Aurrerapena
admin-k bidalia Ar, 04/22/2008 - 12:34-nTranskribapena
-Gue bizimoduan kambiyo ikaragarriya in dula. 'Ta nik hoi askotan pentsatzen dut gure gurasuak ben gurasotatik kambiyo ttikiya izautu.
-Fabrika haundiyan lana. Hola. Gaiñekun ez zen industriyaik. Basoa, harrobiya, ieltserotzan 'o ikatza 're mendiyan itten zen 'ta. Ikatza itten 'ta hola.
-E?
-Geo in zun.
-Bai...
-Geo bai. Gu, ne gouan akrotzen naz txondarra mendiyan nola itten zen, ikatza itten zen. 'Ta manduakin Zulukuak 'ta Matxalenguak eta mando saillakin
-Hemendikan. Zaldingo birian.
-Hemendik, hemendik. Zaldiñen barrena.
Nor | Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-059 |
Pasartea | 0:32:40 - 0:34:25 (1' 45'') |
Laburpena | Enrikek dio beren aitona-amonetatik gurasoetara aldaketa gutxi egon zela, baina gurasoetatik beraietara bizimodua arrunt aldatu dela. Lehen, fabrika ale batzuk zeuden. Emakumeak ere joaten ziren lanera, baina ez zegoen industria asko. Gehiago zen basogintza, harrobiak, igeltserotza, ikazgintza... Txondorrak gogoan ditu eta baita mandozainak ere ikatza garraiatzen. Artikutzako bidea egin aurretik, Zaldingo bidetik ibiltzen ziren. |