Gerraren mende

Transkribapena

- 'Ta hara jostea tortzen zen ne ahizpa! Joste ikastea! Eta esan nun: "ni noa jongo naz, ba!" Zertikan Pamplona eaman nahi ziten haik jotikin batin, biño ez nun jon nahi nik Pamplona! San nun: "(...)Haina presentatuko naz!" 'Ta "bai, bai" san zin. "Bai, bai, guetzat baldin bada,
zuetzat 'e izango da" Eta nola baizen taberna eta hara surtitzen baizuten gerrako ber zen suministro guziya, oseake matantza zela 'ta, iñon izatezkeotan, han bazen. Eta han pasa nun. Tropak hemen eondu zin bitarteiño, bildur errakin bai.
Akortzen naz, bixika ate zin, ¡ai que horror! Hua miña! Biño hango amonak jartzen zin emplasto bat, 'ta aguanta metxa! Eta hango soldaduai, reketiai... Esto... Gu 're gaztiak eta loriak 'e botzen zizkiguten 'ta kontentu! Hala zeatu giñan! Felices. Eta geo handik bukatuta...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:18:20 - 0:19:20 (1' 00'')
Laburpena Gerran, lanik gabe eta etxera joateko aukerarik gabe gelditu zen. Ahizpa kaleko etxe batean ari zen lanean eta berarengana joan zen tropak Oiartzunen zeuden bitartean. Bixika atera zitzaion eta bertako amonak enplastoa jartzen zion.

Etxera ezin itzuli

Transkribapena

- Hoi 're han akortzen naz. Eta geo pues, nada, gerra. Eta gerran ondotik, han berriz 'e eondu nitzan.
- A, bai? Geo ondu ziñan berriz?
- Bai. Biño Pamplon aldea ez. Haik zeara jon zin, e... Pamplonara jon zin, eta gerrak harrapatu zin hain itxian zola. Ne baserriya Txikierditik hauntz, pasoik gabe geldittu nintzan itxea joteko.
¡Oseake pa dicinueve años ya me iba yo abandonada otra vez de mi familia! Eta ibiltzen zen ne ahizpa josten...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:17:30 - 0:18:00 (0' 30'')
Laburpena Gerran, Solchagaren familia Iruñera joan zen eta lan gabe gelditu zen, baina Zamorara ezin zuen joan, Txikierdin bidea itxita zegoelako. Beraz, bere ahizpa batekin bizitzen jarri behar izan zuen.

Karrera profesionala gerrak etena

Transkribapena

- Gaiñekun, pues hantxe. Han estudiatu nun para maestra. Lendabiziko urtiak bertan, estudio general, geo urte bat... Zertikan hamalau urte arteiño ezin zen maestra hasi, eta hamaiketik hamabira batxillergo bezelako 'at in nun, hamarrekin el ingreso de bachiller,
hamaikakin batxiller lendaiziko urtia, biño geo hamalaukin ya majisteiyo. Y ya termine magisterio con diecisiete añitos, diciocho ez nittun urruti juniyun diecisiete, 'ta oktubren dieciocho. Eta geoztik, beti, beti lanin. Non 'o han. En cuanto termine, bukatu nuneko, zeatu ziten.
Baten deiya banun, esaminatzeko jon ber zula semikin Madridea 'ta aber jongo 'te nitzan, 'ta hamazazpi urte, ume kozkorra, Errentira! Nada, pero... 'Ta geoztik pues que si particular por aquí, particular por allá... Eta geo bertatik deittu ziten, atzea berriz 'e zeatzeko, hara hutsak betetzea
joteko. Zertik oposiziyiok... Nik bildurra niyon oposiziyuk aitzen baldin ba... kampoa hemengo jendia jenealin kampoa tokatzen zen eta aitzen zenun... Itxian 'e halatso giñan, biño, behintzat, ez komonik, ez urik, ez ezer 'e, ez... Tokiy hoitan 'ta bildurra niyon 'ta geo gaiñea
familitik hain urrutira jotia! 'Ta saten ziten: "In zizu oposiziyuk eta tokatzen bazattu ingurun, geldittu! Gaiñekun, hoeita bat urtekin diputaziyunak bazin. Veintiún años, mejores condiciones. Gurutzen zen, Gurutzeko eskolak, ez dakit izautu zenittun zuk, hoik diputaziyuna 'ro hola zin,
biño hogeita bat urte ber zen. Eta geo pues, el año treinta y cuatro, termine el treinta y seis, nazionalan oposiziyuk hasi genittun. Lendaiziko ejerziyua aprobatu eta bigarrena itten ai giñala gerra hasi zen. 'Ta gerra hasitzikin... Se suspendio todo. Geo hala, gerra bukatu zenin, atzea...
A! Ordun gerra bukatuta, partikularrak nittun hemen. Itxiita deitzen ziten, kampoko jendia asko zen hemen ordun. Nik ez dakit zergatik, 'o nola 'o, biño hola. Jende... 'Ta deittu iten zuten itxita eta han zeatu nitzan, eta geo... Donde Solchaga sobre todo eondu nitzan.
Betenaiyua bizi den lendaiziko plantan, militar batzukin neska bat zainduz,. Pues oaingo neskamik biño amakin batez okerro! Interna!
- Biño ¿de ama de llaves eras no?
- Bai, ama de llaves... Ordun kartzela eamateko mouko inoxentia! Zin jende ona izandua 'o oso aberatsa, biño semen batek (...) desfalkon bat iña. Nombatte firman bat eskatu 'yo amai, y ya parece que se hundieron.
'Ta ordun ongi bizi zin, biño lengo rangun ez. Eta haik joten zin astero, ben buelta itten zuten, ahizpa bat bazuten militarrakin espostua Donostin 'ta haina joten zin.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:13:40 - 0:16:45 (3' 05'')
Laburpena Irakasle ikasketak egin zituen eta geroztik beti lanean aritu zen. Oposizioak egiten ari zenean hasi zen gerra eta ezin izan zuen lanpostua lortu. Partikularrak ematen hasi zen. Solchaga jeneralaren etxean ere aritu zen lanean.

Euskara galarazita eta gaztelaniaz jakin ez

Transkribapena

- Bazkaltzea 're itxea tortzen giñan, e! Eta hala, pues nik betzi urte arteiño. Biño betzi urtetan osaba bat bagenun apaiza, eta harren desiua zen nombatte denai estudiyuk matekua, eta anai zarrena apaiz, hua ni biño leno jona zen seminaiyoa eta
nei betzi urtetan Donostira eaman ziten en el Paseo de Francia Las Teresianas. Interna! Erderaz ez nakila! Gaiña obligatzen ziguten, e! Eskolan desdeluego ordun ezin zen hitzik euskeraz iñ, anillua maten ziguten.
Eta anillua maten zigutenak eta azkeneko anillukin gelditzen zenak atetzeko garaiyan, zigorra! Eta bildurrak, hitzik itteko bildurrak! Karo, ez genun hitzik itten bildur horrekin! Eta geo hara jon, ama difuntukin, akortze naz, eta han ate zin pues una Teresiana, ez zin monja jantziyan,
eran vestidas de señorita. Eta harrek hartu 'ta kapilla man zin 'ta: "mira que bonito, mira que bonito!" Nei kapilla man 'ta ni ate nitzaneko ama falta! Y quedate con el pastel.
Nik itten nittun nearrak! Onez onez hartzen ziten, biño keba! 'Ta azkeneko bronka bota batek, eta ordun kizkurtu nitzan, bai 'ta ya geo betzi urte in nittunin feliz! Ya geo jarri nitzan, biño lendabiziyan... Gorra! Iñor izautzen ez, eta erderaz 'e jakiñ ez!
Akortzen naz, lendaiziko urtian bukaeran, kursoko bukaeran, a San Francisco Javier eskursiyua. ¡Felicidad! Geo autobusa aberittu 'ta autobusa aberittu 'ta berandu torri giñan arratsin, illuna.
Eta ailletu giñanin, el paseo de los Fueros beti akortzen naz oaiñik, Buen Pastorreko torria ikusi nunin, san nun: "¡Ya se ve el torre de Buen Pastor!" denak algaraz! El torre!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:11:40 - 0:13:40 (2' 00'')
Laburpena Osaba apaizak senide guztiei ikasketak eman nahi izan zizkien. Bederatzi urterekin Donostiara eraman zuten, interna. Mira handia egin zuen. Ez zekien gaztelaniaz eta ez zuen hitz egiten. Bestela, euskaraz eginez gero, eraztunarekin zigortzen zituzten.

Zamora

Transkribapena

- A, bueno, ya geo...
- Jaiyo ziñan baserriya 'ta...
- Eta baserriya nolakua zen nahi 'zu jakiñ? Nik izautu nun baserriya sukaldia bian zula.
Beko suakin, argiyik gabe. Ura bai, zergatik teillatoko... Entornua 'o buelta teillatokua zinkakin zeatu 'ta deposito haundi bat zen 'ta depositun ura bagenun. Oseake ura bagenun, biño argiyik ez. Argiya kinkiya, kandela...
Ni oaiñ eoten naz harritzen, uaiñ hoimbeste su aitzen den kontutan, ordun itxiak su nola ez zun hartzen! Ze gambaran belarra eoten zen! Katuak toki guzitan bazin, 'ta katuk su ondun. 'Ta nik uaiñ asko pentsatzen dut, e!
Ni ez nake biziko oaiñ han nei halako kezka ematen nau. Oaiñ pentsatzen jarrita e! Eta atiak erekiyak noix-nahi. Lasai torri zitteken nahi zuna 'ta bazter batin lo iñ 'e bai, lo 're bai. Oseake, trankilli... Trankillidade osuakin. Eta akortzen naz, su harrek nola zun latza goitik bera,
oseake bian, hoi hor don bezela, eta geo hoi biño saliente haundiyokin zun hola tximeneta bezela eta handik latza deitzen geniyon guk,zen burni bat, hola kako batekin eta han e... Handik zintzillik jartzen zen eltzia. 'Ta eltziak izaten zin lurrezkuk ordun!
Eta gue beste bizitzan txakur bat bazuten, este... Oillaor txakurra, beti gosiak eoten zena, eta sukaldia bian hola, bian baizen, erekiya harrapatzen bazun, eltzea joten zen! Eta burua sartzen zun eltzian eta klaro,
hua berua nola baizen, trik, (sugorriyai) tiki taka 'ta eltzia hausten zun, ama tripak jaten! Batetik eltzia hautsi 'ta bestetik potajeik gabe eguardiko! Oseake... Biño pakin, e! Ez zen haserretzen gue ama, e! Ez zen haserretzen.
Geo noizpatt sortu zin zeakuk, portzelanazko eltziak sortu zin, biño lendaizi nik lurrezkuk izautu nittun, e! Eta geo bai, ya geo obra in 'ta sukaldia gora iyo zen 'ta ya ekonomikakin. Ya kambio.
Ordun haik ekonomikak zun deposito ttiki bat onduan, eta ze garbitasuna ingo geniyon depositu harrei, bajatzen zijula ura, gaiñetik bota beti, gaintik bota beti. Oseake ur hua epela. Gaiñekun ur hotza eta ekonomika 're iñ in ber zenun!
Zeatik nik oaiñ esaten dut, nik oaiñ botoiyai man eta in ber bazu kamamillo bat, in ber bazu kafesne bat berotu, ez zattu ezer kostatzen. Ordun salto iñ ber zenun 'ta geo ipurdiya garbittu gaiñea ontziy harrei. 'Ta oaiñ hala guztiz 'e kafeteira, zeatzea.
'Ta hor zein joten zen ordun gosaltzea kafeteira? Nadie. Horregatik, in dun difentziya. 'Ta geo, pues... Elkarren arrimun, ni ne anai difuntukin, hogeita bat hillabete 'ta bestik inguru hortan. Sei giñan, e, segido segido zeatuk. 'Ta sei...
Bueno ni jaiotzeko anaiya bazenittun osaba 'ta izeba neska zarrak eta haik ilusiyo osuakin Txaparrea ekarri. Hua hor 'ta ama ya geldittu zen nekin bakarrakin, biño geo hala 're bost izandu giñan eta bost urtetik seira eskola hasten zen. 'Ta ordun Tolareberrira.
Biño ibilli ber izaten genun Tolareberrira 're gue itxetik...
- Hua zein da, Zamalbideko hua?
- Bai. Ez ziun deus kostatzen gui ordun ibiltzia.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:07:30 - 0:11:25 (3' 55'')
Laburpena Luisa Zamora baserrikoa da. Gogoan du nolakoa zen Zamora: sukaldea behean zegoen, beheko suarekin eta argirik gabe. Ateak irekiak egoten ziren beti, trankildade osoarekin. Sei senide ziren. Bospasei urterekin hasi ziren eskolan.

Bataioa

Transkribapena

- 'Ta bataillatu hurrungo eunin in ber zen!
- Ordun bai.
- Bestela?
- Ordun bai. Ordun ziorra 'o, ez dakit ze izaten zen, bronka, errespeto haundiya zen! Egualdi ona bazen, txarra bazen, mantoiyan billu, 'ta ez zen zeik, e! Taka taka taka taka. Oseake oiñez ekarri ber zen.
- Ama ez zen joten haurrakin.
- Ez, ez. Ama eun batzutan ohiyin. Oain jeikitzen dia auro! Pizkorruk dilako, biño ohiyin, ohiyin. Zazpi eun nei aindu ziten ohiyin. Eta ordun diferente izaten zen.
- Atautxiya 'ta amautxiyakin joten zin, ez? Bataillatzea, 'o...
- Madrina. Bai, iñudia haurra eamateko, familikon bat 'o beste bizitzakua... Kompaziyo batea gue itxian izango zen seguraski, guk bi bizitzako baserriya genun.
Hango amona zea, komadrona. Komadrona hango amona, eta geo hurrungo eunin bataiyua pues hango amonak 'o hango... Beste andria 're bazen eta geo atautxiya 'ta amautxiya.
'Ta ingo zuten Matteonin 'o Txikierdin 'o merienda lege bat eta bueltan bueltan etxea. Eta gehiyo ze...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:06:15 - 0:07:30 (1' 15'')
Laburpena Lehen, jaio eta hurrengo egunean bataiatzen zen. Inudeak oinez eramaten zuen haurra, mantoian bilduta. Amak etxean gelditu behar zuen, eta aitabitxi-amabitxiak joaten ziren bataiora.

Transkribapena

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-043
Pasartea 0:00:00 - 0:06:15 (6' 15'')
Laburpena Klaketa. Ni proiektuaren berri ematen. Euskaraz eta oiartzueraz hitz egiten. Noiz jaioa den: 1916ko urriaren 16an. BAIMENA.

Sorginak bagarela eta ez garela

Transkribapena

- Arrastoik ez!
- Guriai 're hoi aittu izan 'yot gue atta difunturi. Kamiyoku hortan, arto tartin 'ta jo! Kriston soiñuk eta derrotxe zeak eta geo zeatu 'ta arto dena dena oso osoik hartu.
'Ta zerriya hare be umikin! Taka taka atea 'ta...
- Nik sorgiñana hoi...
- Sorginan hoimbeste ez gala, biño hoimbeste bagattuk!
Hoi ‘re aittu izan dut norbattei atea 'ta. Hoimbeste... Ez gala, sorgiñik ez dela, badela biño hoimbeste milla bagattuk! atea 'ta. 'Ta béa hartu 'ta beste tokira eamaten! Hartu 'ta... Bai, hoi 're aittu izandu dut.
- Ez geala, bageala baina (...)
- Ez gala, biño hoimbeste bagattuk! Eta hartu 'ta beste hoik sinistutzeko 're...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:09:00 - 0:09:45 (0' 45'')
Laburpena Rufinok entzun izan du: "Sorgiñak, hainbeste ez gala, miño hoinbeste bagattuk"