Baserria / Kalea

Herria vs. Auzoak; lana baserritik, auzotik kanpo, kalera bizitzera, herritarrekin harremana, janztetxeak

Baserria baino kalea nahiago

Transkribapena

- Gañeko senidik baserriyan?
- A klaro, klaro. 'Ta haik... senidia baiño urtian behiñ 'o horrelaxe joten giñan hara, hemendikan Astigarraga bakizu? Gaur kotxik badia miño oiñez? Hor Txikierdin barrena...
ui, nik ze amurraziyuk aittu egun hartan, ene!
- Ze joten ziñan izebakin 'o?
- Izebakin 'ta, urtian behiñ edo joten nitzan.
- 'Ta nondik barrena joten ziñazten?
- Ui, pues Ugaldetxon barrena. Txikierdin barrena.
- Oaiñ kamiyua den tokitik, gutxi gorabera.
- Bai, bai, bai. Hortxetik...
- Len estratak 'o...
- Kamiyoz-kamiyo, bai baiño gu kamiyoz joten giñen, mendiz izango zen aurrepiria miño...
oiñez, 'o zea, kamiyoz. 'Ta bakizu zer den?
- 'Ta han bixita in 'ta buelta?
- Bai.
- Eun bakarreko 'ro?
- Netzako kastigu erra bai hemendikan...!
- Bai e?
- Ui aber? Hemen hola bizi 'ta lagun artiak eta utzi 'ta... urtian behin e hoi, biño ordun 'de pues...
- Miño ama 'ta ikusteko goua izango zenun?
- Ba! ez dakit.
- Geo ya galdu?
- Klaro, klaro.
- Hasiyeran bai mira in miño...
- Si, pero... 'ta geo 're jon baziñan toki onetik txarrea, baiño txarretik onea torri ezkio aber!
- Klaro, hemen gañea kale ingurun eongo zen girua 'ta!
- Hoi ba, hoi ba. 'Ta launak 'ta, jesus! Geo hemen izeba aitzen zen josten: neska kuadrilla gaitzakin 'ta batekin 'ta bestikin kontuk esan 'ta o! Jesus! Ni honea torri nitzanin, akortzen na, Uarteko Karolina, uste 'ut hilla dela, Xegunda ez dakit izautu zenun... pues, Karolina
hura geo Ameriketa jon zin ezkonduta, harrek esaten zin: "Altxa zan buru hoi, bestela txikorta jarriko ñet, zean, kokotza azpiyan". Klaro, baserritikan han zea hain mendi tontorretik ezerre zeatu gabia torri 'ta!
- Lotsatu?
- Klaro, hola. 'Ta hoinbeste neska hemen, josten bo! 'Ta Karolina hura tipo gaitza zen, 'ta gañea jartzen zin paretai kontrai beira, "Altza zan buru hoi, bestela jarriko ñet txikorta kokotza azpiyan buru hoi tente eukitzeko" saten zin. Hura beti broman...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:11:30 - 0:14:00 (2' 30'')
Laburpena

Osaba-izebekin bizi zen eta urtean behin baserrira joaten zen gurasoak eta senideak bisitatzera. Hasieran, baserritik kalera mira egin bazuen ere, gerora nahiago zuen kaleko giroa. Ollokinen jostundegia zegoen, eta neskatxek burua altxatzeko esaten zioten, baserritik etorri berritan lotsatia izaki Maitxo. Hika.

Aldaketak baserrian

Transkribapena

- Bai, ba... Ereinketan... Ereinketan... E... Batez 'e, ba oan ez da ereintten teplik, alfalfik, e... Pauxikan... Goizuta aldi hortan 'ta oandikan pauxa 'ta arbiya 'ta ikusten da, biño hemen ya ez. Erramolatxa 're ez. Erramolatxa.... E...
Aittatu zattuten bezela, oso zaila izandu da beti eta e... San zattuten bezela, lur batzutan hokiyo maten zun bestetan biño. Biñon, nik uste dut, e... Ereinketa hoik eta lan luzi hoik eta... E... Baita 're utzitzen jon zila erraxtasunagatikan.
Zertikan baserritikan semik hasi zin fabrikara lanea, e... Diruan sarrera hasi zenin, lana 're gutxittu in nahi zuten 'ta ordun, e... Gauz asko itten zinak ordu arte, ba hasi zin erosten, behiyantzako pentsua kompaziyo batea. Eta gauz asko biri hortan jon dia. Bai.
Biñon, e... Ez, e... Horrengatikan, san zattuenagatikan, arraxtasunagatikan. Gaiñekun iñ, berdin berdin ingo zin gauza asko. Patata, patata 're pilla bat itten zen eta gaiñea patata urte guziyan irauten zun ordun, ezer konserbanteik eta deus bota gabe. E...
Udaberriyan 'o eguzkiya hasitzen zenin 'o, toki illunenea eamango genun 'o zakukin 'o tapatuko genun, biñon urte guziko patata itten zen, eta azkeneko sobratzen baldin bazen, hura 're animaliyak jaten zuten.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:41:00 - 0:43:20 (2' 20'')
Laburpena Baserriko gazteak fabriketan lanean hasi ziren, eta, esku gutxiago zegoenez, lana aurrezten hasi ziren. Pentsoa etxean egin beharrean, kanpotik ekartzen hasi ziren, eta geroztik ereinketa asko joan dira desagertzen: tepla, alfalfa, pagotxa, erremolatxa...

Errenteria aldean

Transkribapena

'Ta gaiñekun, Errentiko jendik baserritarrak zilako 'ro, kastillanoz ez zenekitelako 'ro parra itten al zun?
-Ingo zuten seuski. Kastillanuk ingo zuten parra gui, hoi seuru ingo zutela.
-Kastillanoz ez zenekitelako?
-Seuru.
-Biño ordun Errentiyan euskaldunak 'zango zin...
-Bai! Oan biño geiyo! Jesus! Biño ordun 'e tartin tartin kastillanuk 'o guardizilan seme-alabak 'o...
Sekretaiyo 'ta hoinak 'o... Hoa beti haundixio zen 'ta! Han kampoko jendia iual 'zango zen. Geo bertan 'e puertua 'ta...
-'Ta Errentira berriz, eosketak ittea 'ta...
-Bai. Arropa 'ta hola ber baldin bazenun, pues hara jon ber zenun.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:08:30 - 0:09:18 (0' 48'')
Laburpena Erdaldunak. Errenteria.