- Ta zuk san tzu monjetan ibili ziñela eskolan?
- Bai.
- Ta zenbat urtekin hasi ziñan?
- Ni? kumuniyua re han nik in nun, komuniyo ttikiya.
- Zenbat urtekin hasi ziñan.
- Hasi pues 5 urte o..
- Bost urtetan hasitzen tzen eskolan han ta hemen ta denin.
- Ta zenbat urte arte ibili ziñan?
- Hamabi urte arte, komuniyo haundiya in arte.
- Ta monjak, hoi nun izaten tzen eskola hoi?
- Hoi zea, hospitala leheno non tzen ba al dakizu zuk?
- Uañ e hala...
- Hoi nun Errenteiyan?
- Ez ez Oiartzunen.
- Uan nola da zea, biblioteka ro zer da ba? Hoixe.
- Hor.
- Hoi monjan eskola izaten tzen?
- Monjak eta hor izaten tzin ta zaharrak...
- Ta zahar batzuk ebai, hor izaten tzin, gutxi.
- Ta zer tziñaten denak nexkak? eskolan?
- Ez, neska-mutiko.
- Denak batea?
- Bai, ttikiya giñala bai, ta geo kanbitu
itten tzizuten. Behin sei bat urtetik aurrea ja kanbitu itten tzittuzten.
- Separatu ja.
- Bai.
- Ta akortzen tza maixtrak zein tzin?
- Mojak.
- Moja batzuk.
- Bai.
- Ta txintxuk izate al tzin o? zorrotzak..
- Bai bai, ez. Netzako etzin gaixtuak. Ttikiyak giñanin sor Maria Luixa genun ta geo ja komuniyo ttikiya in genunin sor Maria Elena.
- Ta akortzen tza nunguk zin?
- Eskualdunak zin biyek.
- Bai?
- Bazekiten eskuaraz biño etziguten eskuaraz itten. Nahi zuten kastillano ikastia. Ta eskerrak biali zigun.. bestela guk ez genun ikasiko kastillanoz.
- Ta euskeraz itten bazenuten kastigua zenuten?
- Ez, bazekiten eskualdun-eskualdunak giñala ta...
- Osake hain gaitxuak e etzin.
- Ez, etzin.
- Ta zu non ibili ziñan?
- Ni Gurutzen, uan falta da biño Gurutzen eskola bat in tzuten ta hortxe ibilli nintzen ni.
- Ta urte askuan ibili ziñan?
- Bueno gerra denbun batzuk eta geldittu ta ztakit zer ta badakizer ta. Ta geo Errentiyan e ibilli nintzen pixkat ta. Hamar urte arte ro. Hamar-hamabost urte arte ro.
- Ta zuk, maixuk zein tzin frailik zin o?
- Hor maixtrak, bai.
- Ta neska ta mutil hemen batea Gurutzen eskolan?
- Ez, aparte, bi maixtra izaten tzin ta.. bi piso bezela, bi tokiyan.. neskak aiyeka batin ta gu bestin.
- Ta zuenak zorrotzak zin o?
- Ez ez.
- Kastiguik eta joka ta hola ez?
- Oso jatorrak giñen garaiy haitan, berko! Harek errita maten baziun itxea ailletu orduko "ze in tzu" ta
etxian e berriz e...
- A bai e?
- Buaa.
- Hola izate al tzen?
- Ez zea.
- Attak geo?
- Amak gehiyo.
- Attak kaso ez, amak, ne amak. Attak etzun senidik iñorre jo; amak bai ipurdiko errak.