Euskara, euskaldunon izatea

Oiartzuera

Transkribapena

-Gui iruitzen digu zuek itten zuten euskera aberatsagua dela. Guria biño.
-Bai, guk euskara, Oiyartzunen euskara erdiya jan itten da e!
-(...) hala itten da.
-Bai, bai, biño san nahi nuke, bai, bueno.
-Biño ongi itten da.
-Bai, hala sate 'ute.
-Hoixe!
-Euskara bakotxan, be herriyak be nortasuna ber dula.
-Karo.
-Eta guk hola hitz eitten dugu 'ta bueno, hoi izango da. 'Ta hoik berriz bena 'ta. Bakotxak.
-Karo, bakotxak beria.
-Karo.
-Bakotxak beria. Bai, bai 'ta bakotxak beria du onana.
-Bai.
-Bai. Jan itten dugu miñon era berin oso aberatsa da.
-Aberasgarriya 'ro ez dakit nola.
-Eta zuek gehiyo. Guk kompaziyo batea gauz bat esplikatzeko hitz bakarra igual dugu, 'ta zuek berriz askoz 'e forma gehiyago ttuzute.
-Bai, ezaiyera gehiyo 'ta.
-Esaiyera gehiyo 'ta gauza bakoitxai be hitza jartzeko eta be esplikaziyua mateko zea gehiyo ttuzute. Eta horreatik nahi ttugu guk jaso.
-Hoixe.
-Aber ikasten dugun guk 'e ongi hitzeitten!
-Bai, ikasiko zute zuek!
-Bestela erdi kastillanoz 'ta aitzen ga.
-Ikazi, ikazi ingo zute, ondorenguk ez dute zuek bezela ingo 'ta.
-Bueno hoi ba biño guk 'e ondorengui eakutsi in ber.
-Hoi ba.
-Hoi ba.
-Eakutsi in ber.
-Beti kambitzen jongo da, normala da gaiñea
-Bai, bai. Bai, bai
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:52:10 - 0:53:30 (1' 20'')
Laburpena Oiartzungo euskalkiaz: hemen erdia jan egiten dela dio Inaxik; hori bai, norberak bere nortasuna behar duela. Hizkuntzaren transmisioaz.

Irunera ezkondu, Txingudi Ikastola sortu

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:50:19 - 0:52:06 (1' 47'')
Laburpena Irunera ezkondu zen erdaldun batekin. Bere familia oso euskalduna zen, baina beti errespetatu zuten Maria Luisaren senarra. Senarrak primeran zekien frantsesez, beraz umeak izandakoan senarrak frantsesez eta berak euskaraz egiten zieten umeei. Beren umeek gaztelaniaz kalean ikasi zuten. Irunen ez zegoen ikastolarik eta beraiek beste lagun batzuekin jarri zuten ikastola.

Irungo emakume bati botatakoa

Transkribapena

- Uain dela dem... dembo gutxi emakume batek Irunen: "bai euskera bai, biño gero nola Frankok zea kendu zigun" ta san niyon: "etxekoandre, gure kozi... gure sukaldian ez zegon Franko e
'ta kortatua geldittu zen. Ex... nik eiot barkatzen iñorrei hortan e. Nik errespetatzen dut ez dakitela, baño holako txoakei bat esaten nautenin... Ni Frankon demboan bizi nintzan, biño gure sukaldin ez zegon Franko.
Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-109
Pasartea 0:49:50 - 0:50:19 (0' 29'')
Laburpena Irungo emakume batek orain dela gutxi euskaraz ez zuela egiten esan zuen Francorengatik. Eta Franco beren sukaldean ez zegoela erantzun zion; mutu utzi zuen Maria Luisak beste emakume hura.

Euskara

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:46:10 - 0:49:50 (3' 40'')
Laburpena Beren etxean euskara oso garrantzitsua zen. Berak Oiartzungo euskara egiten du, ingurukoekin ezberdina da. Euskara Batua egin zenean ikasten hasi zen. Ikasten ari zela, irakasleak esan zion Oiartzungo euskara oso aberatsa zela; erro onak zituelako: nafarroakoa, iparraldekoa, gipuzkoakoa ... Aitak iparraldeko abesti asko irakatsi zizkien: Xarmagarria zira (abestu egiten du).

Euskaldun elebakarrak

Transkribapena

-Geo jende asko zen... Karo, uste zuten erdaraz hitz einta dotoreua zela.
- Hombre. Bai, bai. Beitu, baserritarrantzako batez 'e zembat eta zembat heriotza ordua ailletu, eta notaiyuna jon ber, notaiyuna jon ber...
Heriotza ordua 'o lenaotik eta hizkuntza ez zakitelako, erdera ez zakitelako, hori alde batea arrazoi zuten baserritarrak, e! Ben hizkuntza bakarra, biño hemendik kampoa, 'o jon ber bazuten, 'o itxian goraberataz paperak egittea, edo testamentu bat egittea edo...
Nahita nahiyez bazterrin ber zuten beste bat. Zertik denak zauden erdaldunak. Denak zauden erdaldunake ta hara joteko behar zuten lagun bat. Askotan apaizak joten zian. Don Francisco hil zen, hura zembat saltsetan ibilli ote zen testamentuko gauzetan.
Zertik baserritarrak askok eta askok ez zekiten zea, erdera. Hori 're pobria da, e!
- Bai, bai, bai. Ez...
- Batetik berak ez zekilako, 'ta bestitan, bestin, behar zen tokiyan euskarak ez zakalako.
Behar zen han ere! Ze Euskal Herriyan, oain bertan ere amakiña 't tokitan galazita dago euskera! Eozein juzgado 'ta zuaz eta euskaraz ez dakiten personak: "No, hableme en cast...." "¿Por qué no aprendes tú? Porque estás en el País Vasco. ¡Tienes obligación!"
- Bai, biño obligaziyua...
- 'Ta hola zembat baserritar pues... Lotsatuta! Lotsatuta arkitzen zin. Ez zakitelako erderaz eta jon ber bazuten zerbatte gauzak antolatzea 'ta
nahitanahiyez beste bat erdalduna erdaraz zakina hartu ber zuten. Eta hortan arrazoiy izandu dute ben hizkuntzaiy atzea utzi eta erdara aurrera hartzia, aurrena hartzia. Sentidu hortan, e!
- Gezki pasa 'utelako.
- Klaro. Askok eta askok. Besteren beharra izandu dute herritik kampora jon ber bazuten.
- Bai, bai, iozeiñ jestiyo...
- Igual da. Eo gauzak antolatzea edo eozer zea. Ez jakin. Ez jakiñak.
'Ta geo klaro, erderaz zakitenak pes iruitzen zitzaiyoten euskerak ez zula baliyo ezertarako, ezertarako ez. Biño euskarak aber, bere... Bere merito haundiya daka euskarak ere. Nahiz erdaldun senitzen denak ez 'yon ematen eskerrikan.
Oain nik beti saten dut, denak, hizkuntza guziyak errespetatugarriyak dia, eta zembat eta gehiyo jakin...
- Hokiyo.
- Hombre! Biño lembizi guria. Guk guria lendabiziko. Hoi errespeto haundi bat behar 'yogu izan.
- Eta zean, karo eskolatan 'e...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:03:40 - 0:07:00 (3' 20'')
Laburpena Baserritar gehienek ez zekiten euskara, eta administrazioan edozein tramite egiteko beste norbaiten laguntza behar izaten zuten. Maitxok dio hizkuntza guztiak errespetagarriak direla, eta zenbat eta gehiago jakin, hobe, baina euskara lehenengo.