Bilerak nonahi

Primary tabs

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:31:50 - 0:35:10 (3' 20'')
Laburpena Toki askotan izaten ziren bilerak. Ezagunenak Altzibar eta Txikierdikoak ziren, baina baserri askotan jotzen zen soinua; Pikoketan eta Amezketan, esaterako. Irunen: Xorruene, Estebene eta Katean... Galdostarren osabak, Borreiak, toki askotan jotzen zuen soinua. Neska kontuak. Pallakatu. Hika.

Transkribapena

- Hara! Oaiñ bizi bazen hoi esango zun zugatik, muti kozkorra ziñela. 'Ta zea, hemen billerak 'ta non zin?
- Billerak hemen?
- Dantzan 'ta non ibiltzen ziñazten?
- Dantzan iñon ez!
- Pikoketan. Bai, bai, Pikoketan 'ta Amezketan 'e bai.
- Bueno, billera ez zen, soiñua jotzen zuten beak.
- Bai, nahiko billera bazen guetzat, joe!
- Billera izaten zen Txikierdin. Txikierdin, billera.
- Miño zuek Txikierdira ez ziñazten jongo?
- Ze ba? Arraiyua!
- Bai? Joten ziñazten? Ña! Ez zenuten bate biaje txarra!
- Irun aldian Xorruania.
- Xorruana.
- Bai Extebenian 're bai.
- Extebenia... Hoixek biyek.
- Extebene, Xorruene eta zea 're bai, Ventasen 'e.
- Ventasen geogo, ez?
- Geogo bai, geogo.
- Bai geo... hor 'de aspaldi e.
- Xorruanea zea joten yun, Joxe Manuel Arkalekua.
- Arkale, soiñu jotzen.
- Jaitan, soiñu jotzea. Panaderua.
- ¿Y vuestro tio? ¿Vuestro tio que tocaba el acordeón?
- En Alcibar también.
- Solía tocar en Alcibar. Pero el caserío del tio era en Ergoien ¿no? Sorotaborda o ¿qué caserío era?
- En Tolare, en Tolare también ya tocaba.
- Sorotaborda ¿no era, el tio Galdos?
- No, Olaizarre.
- A, Borreiya.
- Borreiya. Hua gue osaba zen.
- A bai, Galdos dia hoik 'e bai.
- Galdos bai. Hua zen Manuel Inazio atta, atta. Gue attan anaiya.
- Txikierdin 'e jotzen tzun harrek?
- Bai.
- 'Ta geo uste 'ut zean 'de bai...
- Ergoinen 'de bai, uste ut...
- Altzibarren 'e bai, 'ta Ergoinen 'e, Ergoinen zean, Tolaren barrendikan. Joe! Silla dantzan 'ta denak jarri genittin guk: harrek soiñua jo 'ta sillai bueltaka 'ta... Ni akortzen naz bai.
- Oaiñ biño ariñuo?
- Bai.
- 'Ta hara 're oiñez.
- Eta geo, hemen berriz, askotan zean, Amezketan. Honen lehengusuak 'ta Amezketakuk jotzen zun.
- Juantxo.
- 'Ta Pikoketan berriz, Inaxio bea aitzen yun. Han bilera haundiya itten yun Pikoketan. Irundar guziyak hara jon 'ta soruan denak saltoka, denak dantzan. Itxian aurreko... balkoian soiñua jo 'ta itxian aurreko zelaiyin denak... Irundarrak pilla 'rra bai.
- Jende asko.
- Eozein lekutan ordun. Soiñua zunak jo 'ta.
- Soiñua... orrua ate ezkio bale.
- Miño billera bezela Txikierdi 'ta Altzibar 're bai. Jotzen zin Manuelek 'ta.
- (..) ondo prepatuk.
- 'Ta zenbat urtekin hasten ziñazten joten bilereta 'ta?
- E?
- Oso gazteik 'o? Zenbat urtekin 'ta hasten ziñazten?
- Billera joten?
- Billera?
- Ze han dantza 'ta neskata 're jongo zen ba?
- Pekatua zen.
- Hok ez, hok hiruak ez zin jon bate. Hiruak mutilzarrak geatu.
- Hiruak mutilzarrak geldittu dia. Bai miño, saiatu igual in zin?
- Ez, ni jon izandu na neskata.
- Hi? Bai...
- E'ttit jorraa askoik izandu miño, in izandu ttit nik. 'Ta denak ondo zeatu gaiñea, ondo kuidatu, ondo hola paillakatuez jon 'ta gaiñtik ikuttu gabe. Matte-matte in 'ta...
- (...) Artixta izandu.
- Artixta ni? Joe!
- Geo hola geatu itzanin.
- Sango litteke gaur 'e nik eamanteko neskak, aber...