Abereak

Idiak; astoa; ardiak; txerria; gazta; txerri-hiltzea, oiloak, salerosketak; narrua

Lau urte ardiekin bakarrik

Transkribapena

- Lau urte han bakarrik pasa nittun, itxe zar batin, lau urte. Ardiyakin 'ta.
- Nun han? Karrikan ez.
- Ez Txikierditikangoraxio Zamoako bazterrin.
- Oseake zu ez zea Karrikan bizittu.
- Karrikan bai! Karrikan bizittu naz ni ez dakit zenbat urtian, hamabos bat urte o' hola.
- Beno Karrika lota jonez 'ta...
- Eta Txikierdiko baserrri zar hortan edo
- Lau urte pasa nittun
- Bizi bertan?
- Ba bai dena.
- Karrika jon miño len o' Karrikako
- Ez Karrika Karrika bzizitzea joten nitzala, hor baserriya zon, hoi hartu nun errentan 'ta ardiyak banittun 'ta Karrikan ez zon toki haundiyik ardiyantzako, hor baserriay berriz 'ta...
- Nola zun izena baserri horrek o' nola du?
- Ezkontxiberri, Ezkontxiberri
- Ezkontxi
- Ezkontxi da bat kanposanto onduan. 'Ta hoi Ezkontxiberri[Ezkontxiberri:10157].
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:30:10 - 1:31:38 (1' 28'')
Laburpena Lau urtez Txikierditik goraxeago Zamora ondoko Ezkontzegi berri etxe zaharra hartu eta bertan bizitu zen bakarrik, ardiekin.

Txerria eta basurdea

Transkribapena

- Haren launak zittun txerriyak ezkurrin Aralarren 'ta basurdik in zittun harrapatu in tzun txerry hoi, be beroaldiyan
'ta txerriya txerriyak in zittun umik 'ta bi ume o' hiru basurdian igualak 'ta bestik berriz txerriyan egualak itten zittun 'ta
guk genun kapritxua ttiki basurde kumia ttiky hoitakua harrapatu itxea karri 'ta hazitzekua.
'Ta saten zen bono " Holako tokittan basurdin txaola han ziok" 'ta bageneiun non zen txaola hoi basude jabik hainbeste bagenekiun guk 'ta
Hara jon 'ta txerritokiya bai txerriyan tokiya hor bezela xolo bat mendi txoko batin , harrapatu ber yeu ume bat ba
Atea atetzen giñan 'ta atetzen giñanin tttiuf! ume bat hemendik ' ttiu! bestia hortik eta bestia hanka tartetik igual eta adios!
Ez genun harrapatu izandu!
- Ezin harrapatu
- Ez, ez
- Bizkorrak haik
- Bueno! txerriyan umik bai harrapatzen ganttun miño basurdinik ez genun harrapatzen
- Azkarraguak dia
- Bueno! Haik biziyuk haik usaya aitzeute aixa 'ta
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:22:37 - 0:24:31 (1' 54'')
Laburpena Txerriaren eta basurdearen nahasketa. Hiru txerri eta hiru basurde atera ziren. Basurdekumeak ezin harrapatu ibiltzen ziren. Txerriarenak, berriz, samurrago.

Mendiko animaliak

Transkribapena

- Zuek mendiyan ibili zeazte lanian asko 'ta animaliya 'ta topatuko zenuten ba mendiyan?
- Animaliyak kusten ganttun bai, gustatu ittezkiun animaliyak. Joe! nei behintzat bai!
'ta beste anaiyai 're bai.Guk anai guziyak baginttun ardiyak o' behiyak o' bihorrak o' zeozer baginttun beti.
Biño ez! Hortako ber ttu, animaliyak eukitzeko, tokiyak e' ber ttu onak
- Baita ere
- 'Ta guk ez genun denboik e'
- Klaro
- 'ta ...laneko, lanin iazitakuk gastatzen ganttun alimaliyakin 'ta " -Animaliyak saldu in ber ttiu" Saldu 'ta lanian berriz e'.
- Biño basuan izaten da ba basurdia 'ta azeriya 'ta azkonarra 'ta
- Bai Aralarren asko.
- Azalduko zien han?
- Bai, jo! Batian, batin ez askotan Aralarren lanin aitzen giñan 'ta guarda, hoi leno san duten hoi, beno hil zen guarda, 'ta harrek
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:21:10 - 0:22:37 (1' 27'')

Azienda hazi eta saldu

Transkribapena

-Hor e, zean Zulatxipin, animaliyak 'e izango zenittuzten?
-Bai.
-Aziendak. Behiyak eta...
-Bai, 'ta haik itten genittun biali, bi zea zin bat arropa 'ta garbitzeko haundi bat. 'Ta bestia aziendantzako hola medarrago. 'Ta bi lekuta joten zen ura. 'Ta aziendak hara.
-Azienda haiyek ze iten zenittuzten hazi 'ta geo saltzeko 'ro nola izaten zen?
-Bai...
-Saltzeko?
-Bai. Umik itten zittuztenin, hain umik saldu.
-Txekorra saldu...
-'Ta behiyan esnia saltzeko.
-'Ta txekor haik zenek eosten zittun?
-Hoi zeonek saldu ber zenun karnizeruri. Beak etortzen zin ikustea.
-'Ta ze karnizero ibiltzen zen zuen baserriyan?
-Baserriyan zein ibiltzen genun? Ba Altzibarkua, Altzibarko karnizerua. 'Ta besteik etortzen baldin bazen 'e igual.
-Osake harek azienda ikusiko zun.
-Batei bakarrik ez esan! San bestiri 're! Gehiyena zenek patzen zun, ba harei! Hoixe!
-Klaro. Bai, bai, osake bakoitxak bere zea jarriko zun, bere preziyua 'ta...
-Geo bestiri san 'ta gehiyena zenek patzen dun, ba harentzako.
-Harentzako.
-Koiñadua banun nik karnizerua e! Errenteiyan bai. Ahizpa hilla da, haren gizona.
-Em... 'Ta preziyua zenek jartzen ziyon txekorrai? Zenek jartzen ziyon preziyua txekorrai?
-Nik ez dakit nola antolatzen zin, aittu! Entetzen zen jendia zertxo itten zun 'e 'ta beak zembat eskeintzen zun 'ta hala.
-'Ta ba al zan pixuik 'o? Txekorrak pixatu iten al zin?
-Bai.
-A bai e?
-Karniziyan.
-Hiltzeko...
-Bueno hiltzen zen tokiyan!
-A! Matadeiyan.
-Matadeiyan.
-Ordun txekorra salduta, matadeira noa eamaten zen ba?
-Oiyartzuna!
-Aa!
-Ba al dakizu nun zen?
-Oaiñ ez dakit han den e! Oaiñ ez du iñork Oiyartzunen zetzen, keba! Dena behitti.
-'Ta geo, jakiña, harekin 'e diru pixarra ateako zenuten.
-Halaxe bizitzen zen. Geo ahizpa joten zen tratukin Oiyartzuna, plazara. Plaza haundiya ez da, biño hantxe saltzen zen.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:21:24 - 0:24:18 (2' 54'')
Laburpena Etxean azienda hazi eta gero saldu egiten zuten. Txekorra saldu eta behiaren esnea ere saldu egiten zuten. Txekorra harakinari saltzen zioten, normalean Altzibarkoa. Eta hark jartzen zion prezioa. Ahizpa plazara joaten zen saltzera.

Baserriko lana, esnea, barazkiak ...

Transkribapena

-'Ta baatza 'ta izango zenuten zuek?
-Baai, terrenuk bagenittun, terrenuk bastante. Handik aparte 're bagenun, zuk ez zu jakingo nun den Eskontsegi? Ba al dakizu?
-Goraxio.
-Bai, hola betik gora jonta. Han 'e bagenun beste terrenua. Handik aparte Egiederren 'e bai. Ez dakit zuk jakingo zun nun den Egieder.
-Egieder, noa aldea harrapatzen du Egieder? Zamalbide aldea?
-E?
-Zamalbide aldea da hoi?
-Bai, Zamalbide 're urruti ez da, biño pixka't honontzexio.
-Honuntzaxio.
-Han 'e bagenun terrenua.
-Osake, belarrakin 'ta lana izango zenuten.
-O! Ordun bai! Ordun jende gutxi joten zen lanea e! Baserriyan gehiyena. 'Ta oain baserriyan, adios! Ez da!
-Ordun zure atta 'ta amak baserriyan ingo zuten lana?
-Bai.
-Biyek baserriyan.
-Baserriyan bai. Izeba 're bagenun 'ta hua esniakin Donostira joten zen. Eta Arrauño e! Astuakin! Ordun jendia hala joten zen. 'Ta han topun sartu marmitak eta. Geo baserri bat bazen.
Harek nola zun izena? Baserriyak, azpiko aldin? Topua gainko aillekatik pasatzen da. Eta astuak eta hara eamaten genittun. Bueltan torri bittartin. 'Ta gu bueltan etortzen giñanin, astua berriz 'e hartu. Marmitak eta kargatu 'ta itxea.
-Zu 're juten ziñan?
-E?
-Zu 're juten ziñan izebakin?
-Ni ez, ez nitzan joten. Geo izeba hil zen 'ta ahizpa zarrena juten zen. Ahizpa zarrena ezkondu zenin geo ni juten nitzan. 'Ta ni ezkondu nitzanin ahizpa gaztina, oan hilla da. Gaztina hilla dugu, ahizpa gaztina.
-Ya. Osake txandan txandan...
-Bai.
-Iya danak ibilli ziñaten Donostiyan. 'Ta Donostira noa juten ziñan?
-E?
-Nun saltzen zenun esnia zuk Donostin?
-Grosen.
-A... Miño topua Groseño ailleatzen al zan ba?
-Ez, miñon geo jon in ber hara. (Ai, elbiya!). Bai, bai, hola ibiltzen giñan.
-Miño ordun ez zian litro asko...
-E?
-Ez zela esne asko, asko 're zembat litro saltzen zenuten?
-Ui nik ez dakit zembat litro, lau marmita haundi xamarrak. Bakotxak ez dakit zembat kaittuko zittun ba!
-Bastante, ez?
-Guk bakarrak ez e!
-Han ingurukuk 'e bai e! 'Ta Karrikatik etortzen, Arburu ba al dakizu nun den?
Karrikan? Hanguk halaxe joten zin gu bezelaxen e! Arraura! Marmitak hartu 'ta astuakin 'ta martxa!
-'Ta lau marmita eamaten zenittun zuk?
-Biño haundiyak e!
-'Ta haik nola ibiltzen zenittun ba Donostiyan, lau marmita?
-Izaten genun ba karro bat han, launtzen ziuna.
'Ta harek, harek laundu 'ta geo eskailletan gora eaman 'ta han partittu 'ta hola. Ahal zen bezela.
-Osake zuk ya parrokiya iña zenun?
-Bai, bestik 'e! Bestik 'e bai.
-Itxeta?
-Itxeta eaman bai. Itxeta eaman. Geo galazi zuten hoi 're 'ta.
-Baiño harekin diru pixka 't, zeoze ...
-Bai, numbaitte hola bizitzen giñan. 'Ta gio itxian itten genun lana, berdura itten genun. 'Ta ahizpa zarrena joten zen plazara, Oiyartzungo plaza ba al dakizu nun den?
Killikupe 'ro saten yotena? Han saldu 'ta hola.
-Osake hua etortzen zan berdurakin?
-Ahizpa?
-Bai.
-Bai.
-Hua berdurakin.
-Biño ordun Donostitik geldittu 'ta geo.
-A...
-Berdurakin.
-Geo, geo, geo.
-Bai...
-Esnia utzi 'ta geo.
-Geo bai.
-Biño esnia saldu bittarte hortan berdurik ez zenuten saltzen.
-Itxian itten genun berdura. Ahizpa zarrena tarteka joten zen Oiyartzuna 're.
'Ta Killikupin hantxen. Guria bakarra ez, beste gehiyo 're juten zin han. Hantxe saltzen zen.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:03:57 - 0:08:10 (4' 13'')
Laburpena Baratzea eta terrenoak bazituzten. Baserriko esnea saltzera, Donostiara joaten ziren Arraguan topoa hartuta. Barazkiak Oiartzungo azokan saltzen zituzten.

Oiloak nola hazi

Transkribapena

- Nola hazitzen ttuzu zuk oain olluak?
- Olluak? Itxian hazitzen ttut. Iriñakin, hau san nun ba taluk ez txituk
miño lan askokin naillen, eta san dut: "- Ne buruai lana gehiyo jarri txituk hazitzen? Ezta bate!"
- Miño oaiñ leno ollo dexente nittun, oain gutxi dakat ez dakat askoka. Zergatik azaiyak asko eaman nau 'ta san dut:
"-Ua" 'ta ollandak e' hor jarri 'ta hemen bian behiakin toki ttikiya nola gelditzen naun 'ta txitua hain gauza delikadua da, 'ta hemen 'ta gotza 'ta zikiña 'ta
kotxik e' gabin hemen sartzen ttut 'ta zean geo, kotxe barrenea sartzeko hankak zikindu ttut zapatak zikindu ttut usaiya 'ta zikiña 'ta san dut : "- Ba ! itxeko pakia 're gauza erra izaungouk ba" 'ta oañ txituk ez ttut 'ta san dut: "- Aurten batez!" Horra.
Ez ttut karri 'ta hola beno, itxeko ber ttutenin o' tartin jarriko ttut 'ta ingo ttut eta horra miño gañontzekun...
'Ta ollaskuk e' bai, leno ollaskuk miño asko kostatzen da, 'ta geo betek soruan ikusi 'ta hoi ollaskuk "- Bat hartuko nuke..." 'ta ez dakit ze preziyon in niyon holaxen
'ta "- Hoi asko da!" san niyon "- Asko da biño na ez da zea karriziko zea ollaskua bezela e!"
'ta denbo asko ber du, konpuestukin 'ta pentsukin lenuio itten dia, miño hemen hiru hillabete miño gehiyo ber da zea txi ollaskuk itteko!
Bestela itxituran jarri 'ta konpuestua man ber yozu e' yozu jana naturala 'man ber.
'Ta hua ez da zea ollaskua oso diferente da.
- Miño gauza erra da etxian gauza ona,(...) naturala arrautzak eta
- Hoixen bai, bai, hoixen, bai
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:48:28 - 1:50:53 (2' 25'')
Laburpena Etxean hazten ditu oiloak. Jateko irina ematen die. Orain oilo gutxiago ditu, azeriak asko eraman dizkiolako. Aurten txitoak kentzea erabaki du.