Eskolan euskara galarazita

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:07:00 - 0:08:40 (1' 40'')
Laburpena Eskolan ere galarazita zegoen euskaraz hitz egitea. Zigor fin-finarekin jotzen zituzten euskaraz hitz eginez gero. Gaur egun hemengo andereñoak daude, baina lehen Gaztela herritik etortzen ziren.

Transkribapena

- Eskolatan 'e galezita.
- Galaziya. Kontu euskeraz hitz bat iñ! Jesus! Belauneko jarri 'ta hola jarri 'ta zior batekin zat, zat, zior fin fin fiñakin. 'Ta... Ze gauza, e? Norbere herriyan...
Geo klaro, oaiñ nun nahi daude andereiñuk, nun nahi! Eskolako ikasten dute, zea, andereiñotako. Biño leno, Kastilla herritik etortzen zin honea maestrak eta maisuk, bertan ez zelako. Gaurko eunin ez dugu haiyen imbiriyik. Herriyan nahikua badago zea hortarako.
Biño ordun ez. Ordun kampo... Kastilla herritik etortzen zin 'ta haik jaun 'ta jabe. Gure hizkuntza fuera! Hoi tristia da, e? Tristia da. Izandu zen hori 're, gen garaiya. Porke hemen... Gaurko eunin hemen beste konturik ez dago, eskola gazteiyak.
Karreran bat edo zea ikasi, baiño garaiy hartan pues kampotik dena erdalduna tortzen zen 'ta haiyek jaun 'ta jabe herriyan. ¡Aprende el castellano! Haiyek ez euskera, baizikan hemengo jendiak haiyenea jarri ber zun.
Zembat holako izandu da gerra ondorin 'ta! Bo! Tristia. Gaurko egunin ez, gaurko egunin denak ikasketak itten 'ttuzte gazteiyak.