Kalbarioa eta San Isidro

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:52:42 - 0:53:54 (1' 12'')
Laburpena Gurutze handi bat zegoen Txikierdiko gainean eta San Isidrotan izaten zen festa.

Transkribapena

-Festa gehiyo? A okurritu zaidana, gurutze bideik itten zenuten, Oiyartzunen?
-Gurutze biria?
-Galbaiyoik edo?
-Bai! Galbaiyuk itten zizuten, gauza eman bai.
-Hoi nola izaten zen?
-Kalbaiyuak?
-Ba, hantxe, oraziyua esan ta ondotikan... Ahaztu zaizkitt gauz hoik, biño kalbaiyuak bai. Kalbaiyuak...
Izaten zien.
-Zembateko mendi buelta 'o izaten zen hoi, ez?? Bueno, nondik buelta 'o izaten zen? Oiñez 'o nola izaten zen?
-Elizan barrenin itten ttuzte kalbaiyuak Gaizumakuak, ostial santu... A kalbaiyuak!
-Eta menditako bueltaik 'o ez zen izaten?
-Menditako buelta hor izaten zen, kalbaiyua, hor gurutze haundi bat zen.
Txikierdiko gainkaldin nola eondu zin, nola esan zattut eondu zila alde batian frentian jarri 'ta bestian guen itxian sartu zien. 'Ta bestiak kasko hortan. Kaskotik kaskoa.
Ba han zen gurutze haundi bat. 'Ta San Ixidrotan fiestak izaten zien. Gurutze haundi bat 'ta jendia asko juten zen. Biño kalbaiyuk eta hola ez zien izaten.
Errosaiyua saten zen, eta geo handikan, hua bukatzen zenin Txikierdira jendia, korrika.
Atarikoan noiz: 
Ostirala, Maiatza 15, 2020