Iriyakin 'ta beiyakin 'ta.
- 'Ta ez al zen izaten... zea, ayuntamentuk ez al zun markatu 'ro itten 'o?
- Ayuntamentuk ez, markatzen zun... herri lurrak izaten zin, iatzia, Paularre 're ia dena
hala da, partikularrak baia oain eosiyak herriyak, hako pistako zea hoi denak. 'Ta urtero zuk ebakiko zenun miño markatu... osea zuk, leno lau urtian 'o bost urtian o' hamar urtian zuk ibiltzen zenun miño markatu in ber zenun e!, nahiz zuk ibili.
Utzitzen bazenun urte pare batin ebaki gabe, beste bat sartuko zen.
- A! Beti toki berin.. ez zen zuria, miño beti toki berin itten zenun.
- Bai, 'ta errespetatuko zizuten, zuri errespetatuko zizuten hura, miño urte pare batin
ez bazenun itten, ta! sartuko zen bestia. Eta markatu: koetia tira zazpitan goizin 'ta ordun hasi ber zenun markatzen. Geo...
- Markatzen zer? Ze moztuko zenun?
- Bai, hola ibitiyakin ra-ra-ra marka batzuk iñ, hola: raka-raka-raka 'ta, kompaziyoa, bat hemen eta bestia hamar metroa 'ro hola. 'Ta ya bazekiten hua markatua zela 'ta zeñena zen. Eta geo, hiru egunin, ez zen libre izaten ibitiyakin ebattia.
Ze txoakiyak e? Ze txoakiyak! San nai nuke: ibitiyakin ebattia libre zen 'ta seakin ez.
- A!
- Hiru eunin. Osea hiru eunin ber bazenun iatzia ibitiyakin ebakita bai 'ta handik aurrea
seakin libre. Ze... zertako txoakiya hoik? E?
- Ordun: eun bat izaten zen markatzeko.
- Bai.
- Eun jakiñin koetia botzen zuten 'ta ordun denak markatu.
- Denak markatu. 'Ta geo handik aurrea hasi ziñezken ya ebaitten miño ibitiyakin.
- Hiru eunin.
- Hiru eunin. 'Ta hiru eunetik aurrea zea seakin.
- Ui Dio!
- Ze... ze izango zen.
- 'Ta, koetia botzen zutenin zazpitan, zuk nai zenuna markatzen al zenun?
- Ez, zuk leno urtero itten zenuna.
- A, a! 'Ta beste urtetatik itten bazenun zertikan urtero?
- Ez biño, in ber zenun. Horrengatik ba...
- A, jakitteko zuk hartuko zenula?
- Hoixe! Zuk ez baldin bazenun itten beste bat sartuko zen hurrengo urtiin.
Ya galdua zanakan zea... deretxuk. Hoi, hoi txoakiyak! Ni harritzen naz. Hoi... len san dugun bezela, komulgatzea barauik jotia bezela. Tipotxo berin. Iual-iual. Aj! Dena hola!
- 'Ta koetik 'ta hoik... herri lurrak bazin... ayuntamentutik 'ta ingo zuten ba?
- Ayuntamentuk, ayuntamentuk. 'Ta geo gañea guarda torri bijilatzea e! Ez pentsatu han koeti bakarrakin zea! Guarda torri...
- Zuk markatu miño geyo mozten bazenun...
- Guarda bijilatzea. Dena kontrola.
- Karo. Hoi izango zen gutxi zelako 'ta denak eukitzetik 'o, bestela...
- Denak partizipatzetik, miño, nik ez dakit nola zen ordun asuntua. 'Ta geo eurra 're izaten zen...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:06:25 - 0:09:44 (3' 19'')
Laburpena Iratzea: herri lurretan iratze-lekuak. Denak garai berean. Markatu egin behar izaten ziren. Arauak jartzen zituen Udalak.