Euskaldun elebakarrak

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:03:40 - 0:07:00 (3' 20'')
Laburpena Baserritar gehienek ez zekiten euskara, eta administrazioan edozein tramite egiteko beste norbaiten laguntza behar izaten zuten. Maitxok dio hizkuntza guztiak errespetagarriak direla, eta zenbat eta gehiago jakin, hobe, baina euskara lehenengo.

Transkribapena

-Geo jende asko zen... Karo, uste zuten erdaraz hitz einta dotoreua zela.
- Hombre. Bai, bai. Beitu, baserritarrantzako batez 'e zembat eta zembat heriotza ordua ailletu, eta notaiyuna jon ber, notaiyuna jon ber...
Heriotza ordua 'o lenaotik eta hizkuntza ez zakitelako, erdera ez zakitelako, hori alde batea arrazoi zuten baserritarrak, e! Ben hizkuntza bakarra, biño hemendik kampoa, 'o jon ber bazuten, 'o itxian goraberataz paperak egittea, edo testamentu bat egittea edo...
Nahita nahiyez bazterrin ber zuten beste bat. Zertik denak zauden erdaldunak. Denak zauden erdaldunake ta hara joteko behar zuten lagun bat. Askotan apaizak joten zian. Don Francisco hil zen, hura zembat saltsetan ibilli ote zen testamentuko gauzetan.
Zertik baserritarrak askok eta askok ez zekiten zea, erdera. Hori 're pobria da, e!
- Bai, bai, bai. Ez...
- Batetik berak ez zekilako, 'ta bestitan, bestin, behar zen tokiyan euskarak ez zakalako.
Behar zen han ere! Ze Euskal Herriyan, oain bertan ere amakiña 't tokitan galazita dago euskera! Eozein juzgado 'ta zuaz eta euskaraz ez dakiten personak: "No, hableme en cast...." "¿Por qué no aprendes tú? Porque estás en el País Vasco. ¡Tienes obligación!"
- Bai, biño obligaziyua...
- 'Ta hola zembat baserritar pues... Lotsatuta! Lotsatuta arkitzen zin. Ez zakitelako erderaz eta jon ber bazuten zerbatte gauzak antolatzea 'ta
nahitanahiyez beste bat erdalduna erdaraz zakina hartu ber zuten. Eta hortan arrazoiy izandu dute ben hizkuntzaiy atzea utzi eta erdara aurrera hartzia, aurrena hartzia. Sentidu hortan, e!
- Gezki pasa 'utelako.
- Klaro. Askok eta askok. Besteren beharra izandu dute herritik kampora jon ber bazuten.
- Bai, bai, iozeiñ jestiyo...
- Igual da. Eo gauzak antolatzea edo eozer zea. Ez jakin. Ez jakiñak.
'Ta geo klaro, erderaz zakitenak pes iruitzen zitzaiyoten euskerak ez zula baliyo ezertarako, ezertarako ez. Biño euskarak aber, bere... Bere merito haundiya daka euskarak ere. Nahiz erdaldun senitzen denak ez 'yon ematen eskerrikan.
Oain nik beti saten dut, denak, hizkuntza guziyak errespetatugarriyak dia, eta zembat eta gehiyo jakin...
- Hokiyo.
- Hombre! Biño lembizi guria. Guk guria lendabiziko. Hoi errespeto haundi bat behar 'yogu izan.
- Eta zean, karo eskolatan 'e...