Pilota

Frontoiak. Pilotari ezagunak.

familia pelotaria

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:05:34 - 0:08:55 (3' 21'')
Laburpena Amaren aldetik pelotariak ziren, amonaren anaia Antonio Berrondo puntista ona izan zen eta haren semeak ere pelotariak izan ziren. Mundu guztian ibili ziren. Oiartzun izenarekin ibili zen herriz-herri. Mexikon hil zen eta diru asko egin zuen elektrogailu fabrika bat jarrita.

pilota eta pilotariak

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-129
Pasartea 0:23:57 - 0:26:58 (3' 01'')
Laburpena Pilotazalea da, aita abila omen zen pelotan . Oiartzunen izandako pilotari profesionalak: Joxe Juan Esnaola, Sebastian Mendizabal "morrona", Batista Galardi. Garai hartan baziren afizionatutan ere pelotari onak, Kontsejupean jokatzen ziren herriko txapelketak.

Eskuak pilotarekin ez baizik eta lanarekin gogortuak

Transkribapena

- Ordun pelota gustatzen zizun?
- Bai, pelota gustatzen zait oañ e'.
- Oañ e bai. Joe!
- Erki artesi galantak hemen denian iñak, bof, neguan puf haragi bizitan
-'Ta pelotak ordun de larruzkuk 'ta izango zin?
- Bai , bai bazian larruzkukuak e' bazian miño pelotak ez oan bezelako
- Oan bezela ezkojitzeko 'ta ez zian izango biño
- Oañ ibiltzen dian pelota hok oso gorrak dia e!
Hok harriya bezelakuak dia. Ni pelota partidua kusten neola oan deal bi urte ro' hiru ro' Lezon bertan, bat arrastaka torri zenin hemen jo ziaken eta mekaguen diez" miñ earra, gorrak dia hoik.
- Bakarra zea geyo zaintze 'untela proteziyua geyo 'ta jarri. zuek etzenuten partxe askoik eukiko
- Bai, bueno! Bai partxia? Baten batek belaoondokon bat eman ta partxia
- Oan eskuak gorruk bai, baserriyan lanin 'ta aituta ez?
- Eskuak gorrak, nik beti ttut eskuak gorrak miño horrek baki nik zertik ttuzten eskuak gorrak.
Saten zun leno behintzat.
- Zertik ttu ?
- Nik?
- Bai. "- Eskuak hola horren okerrak eskuak horren okerrak nola ttuzu? " " -Hok gaztetan ote itten ai geala hotzak gortuta geatuak ttut nik hola zea okerrak"
Zu aitzen ziñan ba saten! " Bai hoik zea 'men ttu gaztetan otia itten ai dela hotzak gortuta geatuak gorrak"
- Ote jotzen da aitzen ziñazten?
- Bai, denian.
- Berko!
- Berko. Baita sardua eaten e' !
Ustekabian zea sa sardua barrika, han otia jotzen aitzen giñan bazterrian 'ta. Ean raka raka raka ra.
Earra zioken 'ta. Kandarua Kandadua kanbiatu ber zitzayola betti. "Honek eztik botzen eta hau no nola ezuk posible hau atzetikan honek jaiyua o' zerbatte badik"
eta gue atta difuntua kandeal pixtu 'ta atzetika beira 'ta zea 'ta " atzetik jaiyua ez horrek aurretik zakak jaiyua" aurretik
-Jaiyua! konturatu gabe ean barrika sardua!
Orduan, zakaten sasoiakin hoinbeste s
- ' Ta arreba ukerrena e? Ba arreba Altzaku bo ez Añorgako a... beti parrez, beti par iñ eta sardua ean
eta makiña 't algara ateria da hua be dembuan! Beti algaraka 'ta. Sardua iñork kontutu gabeko bukatu!
- 'Ta sardo sardua? Pitarra ez e?
- Ez , ez
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-072
Pasartea 0:08:20 - 0:11:10 (2' 50'')
Laburpena Garai batean, neguan pilotan ibilita, artesituta izaten zituzten eskuak, haragi bizitan. Oraingo pilotak gogorragoak dira, baina orduan eskuak ere gogorragoak izaten zituzten. Ote-jotzea. Sagardoa.

Aldaketak pilotan

Transkribapena

- Gaur duten bezelako launtza izan baldin bazuten ni pelotaiya ateko nitzan. Nik ha hala usteut.
- Bai, bai.
- Miño hortako launtza bihar duzu 'ta dembua 'ta zea 'ta
-Tokiya 'ta, dedikaziyua
- Tokiya
- Dembuak eta bakizu oan beste gauzak dia eskolak diela 'ta milla gauza
- Nik oan e'... pelota partidua ai denian 'ta, ondo ai dienian pos gustoa eoten za ez miño san nahi nuke,
italako hutsa bat in dik eta tantua ate 'ik eta a....!
Harei txistuak jo ber zizkayok! Harek gaizki in dik eta
Atea za ondo atea zayok baño, dirua jokatzen ai baldin bayaz e' hainbestian, biño o gaizki in eta ñj "tantua in dik eta" a a askok
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-072
Pasartea 0:06:40 - 0:07:30 (0' 50'')
Laburpena

Gaurko gazteek duten laguntza izan bazuen, akaso pilotari ona aterako zatekeen Joxemari. Orain pilotan gaizki ari direnei ere txalo egiten diotela dio.

Pilotari

Transkribapena

- Ez, miño izanduko nintzana gaurkuai hainbeste laundu baldin baziten seguraski bai.
- Bai e? Zer zunun afiziyo haundiya?
- E afiziyua bai miño, noiz ai ber zunun? Afiziyua, itxian? Etxeko paretian?
Ezin ezin zen ezin nintzan ai. 'Ta geo mezeta jo joten giñan goizian betzitako meza o' 'ta Oiartzun ko konsejupian orduan izaten zin pilla bat jokatzen
aitzeko 'ta geo bi tanto in eta haik fuera, eta geo bestiak beste bi tanto 'ta fuera, 'ta geo bestiak beste bi tanto in 'ta fuera 'ta
geo sartu zu 'ta berriz e' orduan in bi tanto 'ta hoi ez da pelotan eta zeatutzeko ikasteko.
Miño hoi soldado soldado eondu giñanian Bera de Bidasoan 'ta tortzen zien, frontoia be bertan ganakagun han 'ta
furrier eondu nintzen 'ta goizian itten nittun in ber nittun lanak genealian 'ta arratsaldiak libre izaten nittun hor.
Nik soldauska 're ez bainun dena txarra, han Burgeten gaizki pasa nittun miño hemen ez.
Han pelota tortzen zien, zona hartako kanpeonak zien e zea, Ugarte 'ta Erro. Ugarte 'ta Erro zien, hango zona hartako kapeonak.
Eta tortzen zien guekin entrenatzea horrea Bera, e zeara Bera Bidasoako frontoi hortara.
'Ta guk jokatzen genittun ba hiru soldaok. Bat e Ondarroakoa zen bestia Leizakua 'ta ni, hiru.
Guk hiruk aixa irabazten geniyon neti miño biñaka jarrizkio galdu ingo gunun 'ta guk e' "ez, ez, gu hiru launak, hiru launak" eta
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-072
Pasartea 0:04:30 - 0:06:15 (1' 45'')
Laburpena

Bertsozalea izateaz gain, pilotan ere gustura aritzen zen Joxemari. Baina aukera gutxi izaten zuten pilotan aritzeko. Igandeetan, mezaren ondoren, pila bat elkartzen ziren Kontsejupean, txanda ezin harturik. Soldaduskan ere ibiltzen zen, Beran.

Pilota

Transkribapena

- Hora... Ez genun hora izautu Oiyartzunen.
- 'Ta pelotaiyak bai, ez? Hanako...
- Bai. Xapato 'ta leno san duteanak. 'Ta Xanisteanetan pelota partidu ona izaten 'ta tortzen zin hain kontra jokatzea gu gaztiak giñala, Inziñarte 'ta Orbegozo. Inziñarte goizutarra zen. 'Ta ez zen frontoiyik, kontsejupin! 'Ta bakizu, sake bat fuerte itten bazun, 'ta goiya jo...
- Ez.
- Ez.
- Hua ez.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:50:40 - 0:51:00 (0' 20'')
Laburpena Xanistebanetako pilota partidak. Pilotariak.