Ospakizunak eta beste

Gabonak, Aste Santua, Prozesioak. Ordenak, doktrina, karmelitak, garizuma, Pazkoa, Domusantu, animen eguna, erramu eguna, bezperak, bijilia, barauak, bulak, letaniak, hilarriak, bedeinkapenak, kanposantua, peregrinazioak

Aste Santua

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 1:04:31 - 1:06:52 (2' 21'')
Laburpena Erramu eguna arropak estreinatzeko eguna izaten zen. Baita kristalezko galtzerdiak eta zapatak ere. Kalez kale kalbarioak egiten ziren, prozesioan. Aste Santuan prozesioak izaten ziren. Aste santuko funtzioak hemen baino hobeak izaten ziren Hondarribian edo Irunen. Gauzarik gehienak latinez izaten ziren.

Aste Santua

Transkribapena

-Oaiñ! Aste santutan 'ta ordun jendia 're gehiyo izaten zen gaur biño, noski! Ordun 'zaten zen aste santutan 'ta, arropa berriya estrenatzeko ilusiyua 're bai 'ta ohittura 're bai, izaten zen aste santutan. Prozesiyoa joteko 'ta garaiy haitan.
-Prozesiyua Oiyartzunen kalian?
-Bai, bai gu Oiartzunea joten giñen beti prozesiyoa. 'Ta egualdi ona bazen erramu eguna 'ta geo osteun santuan 'ta ostial santuan, bitan itten zen. Bitan, hirutan.
Lembiziko erramu euna 'ta geo osteun santua 'ta ostiala, hirutan itten zen, egualdi ona baldin bazen. Oain, ebiya baldin bazen elizan bertan 'o buelta bat maten zuten santukin 'ta biño...
Egualdi ona zenin. 'Ta erramu egunakin 'ta Irungo jendia bastanta joten zen hara kustea, hango prozesiyua. Ordun hango zeak fede haundiya 'ro fama haundiya zun. Oain ya denak galdu dia hoik biño! Ordun bazen, jendia joten zen ordun, fede haundiya zen.
Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-128
Pasartea 0:30:05 - 0:31:11 (1' 06'')
Laburpena Aste Santuan estreinatzen ziren arropa berriak. Prozesioa izaten zen Oiartzunen, Erramu Egunean, Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan.Famatuak ziren.

-

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:26:20 - 0:27:54 (1' 34'')
Laburpena Donostian Congreso Eucarístico izan zen. Ahizpak atera ziren. Maria Luisari argazkia atera zioten oso ederra zelako, eta gero eskaparatean egon zen.

Milagrosa eguna

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:01:32 - 0:03:47 (2' 15'')
Laburpena Milagrosa eguna, azaroaren 27an. Goizeko 6:00etan izaten zen meza aste egunez. Gero, 10:00etan prozesioa egiten zuten umeek. Plazatik Altzibarrera, han aldarea izaten zen. Segidan Iturriotzera, handik Ugaldetxora eta berriz kalera buelta. Lourdesen bezala, kandelekin prozesioan joaten ziren ilunabarrean.

Aste Santua

Transkribapena

-'Ta izaten zen zerbait, e...
-Geo zean, elizkizunak izaten zin ikaragarri aspergarriyak. Jesus, Oiyartzunen, ui! Oiyartzunen izaten zin...
(kantari atzetik)
-'Ta kandela itxali. Holako kandela piz...
-Kandelaz betia.
-Eta pilla bat errezo in 'ta ttak itxaltzen zen bat. Geo berriz pilla bat kantatu eta bestia.
Eta hola izaten zin pilla bat kandela. Eta gu hantxen elizan xeita jarriyak. Geo karraka 're bai, izaten zen. Karraka. Denak hasitzen zin. Hoi izaten zen mezako zean, noski, ez? Konsagraziyun o?
-(...) Hil zen eunian.
-Bai, bai. Ostiral santu eunian. Denak jotzen zuten, karraka zen holako zea bat, kierra bat zun eta hola.
-Egurrezkua?
-Eurrezkua, soño gorra atetzen zun.
'Ta denak hasitzen zin harekin, hua jotzen.
-Eliza barruan?
-Eliza barrenin. Eliza barrenin bai. Hoi izaten zen. 'Ta geo beste gauza zen ohittura. Norbaitt hiltzen zenian
-Eta aldaria zen trapu beltzakin.
-A bai! Dena tapatua.
-'Ta hiltzen zanian...
-Hua kendu itten zuten.
-Jesukristo iltzatua ikusten zan.
-Bai, bai. 'Ta hua kentzen ziyoten orduan, hurrengo eunian, karo pazko eunian. Biño bittartian hua itxali...
-Tapatua?
-Tapatuta.
Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-107
Pasartea 0:31:08 - 0:32:34 (1' 26'')
Laburpena Aste Santutako elizkizunak eta nola izaten ziren kontatzen du. Karraka izaten zen ostiral Santu egunean.

Kalbarioa eta San Isidro

Transkribapena

-Festa gehiyo? A okurritu zaidana, gurutze bideik itten zenuten, Oiyartzunen?
-Gurutze biria?
-Galbaiyoik edo?
-Bai! Galbaiyuk itten zizuten, gauza eman bai.
-Hoi nola izaten zen?
-Kalbaiyuak?
-Ba, hantxe, oraziyua esan ta ondotikan... Ahaztu zaizkitt gauz hoik, biño kalbaiyuak bai. Kalbaiyuak...
Izaten zien.
-Zembateko mendi buelta 'o izaten zen hoi, ez?? Bueno, nondik buelta 'o izaten zen? Oiñez 'o nola izaten zen?
-Elizan barrenin itten ttuzte kalbaiyuak Gaizumakuak, ostial santu... A kalbaiyuak!
-Eta menditako bueltaik 'o ez zen izaten?
-Menditako buelta hor izaten zen, kalbaiyua, hor gurutze haundi bat zen.
Txikierdiko gainkaldin nola eondu zin, nola esan zattut eondu zila alde batian frentian jarri 'ta bestian guen itxian sartu zien. 'Ta bestiak kasko hortan. Kaskotik kaskoa.
Ba han zen gurutze haundi bat. 'Ta San Ixidrotan fiestak izaten zien. Gurutze haundi bat 'ta jendia asko juten zen. Biño kalbaiyuk eta hola ez zien izaten.
Errosaiyua saten zen, eta geo handikan, hua bukatzen zenin Txikierdira jendia, korrika.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:52:42 - 0:53:54 (1' 12'')
Laburpena Gurutze handi bat zegoen Txikierdiko gainean eta San Isidrotan izaten zen festa.

Urrezko ezkontza

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:52:01 - 0:52:31 (0' 30'')
Laburpena Garai batean ezkontzeko 13 txanpon ematen ziren. Dolorexen auzoko batek 13 urrezko txanpon jaso zituen, Sastarreko Joxepak.