Eskolak

Herriko-eskola; eskola txikiak,

Arropa gutxi

Transkribapena

- Beno, ordun oso difente zen. 'Ta hola.
- Bai. Jantzi in ber izaten zen eskola joteko 're 'ta zea 'ta. Ordun 'e...
- Bai, oaiñ beste arropa ez zen kambitzen ordun eunin 'e! Ordun aste guziyan eskolako arropa aldi bat. Itxea tortzin iantzi 'ta beste zerbatte zarrokuk 'o zea jantzi itxian lanin aitzeko.
- Hoixe.
- Gaiñekun aste guziyan. Nik askotan saten dut. Oaiñ haimbeste arropa zea, labadoran? Bueltaka eun guziya? Bueno!
- Bate zikindu gabe, gaiña! Difentzi erra.
- Bu!
- Len gaiña labadorik ez, Maitxo!
- A, ez ez. Ordun eskuz.
- 'Ta urruti hok. Zeara, Eiziarko itturrira. Guk, aldio...
- Eiziraiño jon ber al zenuten?
- Eizitik betti. Iya Letako azpiko aldin itturriya.
- Jesus.
- Oaiñ 'e han eongo da itturriya seuraski.
- Bai, bada
- Bai, izango da.
- Pues haraxe jon ber izaten genun.
- Oaiñ baseritan ura bazu itxian, biño leno ez zen izaten.Hau honea ezkondu ezkio jarri genun ura guk hemen. Auxkene, Iaurtzakuk (...) 'ta gu.
- Guk han lenoztik jarriya genun. Han lenoztik jarriya genun. Zabalen lenoztik jarriya zen ura. Geo honea torri 'ta nik harekin mira in nun, e! Hemen urik ez zean, itxian.
- Karo, ohittuta.
- Bai.
- Hola zin gauzak. Aldian, biño karri in ber.
- 'Ta Donostira nolatan...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:41:50 - 0:43:20 (1' 30'')
Laburpena Batzuk ez ziren eskolara joaten, arroparik ere ez zeukatelako. Zabalekoek etxetik urrutira joan behar izaten zuten arropak garbitzera.

Ugaldetxoko eskola

Transkribapena

- Handik bukatu 'ta izango zen, nola zen? A, ne kontura ya erabaki nun eskola jartzia. Eta Ualdetxon jarri nun eskola partikularra, biño legalizatua. Eta han jendia izandu nun... Hasta decir basta! Zertik lepotik goraiño kaitzen ez! Geo itxea torrita, berriz...
A, bueno geo... Han illunabarrin partikular ematen nun, biño geo ya espostu nitzanin, Ergoingo jendia hasi zen ba! 'Ta Ergoingo jendia ordun izautu nun nik ba! Beintxiki 'ta hoi denak. ¡Ui, menudos trastos! Biño jende majua! Ergoindik 'e jendia dezente zeatzen zen.
Eta geo hala, pes, han pasa nittun hogeita zazpi, hogeita zazpi urte in nittun, 'ta hala berra, ez berra, ez dakit zergatik, kuestiyua da, jarri zuten eskola... Apaizak jarri zuten escuela diocesana, oaiñ biblioteka den hortan. Geo Juanito Adurizek konsejuko goiyan,
eta geo in zuten nazionalak, Arrauko jendia tortzen zen, Arraun 'e in zittuzten bi, 'ta ordun neska eta mutillak aparte eon ber zuten. Nei inspektorak ezautzen zilako neskak eta mutillak uzten zizkin, biyek iukitzen, oaiñ, zertifikadoik ez zin maten mutillai mateko,
neskantzat bakarrantzat. Eta geo zean in zuten, Ualdetxon bertan in zuten, eta Ualdetxon ittikin ya me vi... Y dije... Biali ez, porke legalizatua zon, biño jendia bakizu, batea 'ta bestea 'ta bestea... Eta gue Jangoikuk, ez dakit zuk sinistuko zuten, biño nik bai!
Eta hau ibiltzen zen Asunzionen eta joten nitzan tarteka pues aber como iba y demás, 'Ta ez dakit hizketan hasi 'ta nola esan, pues ze situaziyotan arkitzen nitzan, 'ta "ya va haber trabajo pa usted" Hamalau urte, han in nittun! Geo jonta...
Apuru errakin jon nitzan, berrogeita betzi urtekin, gaixua, e! Biño hiru seme-alaba nittun estudiatzen, e! 'Ta berrak itten 'ttunak! ¡Ai, con que dolor! Iñor izautzen ez, 'ta además era un colegio... Geo zeatu zen, juntatu zin pobrikin 'ta zea, biño
de alta categoría era en un, en una época. Y sin ningún contra tiempo y muy bien, gracias a Dios, oso ongi. Geo ate zen lege bat, norbattek bazun poderia, Alcalá-Zamoran norbatt ote zen, que era el presidente de la república, norbatt ote zen kursillu haik muittu zittuna.
Kursilluk in genittunak, aleiya.
- Oposiziyuk bai.
- Oposiziyuk, bai, kursilluk. Oposiziyuk. In genittunak eskubidia ganakala, después de meter un papeleo de mil demonios con notario y todo...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:19:20 - 0:22:15 (2' 55'')
Laburpena Eskola publikoetan aritzeko oposizioak egiten ari zela hasi zen gerra eta bertan behera gelditu ziren probak. Beraz, bere kontura hastea erabaki zuen. Ugaldetxon jarri zuen eskola. 27 urtean aritu zen bertan, eta ikaslez gainezka eduki zuen eskola. Gero, herrian eskola gehiago zabaldu ziren eta pixkana husten joan zitzaion. Urteetara, gerran egindako oposizio haiek balio ahal izatea lortu zuen Alcaraz Zamora ministroak.

zigorrak

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-111
Pasartea 0:38:09 - 0:40:25 (2' 16'')
Laburpena Euskaraz aritzeagatik zigorra izaten zuten eskola. Eraztuna edo anilluarena kontatzen dute. Zaharrenek ez zuten zigor fisikorik gazteeneak bai. Eskoletan ezartzen ziren zigorretaz hitz egiten dute.

Eskolan oso gutxi

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta Z4
Pasartea 0:51:44 - 0:55:22 (3' 38'')
Laburpena Aizatera joaten zen eskolara, baina oso gutxi joana da. Eskolara, bidebazterrean muskerrak ikusten zituenean etxera joaten zen bueltan, beldurra ematen diotelako. Eskolan baino gehiago ikasi du bere kontura gerora. Eskolan irakurtzen, idazten, oinarrizko matematika, errosarioa eta dotrina ikasi zituen.

Eskola

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:03:39 - 0:08:04 (4' 25'')
Laburpena Aizatekoa zuten inguruko eskola bakarra. Erdaraz ikasten zuten, nahiz eta eskola euskaraz izan. Beren artean euskaraz besterik ez zuten egiten, besterik ez baitzekiten. Baina, ikasten zutena gaztelaniaz zegoen. Ulertu gabe irakurtzen zituzten irakurgaiak, eta gero komeriak matematikako problemak gaztelaniaz ulertzeko. Kartilla, katona ... Dotrina guztia ikasi behar izaten zuten, hori zen denetan garrantzitsuena.

eskola

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:18:18 - 0:19:21 (1' 03'')
Laburpena 14 urterarte joan zen eskolara, denetik ikasi zuen defendatzeko moduan. Ondoren beste eskola mota bat izan zuen, mostradorea.