Irungo emakume bati botatakoa

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-109
Pasartea 0:49:50 - 0:50:19 (0' 29'')
Laburpena Irungo emakume batek orain dela gutxi euskaraz ez zuela egiten esan zuen Francorengatik. Eta Franco beren sukaldean ez zegoela erantzun zion; mutu utzi zuen Maria Luisak beste emakume hura.

Transkribapena

- Uain dela dem... dembo gutxi emakume batek Irunen: "bai euskera bai, biño gero nola Frankok zea kendu zigun" ta san niyon: "etxekoandre, gure kozi... gure sukaldian ez zegon Franko e
'ta kortatua geldittu zen. Ex... nik eiot barkatzen iñorrei hortan e. Nik errespetatzen dut ez dakitela, baño holako txoakei bat esaten nautenin... Ni Frankon demboan bizi nintzan, biño gure sukaldin ez zegon Franko.