Altzibar

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:23:15 - 0:26:00 (2' 45'')
Laburpena Altzibar: igandetako bilera bukatu zen, baina auzoa beti izan da mugimendu handikoa. Denda, taberna, sagardotegia... auzokoek ez ezik, ingurukoek ere erreferentzia zuten Altzibar.

Transkribapena

- Geo soiñujotzaillik 'e bukatu zin. Donostikuk geldittu zin joten ai zila, 'ta geo kioskua eondu zen dembo asko, biño txikittu zuten hora 're e!. Hondatu 'ro in zen 'o usteldu 'ro... 'Ta geo dena bukatu zen 'ta akabo. Hango, hango fiesta dena bukatu zen. Altziberkua.
- Altzibarren muimento haundiya izandu da beti!
- Bai!
- Auzua bakarra izateko, ez?
- E?
- Auzua, auzua bakarra izateko, kalin aiña ez, biño muimento, bestetan biño moimento gehiyo eondu da beti!
- Beti izandu da Altziber haundiyaua! Denatan haundina Altziber zela saten zen, saten zuten. Geo goiko kalin barrena 'ta, Karrika 're iya dena bat bezala jotzen zuten 'ta, geo Ergoin 'e bertan gelditzen zen 'ta.
- Denak hara.
- Denak hara.
- 'Ta Xoterone 'ta Albixturrenetik aparte taberna gehiyo 'ro, saardoteiyak 'o bai al zin?
- Ez. Xoteronin bakarra zen saardoteiya 'ta taberna. 'Ta Albixturrenin saartayik ez lendabizitik ez zen, geo jarri zuten saardoteiya, bai. Kupel bat 'o bi jarri zittuzten. Biño haik 'e itten zuten saardo hua bakarra itten zuten embotillatzeko moukua. Gaiñeko jendintzat ez.
Zertikan saten zutena, beák taberna bat izaki 'ta saarteiya jarri 'ta bat mozkortzen bada eskandalua 'ta zikiña! Ez, bat ingo dugu ona, saardu ona ben parrukianuntzat Donostitik joten zinak 'ta bai baizin. Zea merindatzea 'ta apai ittea 'ta denata:
" 'ta zertik ez 'zute ba saardotei bat itten?"'Ta "bai, hola 'ta hola pentsatzen 'ut" 'Ta "bueno iñ, torko ga gu gau batin, zuek saardua pronto jartzen denin, kupel bat iñ, saardua pronta jartzen zutenin, guk ekarko dugu apaiya, kazula, 'ta proatuko dugu"
'ta geo hala in zuten, 'ta geo in zuten ben kazula eamaten zuten, bi bier 'o hiru bier joten zin, ona zenin, 'ta geo bi kupel bakarra zittuzten 'ta bi kupel bai, haik betetzen zittuzten. 'Ta denak embotillatu 'ta geo itxeko ber zena 're maiyan norbattek eskatzen bazun
'e ematen, eman itten genun. Biño, halaxe. Halaxe. Ne bizimodua hala izan da. Saarteya, saarteya, 'taberna 'ta saartaiya. Besteik ez zen.
- Jende pilla erra izautua izango za ordun?
- Bai. Ne edadetsokuk bai, biño aber non din uaiñ! Erdiyak palta dia 'ta!
- Gehinak falta!
- Bai. Gehinak falta 'ta geo...