Argindarra, dutxa, irratia...

gramola, ura etxeetan, komuna, erlojua

Lehenengotako ekonomika eta komuna

Transkribapena

Nor Retegi Aizpurua, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-137
Pasartea 0:08:14 - 0:09:34 (1' 20'')
Laburpena Esnaok sukaldea, komuna, ganbara ederra ... zituen. Sukaldean ekonomika zuten. Inguruan izan zen lehenengotakoa. Lehendabizikoa Txikierdin eta bigarrena beraiek. Gero komuna nola zen azaltzen du. Dutxarik ez zuten. Eta komunzulotik behera deposito batera joaten zen.

ura eta argia

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:09:15 - 0:11:51 (2' 36'')
Laburpena Argia jarri zenean 11 urte izango zituen. Ura berriz 14 urte inguru zituenean jarri zuten auzokoekin batera. Deposito bat egin zuten eta beraiek egin zuten depositorainoko zanga. Oso gutxitan baina idorte handiarekin geratu izan dira urik gabe.

Argia, dutxa eta oinetakoak

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:51:31 - 0:53:11 (1' 40'')
Laburpena Ez zen argindarrik etxean. Egun argiz ibiltzen ziren. Arratsean kandela edo karburoarekin. Kinkia sukaldean izaten zen, petrolioarekin egiten zuen argia. Dutxarik ere ez zen etxean, putzulo batean edo errekan garbitu behar izaten zuten. Oinetakoak, gehienbat, gomazko abarkak.

Larrazabalen argindarra

Transkribapena

- 'Ta zea, argiya bai al zenuten etxian?
- E?
- Argiya bai itxian?
- Argiya guk gena,
- Argiya!
- Ardiya geok jarriya genun itx itxian zea ura 'ta argiya (...) itxian zea motorrakin 'da
- Zeñek jarri zun?
- Errotaiyak errotai zarra etzenun zuk izautu ez,
- Zein?
- Hemen Astiasuinzarra, Bittor, nola Bittor? Horren attonak jarri zittun.
- Harrek esku ona 'men zun
- Bai
- Habilidade haundiya 'men zun harrek.
- Bai, atton harrek bai
- La la Labadoria, labadoria haundi bat 'ta itxin, 'ta ordun arropa ez zen izaten zeaik holako zeaik, 'ta han a be askakin 'ta beak jarriya itxin (...), 'ta geo
motorra, motorra 'ta guk zea 're otia 're makinakin 'ta 're zeakin 'ta motorrakin 're zeatzen genun makinakin zea jarriya. Korreakin jarri zea, motorrakin zea polea zea makinana 'ta (...)
- Otia 'ta otik 'ta arbiya 'ta hik 'ta belarra 'ta hola 'ta 'ta txikitzeko 'ta makinakin,motorrakin txikitzen genun (...) Horrek jarri ziun, errotaiyak.
- Modernuk ordun!
- E?
- Modernuk!
- 'Ta oan berriz zea jarriya zuten este Iberduerok jarriya zun tena, oan e' argiya jarriya zuten, oan.
- Lengua miño hobia, lengua ba, zea lehortia baldin bazen igual sekatzen zen zea 'ta deposittu deposittua bastante zea zen miño, urak attu itten zien 'ta gaizki ibiltzen giñan zeakin gaizki.
- 'Ta han izango zin baserri asko argiyik gabe?
- Ua! Hoixe! (...) Oan gehinak jarriya, oan ya Iberduerok gehinak usteut jarriyak diela oan, miño ordu garay haitan bai, garai haitan hoixe! Hoixe(...)
- Kinkillakin 'ta ez?
- Kinkillakin 'ta bai!
- Zuek hala izango zazte?
- Eez guk argiya. Nik beti argiya izautu nun gue itxian. Bai han elektrika zea Arranbiden bertan zen zea elertrikako zea
- Zentrala?
- Fabrika 'ta gio han bian e' bai, gue bi hartan errota zeneko zea hartan e', osaba Joxe Antonio han aitzen zen.'Ta han e' bai 'ta nik beti izautu nun argiya gue itxian.
Oan hola trumoiak o' zerbaitek eamanda ordun, ordun zuk esan zuna kinkiyak izaten zian etxian bai. Miño zenbait baserritan, han Aranon ez miño kinkiyakin argiya zenbait lekutan.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:38:55 - 0:42:15 (3' 20'')
Laburpena Lehen baserri askotan ez zegoen argindarrik, baina Larrazabalen Arraskuerrotako errotari zaharrak jarri zuen; Asteasuinzarrak. Bertako urarekin eta motorrarekin jarri zuen argindarra. Ote-jotzeko makina ere motor harekin jartzen zuten. Aranon, Gregorik beren etxean beti ezagutu du argia, Arranbide zentrala gertu baitzuten. Argia joaten zenerako, kinkila egoten zen.

Argindarra

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:29:35 - 0:31:35 (2' 00'')
Laburpena Iturria Errotaxarren ondoan zuten. Argindarra, berriz, Arizabaloko jabeak jarri zien. Peluberritik etortzen zen kanala, Urkabetik zehar. Udaran ez zen betetzen ur-depositoa eta askotan argi gabe egoten ziren. Kinkilla.

Ura eta sua lortzeko, lan egin behar

Transkribapena

- 'Ta gaiñekun itturriyak eta leno gehiyo izaten zin ez? Asko lehortuk eta baia, 'o ez?
- Oaiñ utziyak dozte, utziyak. Zertikan itxea jarriyak dozte leku guzitan, 'ta...
- Guk izaten genun, han itturri bat bazen, goian, Markelen itturriya saten geniyon, Arabolazan itxe ondua hartan 'ta handikan tubei bat jarriya gue beste itxeko ataira. Han ganauk eta denak eatea hara joten zin.
'Ta itxeko ura handik hartu 'ta baldetan itxea eamaten genun.
- Gue baserritikan 'de, Okalartikan 'de, hara joten ttuken.
- Azienda zea, bai.
- Oaiñ itxe guzita jarriya do, 'ta in dia utzi.
- Urtian sei duro patu ber izaten genun.
- Urtian zenbat?
- Urtian sei duro. Urte guziyan nahiko ura eaman itxea 'ta behiak eanezi 'ta denak iñ 'ta sei duro patzen genin, ondo, jolin! Baldiak...
- Bertatik berta gaiñea zuen itxian.
- Baldiakin eaman ber ura.
- Bai, bai, miño aldian.
- Miño aldian izan ezkio.
- Geo ura goitikan pasa zenin, ayuntamentuk pasa zunin orduntxe jarri ura.
- Zuen amonak difuntak zea, hemen esniakin torri 'ta (ontziyak) beko errekatik kargatu askotan...
- Han 'ta bertan 'de bai zenbaitan.
- 'Ta bertan 'de bai, hemen 'e. Hemen 'de ura bagenun 'ta.
- Bihorrakin 'o, marmitak bete urakin atzea 'ta gotti, urik ez baizen.
- Bihorra kargatua torri eta kargatua itxea.
- Haik 'e itten zuten lan erra e, animaliyak itten zun lan erra e? Eskerrak!
- Bai, bai.
- Ordun ez zon... beharra! Ez zen ordun (...) 'ta argiya tak! Argiya pixteko zeaik ez. Oañ? Kaguen dio!
- 'Ta sua 're bai. Sua iñ in ber len. Oaiñ botoi batei manta taka! Miño...
- Dena.
- Primero hacer leña.
- Hoi, hoi, hasteko. Geo sua...
- Su bajua. Ekonomika zuna zea, hua lujo haundiya zen, ekonimika zuna, jolin! Nik gue itxian jarri nunin 're soldauxka 'ta geo jarri nun, sua. 'Ta orduko banittun zea, hogeita lau urte. Zea, su bajukin aitzen giñala 'ta geo neonek jarri nun sua itxian
'ta handik aurrea jolin! ondo, ekonomika jarri genunin, bueno!
- Jobe, (hura suan aurrin, konparaziyun). Oaiñ denak berdin!
- Gaiñekuan (otaxa) karri menditikan, suak pasatako zea, eurra,
gurdiyan kargatuta karri 'ta harrekin. Pilla iña zean, 'ta bota eurra, 'ta bota eurra 'ta... taluk erretzeko 'ta bai erra hura. Taluk erretzeko 're izaten zen, zea, pala jarri 'ta seittun erretzen tzin, bi buelta man 'ta aurrian jarri 'ta...
- Sua biziya emango zin harek e?
- 'Ta geo taluk puztu in ber izaten zun, hola, buf! Nik oaiñ ate duten tripa atera bup! eta... Talua 'ta esnia jateko erki zon hua bai. Talua erretzeko sua espeziala zen hua.
- 'Ta hemen nola zenuten ba? Hemen beko sua izango zen baita 're hasiyeran ez?
- Hemen ez.
- Ekonomika beti hok.
- Beti ekonomika?
- Itxia honek bai, honek beti ekonomika.
- Miño gaiñekutan, gaiñekutan dena...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:27:00 - 0:30:30 (3' 30'')
Laburpena Lehen ez zegoen ur-korronterik etxeetara. Iturritik makina bat ur garraiatu behar izaten zen. Beheko sua izaten zen etxe gehienetan. Gero hasi ziren su ekonomikoa jartzen. Otaxa: suak pasatako egurra. Taloa nola egiten zen. Hika.

Argindarra

Transkribapena

- ..."Hik ez duk oaiñik ixkin bat 'e iñ nik aiña", behin san niyon atton batei: "Izkiñ bat 'e ez duzu zuk iñ nik in ttuten lanak, ixkin bat 'e".
- Klaro zuk: baserriya, geo zentralin 'e aitzen ziñan lanin 'o gizona bakarra aitzen zen?
- Bai, zentralin 'e eakutsi ziten, makinak manejatzen nittiñen nik denak. Bai, bai, bai, eakutsi ziten. Nik zentraleko martxa banekiyen, gizona nomattea eamaten bazuten ni gelditzen nitzan. Beno, gehiyo, beste bi gizonek 'e itten zuten lana, miño
turnun itten zuten lana. Nik kasi nun. A! Oiañ berriro torri da... san niyon... "Aizu, Okilliko berri jakin nahi luteke", bi tokitik baizen indarra 'ta oaiñ saldu in zen fabri... hura, Iberduerok saldu in zun beste norbaittei, 'ta beste aiekatik heldu zen indar harrek makina diferentia zun
'ta "jakin nahi dute" 'ta horrek san ziyon hoi Iberdrolan enpleatu 'ta "Bueno, ni Iberdrolan enpleato eondu naz miño nik deus ez dakit hemen andre bat bada, seuraski harrek jakingo 'u", 'ta honea torri zen 'ta nik san niyon:
"Harrek lanin ai baldin bada sei ordu bakarrak ttik" deposittu haundi bat zen "Makina lanin ai bada sei ordu" eta bost kilometroko kanalia zun treinta por treinta, ttiki-ttikiya, 'ta zotz bat aski ziñen itxitzeko, 'ta geo presa hutsa!
'Ta hura ne gizonak geo haundittu zun dena.
- Bai e?
- Jornalaz aparte.
- Be borondatez?
- Bai. Hura dena... haundiyugo, geo ez dakit cincuenta por cincuenta 'o ze in zuten. Gue honek, neska... oaiñ den, beno oaiñ, Goizutan bizi den Mari Carmenek
hamaika ondar karraittu ziñen mando ttiki batekin. Hoi 're lan asko iña da, asko, denak gue umik lan asko in dute. Hoik e, hamairu urtetako lanea jon dia denak gue itxian. Denak.
- Berko!
- Berko 'o, eskola miño nahiyo zutelako lanea jon, hara! Eskola...
- Bai e? Gañekun zuk eskola 'ta man...
- Bai, eskola badute. Be... nola izaten da? Eskola korrinti hori denak baute. 'Ta hola.
- 'Ta zea... Zentrala hoiken aurretikan argi korrintik eta ez zen izango, hoik izango zin lendabizikuk?
- Ez, ez, ez zen. Lemizi, ni neskatxa... beno, e'nitzan oainik, lemizi Portuberri 'ta hoita
argiya jarri zutenin deposito ttiki bat jarrita, motor ttiki batin jarri zittuzten. Zenbat urte da ba? Nik ordun zenbat urte izango nittiñen? Beno, hamasei bat urte 'o, argiyak jarri zinin han, barriyu haitan. Gañekun ez zen...
herriyatan 'ta hola bazin biño barriyutan, barriyo askotan ez zen argiyikan. Tz-tz-tz. Geo hasi zin jartzen barriyutan.
- 'Ta argiyik gabe nola moldatzen ziñazten?
- Ui, kandelakin 'ta kinkiya. Petroleokin izaten zen, kinki batzuk, kinkiyak izaten zin, muturrin izaten zun algadona... algadoiya bustiya eoten zen beti petroliokin 'ta xintxilik haik jarrita. 'Ta geo Arditturritikan torri...
karburua izaten zen 'ta karburua eosteko modua zunak 'o batzutan lapurtu Konpañiyai 'ta kandilla haik...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:48:50 - 0:52:10 (3' 20'')
Laburpena Arroxaren senarra Okillegiko zentraleko arduraduna zen, baina Arroxak ere ikasi zuen zentrala maneiatzen. Zentralak jarri ziren arte auzoetan ez zegoen argirik; kandela eta kinkilarekin ibiltzen ziren. Hika.