"El que tiene Vespa, tiene neska"

Transkribapena

- El que tiene Vespa, tiene neska! Motuk hasi zinin 'ta gotzen za zu?
- Bueno, motuk lenotik bazin, biñon ni gogoratzen nauna da, 'o bueno, ordun gertatu zelako 'ro, e... Berrogeita hemezortziyan, nik hemezortzi nittula, Altzibarrea billerara joten giñala,
agertu zin bi Lambreta berri. Gorri-gorriyak, eta klaro, denak hairi beira. Bazin lenotikan Altza aldi hortatikan 'a tortzen zinak motukin 'ta, biñon harek atentziyua man zigun. Ordu arte, ni behintzat ez naz akortzen ikusi genittula modelu hartako lambretak. Eta geo,
handikan egun batzuta agertu zin bi Bespa. Eta bagenekiun bespak zeiñenak zin. Bat oan ne gizona denana, 'ta bestia harren launana. Eta ni biño urte bat 'o bi 'ro zarroko neskak han ai zin. "Jo, gaur Joxe Luixek Bespa hoi zeiñek estrenatuko ote du! 'Ta zeiñei launtzea jongo ote da?".
'Ta hola behintzat. 'Ta gu ordoko haikin dantzan 'ta hasiyak giñan, biñon gutxi, oandikan igande gutxi zen zea... Oan ne gizona dena joten zigula dantzan ittea eskatzea 'ta. Eta behintzat, dantzara torri zen 'ta lembiziko aldiz galdetu zin, apirillan hirua 'ro hola zen,
bai hirua eta galdetu zin aber launtzia nahi nun itxea. Eta ni kezkatua pixka bat, eta launari san niyon: "Joxe Luixek zea esan nau, aber launtzia nahi duten etxea". 'Ta nik galdetu niyon: "Eta Xixtiyoko kruzia pasa 'ta abitzen baldin bada aurrea 'ro, ze in ber dut nik?".
Launak san zin:"Tapaki 'yozu begiyak". Eta Xixtiyoko kruzea ailletu giñan 'ta geldittu zen 'ta san zin: "Launduko zattut itxea" 'ta nik: "Ez, ez, hortxen arbola hoiken atzin dut itxia 'ta jongo naz neone". 'Ta Irunen zabizten ordun lanin, 'ta hurrengo goizin 'o, lanea zijula 'ro,
bueltan heldu zela 'ro hor ikusi 'men zun bastante urruti ni bizi nitzan baserriya eta ordun pentsatu 'men zun: "Ba hoi ez zun nahi nomatte nekin... Nik beai launtzia". Eta bueno, behintzat hartatikan... Hara, hombeste urtian ne senarra!
- Harrek ordun Bespa zun?
- Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:00:50 - 0:03:50 (3' 00'')
Laburpena 1958an, Altzibarko bileran bi Lanbreta agertu ziren, eta, handik aste batzuetara, bi Vespa. Neska guztiak nork estreinatuko ote zuen Vespa, eta zer da eta, Vespakoak etxera lagundu Maria Jesus. Vespakoa Jose Luis zen, orain bere senarra dena.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-037
Pasartea 0:13:40 - 0:15:02 (1' 22'')
Laburpena Baimena. Errepasoa egiteko, nahiz eta egiak izan, norbaiti kalte egingo liekeen begiratzeko, eta baietz, prest dagoela elkarrizketa gazteei-eta erakusteko.

Errentan

Transkribapena

- Bai, biño gastua 're bai. Itxiak 'e baliyo dutena. Pentsik len itxiak haimbeste baliyoko zutela 're!
- Leno errentan bizitzen zen. Hillian horrembesteko bat patu 'ta listo!
Errentan gehiyena zen leno, bueno! Gaur denak itxe propiyua nahi du izan. Beno, ahal badu, ondo itten du, ahal badute, biño leno errentan. Biño nahiko lan! Gizonan sueldo batetik gero familiya oain baiño ugariyo izaten zen familiya 're 'ta aber!
- Aba gehiyo.
- Vestir y comer y... Geo errenta patu ber itxiana 'ta...
- 'Ta hillero 'ta patzen zen, e?
- Hillero bai.
- (...)
- Askok eta askok. Gaur normala da bakotxak bere itxia, baiño leno errentan.
Norberia gutxik leno.
- Baserritarrak urtian behin patzen zuten bezela, hemen hillero itten zen?
- Bai. Baserritarrak urtian behiñ.
- Hemengo itxeko jabik 'ta zeiñ zin? Kaleko itxian jabik eta zeiñ zin? Zer zin kampoku baita 're? Donostikuk eta?
- Denetik. Denetik. Bertakuk 'e bai 'ta, denetik.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-037
Pasartea 0:03:30 - 0:04:50 (1' 20'')
Laburpena Gaur egun etxea erosteko ohitura dago, baina garai batean ia denak errentan bizi ziren.

Ogi bila, Nafarroara

Transkribapena

(...) behiñik piñ. Jesus joten zen mendiz zeara, Aranatzea 'ta Goizuta 'ta ogiyan billa.
- Jo, hoi bai kambitu da erki!
- 'Ta harrapazka ogiy hora zea, erosten zun jendiak. Kontrabandun.
Kontrabandun joten zen mendiz mendi. Eta iriñaz zea 're bai, arto iriñan billa 're bai. Gu geok jon izandu... Ni izebakin jon izandu naz trenin zeara, Endarlazara. 'Ta han jende franko tokatu genun Lezotikan jonak iriñan billa taluk itteko.
- Karo, hemen errotak itxiyak.
- Ze, ze bizimodua aittu e?
- Erki kambitu dia gauzak.
- Jesus!
- Hortan, behintzat, bai. Oain denda jon 'ta dena eskura.
- Bai. Dirua 're bai.
- Dirua 're bai.
- Oaiñ errexago.
- Bai.
- Oaiñ jendia ondo bizi gea.
- Bai, guri ez digu iruitzen biño...
- Izango dia batzun batzuk sueldo batetikan eta famili haundiya
ta denak gastorako daudenak. Familiya, ikasketak edo... Izango dia batzun batzuk, biño gaurko eunin diru asko kusten da, e!
- Bai.
- Asko.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-037
Pasartea 0:02:15 - 0:03:30 (1' 15'')
Laburpena Gerraren ondoren, errotak itxi egin zituzten eta jendea Nafarroara joaten zen mendiz ogi bila, kontrabandoan. Bera ere joan izan da Ereñozura irin bila, izebarekin.

Baserrietara, lanera

Transkribapena

- 'Ta kaletik 'e joten al ziñazten baserrita launtzea?
- Baserri baserrita ez dakit joten zen, biño hemen kale ixkiñin baserriyak zittuztenaiy bai. Laguntzea ibiltzen zian. Bai, biltzen zian. E... Zea... Este... hosta ittia zela,
illar biltzia zela, tontorra kentzia zela, artajorra zela... 'ta bueno, hemen kale ixkiñin bai, franko ibiltzen zian hola, zea.
- 'Ta geo ze ingo zuten, pixar bat man 'o bertan otordu iñ 'o...
- Merienda, behiñik piñ, bai! Arratsaldin joten bazin, merienda 'ta goizin baldin bazin, hamaiketakua. Eta gero igual baserriyan zegonetikan zeozer eman ere bai. 'O patata 'o babarruna edo...
- 'Ta erki tortzen hua.
- Kalin bai, bai. Bai, ahal zuten bezela bizittutako jende asko kalian. Bai. Familiyakin 'ta nahiko lana zembaitek.
- Biño gehixkunak, kalin bizi zenak 'e, gehixkunak izango zuten baserriyan norbatte familikuk 'o, ez?
- Batzuk bai.
- Hor Errenti aiyekan 'ta ez, biño hemen...
- Eta zutenetikan. Baserriyan patata 'ta baldin bazen, pues aber. 'Ta iriña zea taluk itteko 'ta...
- Ze ogiya? Ez?
- Ogiya Naparrotikan ekartzen zen mendiz joten zin.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-037
Pasartea 0:00:00 - 0:01:55 (1' 55'')
Laburpena Gerraren ondoren, miseria handia zegoen. Kaleko jendea inguruko baserrietara joaten zen laguntzera, janariaren truke.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-036
Pasartea 0:58:00 - 0:59:36 (1' 36'')
Laburpena Gerran gauza asko pasatu ziren, dakizkitenak eta ez dakizkitenak. Bera gaztea zen eta ez da gauza askotaz jabetzen. Heriotza asko izan ziren.

Arizmendieneko etxekoandrea eta atxilotuak

Transkribapena

-'Ta geo hor 'e, hori bai ez nizula esan. Kartzelatik ateratzeko man ziyoten ez dakit, hiru milla pezta 'ro ze multa.
Ez dakit seuru zemat zen. Eta berak zakan libretan diro hura ezin zun atera multa pagatzeko, zergatik zagon bera bezelaxe detenittua, libreta.
Zun diro pixar hoiy ezin zun handikan pagatu multa. Eta Arizmendineko señorak eman ziyon karta bat. "Bitu..." Oiyartzunguk asko zauden hor Arkaleko gazti hoin atta 'ta denak zauden han eta haiyei eta bestia Xapateronekuk uste 'ut. Bi anaiy, bat behiñik piñ bai.
Baita 're zegon eta diru haik zutenak, libretan zittuzten pixar haik, haik ere detenittuk zauden. Osea, no podían pagar handikan zeaikan, multikan, jarri ziyoten multa. Aterako bazian, multa hoi patu ber zuten, baiño ez zakaten eskubideik ben dirotik pagatzeko.
Detenittuk zaudelako libretak. Eta Arizmendineko señora horrek, gure izeba hara joten zen asko arropak jositzeko, eta esan ziyon: "Bitu, nik badut Pamplonan gizon bat, militar militarra da, militar militarra da, baiño nik badakit,
emango 'izut nik karta bat eta horrena zoazte eta horrek behar 'zun guztiya emango 'izute. Nik badakit gizon horrek eingo naula mesedi hau". 'Ta haren bittartez jon zian Pamplonara 'ta berak lagundu ziyoten dirua 'ta dena zeatzen.
Geo arreglatu zian gauzak, in ber zun bezela baiño momentun ateratzeko Arizmendineko señoran bittartez karta batekin jon zian gizona horrena. Eta man ziyoten berak zea guziya. "¡Cómo no pueden hacer el párroco y el alcalde del pueblo en esto debían de hacer mucho, mucho!"
Harek san ziyoten. 'Ta oso militarra zen, e! Napar... Karlista hoitakua, baiño gizona. Muy hombre. Aunque tenía sus ideas.
- Bai.
- De política sabía comportarse como hombre.
- Bai, geo azkenin hala da, pertsona nola den.
- Bai. Bai. Nahiz politika izan, zuk kompreiñttu ber 'ttuzu gauzak eta zure betiko persona batei
kalte itteko! Hoi gorra ber du izan, e! ¡Por las ideas! Oaiñ, zuri kalte iñ bazattu lenoztikan... Ideagatik behiñik piñ horrela personak gorrotatzia gauza gorra da. 'Ta horrek, Arizmendineko señora horren bittartez badakit jon zila karta harek eman eta
ya libertadeko zea hartua zakaten, baimena, baiño dirua depositatu ber zuten 'ta diru hori... Gutxi izaki 'ta hura... Ez zakaten ben dirotikan pagatzeik, libretak detenittuk.
- Hairi patu ber 'ta! Patu ber ziyotenai, beák...
- Detenittuk zakazkitela. Kajan galaziyak diru hortatikan zeatzia. Ordun ba señora horrek san ziyoten. "Bitu zuazte segurantzi guzttiya honekin, persona honek emango zattuzte behar zutenan laguntza guziya.
Ni oso seguru noz, zertik nik gizon honekin hartu-emana haundiya dut."
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:54:06 - 0:58:00 (3' 54'')
Laburpena Oiartzuar asko atxilotu zituzten gerran eta haietako batzuk San Cristobal kartzelara eraman zituzten. Fidantzapean aske utziko zituztela agindu zieten, baina libretak blokeatuta zeuzkatenez, ezin zuten fidantza ordaindu. Arizmendieneko etxekoandrearen bitartez lortu zuten konponbidea.

Salatariak

Transkribapena

- Arizmendinin, nik esan nizun egondu zela komandantziya, bai.
- Bai.
- Zuk san tzenun, bai eondu zena. 'Ta handikan guk jakindu genula zein zian denuntziantik.
Gure osaba 'ta kartzela eamateko denuntziatik zein zien. Han zegon militarra, zen Bilbaukua. Alfereza 'o tenientia edo zea, komandantziya hor zakaten eta gero bestia zuten Pauko Errotan. Bestia, e? Han zuten.
Biño hortikan dirijitzen zuten gaiñeko harako 'ta dena hortik dirijitzen zuten. 'Ta gure izebai zeatu zutenin 'e, zein zian bere denuntziantik bea harako, laneako zeatu zutenak esan zizkiyon zein zian. Herriko izenak eman zizkiyon.
- 'Ta san itten zuten e? Zeiñek denuntziatu zun?
- A, ez! Aittu, harrek ez zun esan ber, baiño eman ziyon konfiantza hori 'ta esan ziyon. Ez ziyon... Zu baldin bazaude kargo zea... Ez dakit nola sango nizuken.
Bea zen militarra, militarra zen bea eta harek ez bazun esan, hobeto bere... Bea jarri zuten jendintzako. Oaiñ, beaiy ez zitzaiyon nombatte importik izandu hori esan ziyonin: "Bai, ba al dakizu zeiñ dian denuntziantik? Hau 'ta hau 'ta hau 'ta hau. Herriko gizonak". San ziyon.
- Izebantzako 're hoi, jakittia zeiñ zin...
- Bueno.
- Osabak 'e jakingo zun klaro. Hoi zer zen hanako osaba eaman zutenin, iyo zela plaza ikustea 'ta eaman...
-Bai, bai, bai, bai. Ondorin.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:52:00 - 0:54:06 (2' 06'')
Laburpena Arizmendienen komandantzia egon zen gerra garaian. Maitxoren osaba San Cristobal kartzelara eraman zuten eta Arizmendienen zegoen militar batek esan zion izebari nor izan ziren salatariak; herrikoak ziren.

Disparatene eta libretak

Transkribapena

- Hola itten zen gerra demboran zea, gu zeara joten giñan, Garmendira hemengo granadan 'ta zean bomban bildurrakin hara jon, Garmendira. Han ere zea, berdiñ. Tropak han zauden, zea rekete pilla bat 'ta handikan Disparatene Iturriotza jeisten giñan inkargutara,
ta han zea, andre kaxkar bat zen, 'ta besua gaiña zea zun 'ta ezkerrakin bai pizkorra! "'Ta, ze ber dun gehiyo? Ze ber dun? Hau, hura, bestia...!". Menditikan tortzen zin esniakin, denak hoik ibiltzen zittuzten. Horrek zun anaiya, muttill xar bat, andri horrek Iturriozko Aizarna hoin,
Maitteren 'ta ama... Anaiya zun mutill xar bat eta hora ibiltzen zen, Kaxinto izena zun, kamioiyakin, kamioika ttiki batekin esneketan. Mendiko esne guziyak horrea tortzen zin, kartzen zittuzten baserritar guziyak eta gero gauza nola zakan béak denda hor, todo...
Benga! Libretakin aittu! Dembora hartan libreta zea haundiya zen, e! Eta gero astian 'o hillian itten zittuzten ben kontuk. 'O txekorra zutela saltzeko, edo txerrikumik ziala saltzeko... Hoik 'e bazian e! Istoiy hoiy denak! Libretakin ibiltzen zian hemen, zeanin 'e,
oaiñ Anjelik eta dakaten denda hontan 'e, Muguruzanekuk. Hoiyek ere libreta asko ibiltzen zun baserritarrak. Eta geo txerrikumik zittuztela, haiyek saltzin, urtekua 'o hillabetekuk... Gastuk patu.
- A!
- Hoik, istoiy hoik 'e badia!
- Bai. 'Ta baserritarrak ibiltzen zuten libreta?
- Bai.
- A!
- Askok, behintzat bai. 'O gero txekorren bat, behiyen bat umatzeko zutela eta
ternerua hura saltzin zorrak ordaindu y seguían la vida. Seguían la vida. Diroik ez zen orduan! Eta holaxeko... Baserri askotan ba txerrikumik ferira kartzen zin, astelenetan itten zen feriya eta txerrikumik ben zeakin, ama bere txerrikumikin kartzen zen
'ta jendik erosten zittun eta baserritar asko haiyek saldu eta gero ordainketak itten zittuzten. Hemen zean, gaurko eunin zeak dutena, Dibinak eta duten denda hortan askok libreta ibiltzen zuten.
- A!
- Ordun itten zuten gauza iaman 'ta apuntatu eta geo animaliya saltzen zutenin, diruz jabetzen zinin, ordun patu.
- Bai.
- A!
- Askok eta askok itten zuten horrela. Ez zen diroikan 'ta!
- Karo.
- Gaurko eunin kusten den bezela diroik ez zen ordun. Era una vida...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:41:45 - 0:44:45 (3' 00'')
Laburpena Iturriozko Disparatene denda. Baserritarrek libreta batean apuntatzen zituzten dendetatik hartutakoak eta azienda salduta dirua zutenean ordaintzen zuten dena batera.