Sorgin txiki

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:35:50 - 0:38:00 (2' 10'')
Laburpena Sorgin txikiren kontua. Maindire batekin ateratzen zen baten bat, eta harrapatu egin zuten. Atorrante bat. Otarre-xestua. Hika.

Transkribapena

- Zeakua...
- Sorgin-txiki.
- Zer da sorgin-txikin kontua hoi?
- Hor zea atetzen zena...
- Maindire batekin atetzen zen...
- Gabian...
- Neskai 'ta atetzen ziyoten (...) hemen, hemendik beixio.
- Miño hua gue aldin zarra zen. (Atarroko) zea bat, atorrante bat hua 're.
- A miño maindirin azpiyan zona izautzen zenuten?
- Bai izautu... askoi atetzen ziyon 'ta geo Anderregin, Anderreiko hor neskazarra zen 'ta azkarra! 'Ta harei 're ate ziyon 'ta harek beai heldu 'ta kendu 'ta ordun azaldu.
- Gaiñea markatua izan ber zin harrek? Markatu.
Tratukin zijuna neskazarra hua Irungo plaza 'ta besti hau maindirikin ate yo! 'Ta harek 'e (eriyo-su) horrei helduko ziyon neskazarrai 'ta harek 'e beai 'ta, marka jarri harrek zerbatte. 'Ta geo Guardia Zibila jon 'ta hua zela 'ta ya bazun arrastoik
'ta harek santako tokiyan han izaki arrastuk 'ta...
- Harramaxka bat 'o iña, harramaxka...
- A, handik harrapatu?
- Zea izango yun hua, Anderreiko Auxtiña.
- Auxtiña, Auxtiña.
- Neska azkarra, mekaguen dio!
- Fuertia yun hua, emakume fuertia!
- Fuertia. Bai, otarre xextua izortu 'men ziyon miñon bai maindire zea 're.
- 'Ta akabo sorgiñak?
- Akabo, ordun bukatu sorgiña! Len 'e hala jende askoi heldutzen ziyona izan ber zun alu harrek e!
- Askoi atetzen ziyona aleiya!
- Askoi atetzen ziyona. Jende guziya izutua sorgiñak bazila han 'ta iñorrek jon nahi ezik. Hua! Alukittan zebillena! 'Ta harrek gor iñ, (agarra beai 'ta...). Hua mutil sasoikua izango zen ordun miño bai neskazarra hua 're. Ordun bukatu zen sorgiña!

- Eskerrak Anderreiko zeai ordun, neska harrei.