Errepublikan, eskola euskaraz

Transkribapena

- Zu 're gotuko za hoi, ez?
- Ni jorra gutxi iña naz eskola.
- Gutxi.
- Biño garai haitan!
- Bai, bai, garai haitan.
- Garai haitan 'e zen gerra 'ta ordun (...) eskola,
- Bai,
- 'Ta eskolik gabe geldittu giñan hemen 'ta, nik eskolan hamabost eun 'e ez 'ttut iñak.
- Soldauak sartu baizin, eondu baizin hor. Gerra zen bitartian.
- Eskolan?
- Lotan 'ta. Bai.
- A....! Ordun akabo eskola!
- Bai, biño geo berriz 'e seittu zun berriz.
- Bai, biño geo ya ni eskolan hasteko, ya doktriña 'ta hoi den guk hemen eskolan ematen genun, hemen ez. Orduko ya, gu, ni juten nitzanin. Orduko bai.
- Karo, zu ya gerra hasi 'ta, gerra bukatuta...
- Ez, gerra bukatuta... Ni ya eskolan hasteko, ya zeatua zen.
- Ya pixkat kalmatua.
- Kalmatua bai.
- 'Ta republikan ze maten zen euskeraz 'o kastellanoz? Eskola?
- Hemen?
- Bai.
- Euskeraz. Euskeraz.
- 'Ta maestra... Zer zen maestra 'o maisua 'o zer zen?
- Maestrak. Bi maestra zian.
- Bi? Bi bazin, e!
- Bai.
- Neskana 'ta beste mutillantzat.
- Jendia asko joten zen. Honea barriyo guziya tortzen baizen. 'Ta bi...
- Neskan mestra yun zea, Delfina Perez. Eta mutillan maestra zen Maria Altuna.
- 'Ta Oiartzunguk zin hoik?
- Ez.
- Ez, Donostikuak.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:07:30 - 0:09:00 (1' 30'')
Laburpena Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena eta Maria Altuna, mutilekin.

Errepublikan dotrinarik ez eskolan

Transkribapena

- Hoa kendu 'ta zea, republikanuk jarri zianian, gurutzia denak kendu in zittuzten. Eskolan ez zen maten zeikan, dotriñikan 'ta hola. 'Ta geo berriz zea
- (...)
- Sí.
- Hemen gambaran?
- Bai, eualdi txarra itten zenian gambaran 'ta bestela berriz, kampun itzalin,
biño zean, eskola barrenin ez. Hoi republikako demboan, enteintzen? Gu eskola joten giñanin. Geo berriz ya gerra hasi zenian, zea, berriz jarri zin gurutzik, biño geo, gerra hasi 'ta geo. Gerra bukatu zenian!
- Ya ya. Ordun, gerra aurretik, republika zelik, hor ez zen eskola maten.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:06:10 - 0:07:00 (0' 50'')
Laburpena Juanitok gogoan du Errepublikan gurutze denak kendu zituztela eta dotrina ez zela ematen eskolan. Beren etxean hartzen zuten dotrina. Gerraren ondoren, berriro jarri zituzten gurutzeak.

Transkribapena

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-060
Pasartea 0:00:00 - 0:06:10 (6' 10'')
Laburpena Klaketa. Kukuaren eta hontzaren kontuak, hika. Izenak eta jaiotza datak. Faustino Galdos Arbide: 1934ko otsailaren 12an. Juanito Galdos Arbide: 1924ko maiatzaren 5ean. Eguzkialden jaioak "Galdosenean". Tiburtzio Aranburu Lekuona, 1925eko abuztuaren 4koa, Altzikoa. Santos Mitxelena Aranguren, Igartzan jaioa baina txikitan Borrokazelaietara etorria, 1931ko urtarrilaren 3an. Eskola. Elkarrizketan zehar Pili, Faustinoren andrea, entzungo dugu; erdaraz egiten du, baina datu asko aportatuko ditu.

Konformidade eta patxada handiagoa lehen

Transkribapena

-Ez, dembo batetik, ez, ez, ez. Bitu konforme, oain gu bezin konforme dembateko zarrak 'e. Hoi 're san ber da e. Konformidade gehiyuo zuten. Zertik da hoi?
Zailtasuna guk biño gehiyo izautu dutelako ez. Nik hala uste dut. Gure ama, ez nik saten dutelako 'ta umiak mutikozkorrak eta neska. Sekula umikin kabreatu.
Beti, iñoiz 'e, kabreatzen zen bea tankera txarrakin, ongieza. Baiño gutxitan eoten zen. Gaiñekun umikin broman. Harrek halako eziñeaman hoi umiai, zea hoi ez zun.
Pazintzi bat eta telebisiyun gustora eoten zen. 'Ta haik zerbait saten bazuten, "Hoi erua, hoi zea 'ta..." ahalin hala in 'ta.
-A illobakin 'de?
-Illobakin, illobakin.
-Holako pazintziya zun?
-Konformidadia.
-Izuarriya! Bueno! Harrek...
-'Ta personak, leno honek san duna, attona hoi Eiziarkua 'ta Letekua behiyak galduta han behitan.
Haik hitz txarra, barrabillak ber ttu personak. Azienda biali 'ta bea lasai errin!
-Lasai tabernan!
-Hoi bazen dembatin.
-Beste patzadaa bat, ez?
-Bai.
-Lan gehiyo 're bai, biño beste...
-Bai, biño.
-Bata bestikin eon 'e bai gehiyo.
-Bai. Hoi...
-'Ta berriketan...
-Haik tabernan geldittu Presondon 'ta goizeko hiruak arte 'ro... Goizeko hirutan saten zun gue attak!
-Zui ez al zaittu
-Zea ama torri ziyola, suegra zea... Ez zela.
-Zui ez al zattu iruitzen gaur denak prisaka bizitzen gala?
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:55:30 - 0:57:10 (1' 40'')
Laburpena Zailtasun gehiago ezagutu zutelako edo, konformidade handiagoa zuten gure aurrekoek. Beste patxada bat zegoen. Gaur egun, presaka ibiltzen gara.

Motoa, luxua

Transkribapena

-'Ta fabrikak izandu dia biño papelera bezelatxo, fabrika haundiyak: Pekin, Esmalteiya hoik denak, denak gailleteiya, alkolera denak jornal zea xamar, bajo xamarrakin. Luzuriaga zen hor garai batin jornala.
-Gehixio zakana?
-Gehixio zakana. 'Ta bestia Astilleros. Biño errelebo lana itten genun. 'Ta ni soldao nijuzen (?) launak banittun harrobiyan aitzen zinak lanin.
Altxutxoko Andres 'ta Aldakoko Esteban 'ta. Ni biño bastante gehiyo iabazten zuten 'ta ni amurrazi, gutxi iazten nun pena. 'Ta attai san niyon hola 'ta hola 'ta zea 'ta.
Harrek ez zun nahi atetzia: "Ez motel itxian 'e lana itten duk eta ez yazela ate!" Geo ez nun urrikiyik izandu.
-Bai biño, gaztetan beti. Gaiñea ondokuk gehiyago itten bazattu.
-Bai hoi bai.
-Gehiyo nahi!
-'Ta gu hola. Bertan 'ta bertan 'ta bueno! Oan zeatu ga 'ta.
-'Ta zeak, kapritxuk 'ta itten al zin? Hako nola motuk eta eosi 'ta? Erki ahorratuta eosiko zin. 'O ze?
-Ahorratuta.
-Motua bazenun? Euki zenun motua, ez? Motua eosi zenun zuk?
-Iso bat bai.
-Bai.
-Biño nik dena, kotxia eosi nunin 'e dirua aurretuta eosi nun. Aurretua, aurretua eukitzen nun. Bai, bai,motua.
-Bai, kotxia ezkondu 'ta geo.
-E? Kotxia bai.
-Kotxia ezkondu 'ta geo eosi genun.
-Motua lenoztik?
-Bai.
-Motua bai.
-Zu izautu, bueno izautu lenoztik...
-Bai, biyek ibiltzen giñan motun ibiltzen giñan.
-Biyek motun...
-Motun ibiltzen giñan. Zea, ezkondu giñan arte.
-Ez zen moto 'ta asko izaten dembatin e! Oso gutxi zin!
-Nobedadia izango zen motua zakanak, ez?
-Hemen len-leno motua ...
-Ordun motuan gustora ibiltzen zen.
-Hemen len-leno motua Don Rejinok.
-Bai.
-Meikuak. 'Ta automobilla Gurutzeko Boryak, Altzibarko Xixario letxeruak.
Eta Kaxinto Iturriozko Dixpatenekuak. Eta Aldakokuk, Pakok.
-Eta Balentin Taxistak.
-Aurrena jarri zena...
-Balentinek 'o zeak?
-Bernardo jarri 'ta Pelixe zea.
-Pelix, Pelix bai...
-Biño hoik geora bastante, geora.
-Bai, geruo bai.
-Len kotxe bat pasatzeko. Oan berriz...
-Hoixe!
-Bai.
-Hoixen besteik ez!
-Puf! Bueno, gehiyegi 'ta dena oaiñ e!
-Hamasei milla duro!
-Iñun 'e eziñ kaittuik.
-Hamasei milla duro patu nun nik kotxia Seata, Seat seiscientos. 'Ta hamairu urtian 'o ze eukittu nun?
-'Ta oan ez dute...
-Geo, zea eosi nun Renaulta R6.
-Bai.
-'Ta kotxe ttikiy hoi oandikan 'e ibiltzen zen. Azpiyak 'e berriyak jarriyak.
Mateilak 'e txarrakin itten baitzittuzten kotxik ordun. 'Ta azpiyak berriz...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:50:50 - 0:53:50 (3' 00'')
Laburpena Beste lantokietan gehiago irabazten zen fabriketan baino. Motoa erostea luxua zen. Herrian gutxik zeukaten motoa; medikuak. Eta automobila ere gutxik; esneketariek eta.

Greba

Transkribapena

-Bai, bai. Geo nola san yo, geo huelga in zen, huelga bat. Urtiak eta urtiak jornalik altxa gabe e! Huelga bat in zen, 'ta eun pranko damazkiun huelgan.
Nei guardia zibillak, pareja 'ta Ollakendia(?) izautu al zenun Kontsejun lana itten zuna? Ez zenun izautu?
-Antonio ez zea Anjelex Kapeokun gizona ez zenun izautu?
-Ez dut gouan. Geo igual... Oain ez behintzat.
-Goizeko hirutan torri 'izkin guardia zibilla pareja 'ta Ollakendiakin goizeko hirutan ate joka.
'Ta ate nitzan. Goizin bai. Seitako presentatzeko lanea. Hala, baietz, hala. Firmatu uste dut in nula zerbaitt 'e. Jon nitzan.
Errenti guziya poliziz, Madrideko polizi guziyak, dena betia. Hala ixil-xilik denak barrena jon giñan, geak banakiun.
Hamar eun 'o banamazkiun huelgan e! Ya ordn sindikalak eta ordun hasi zin muitzen eta hortikan muittu zen jornala.
Biño behiñ 'e ez zen zandu papelera jornal haundiya maten zuna. Zintzo bai. Biño geo ya normaldu zen. 'Ta geo urtian buruan makina berriy hoik jarri zinin 'ta komei iandetan 'ta ez zela gelditzeik.
Leheno geldittu itten zin iande goizian 'ta berriz astelehen goizian hasi. Ni lehen leheno goizin bostetan joten nitzan astelehenin lanea makina hasi ber zen garaiyin.
Beste langillik sartzeko prepatzea 'ta ixtoi. Geo makina jarri zenin ez zen gelditzen. Jaitan, ordun pestak izaten genittun, jaitan lana ittia ikaarrizko pereza. Nik ezkondua 'ta ze neon 'ta...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:47:40 - 0:49:38 (1' 58'')
Laburpena

Hamar eguneko greba gogoan du Enrikek. Urte pila bat eduki zituzten soldata igo gabe. Guardia Zibilak etorri zitzaizkion etxera, lanera joatera behartuz. Sindikalak hasi ziren mugitzen eta orduan mugiitu zen jornala.