Greba

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:47:40 - 0:49:38 (1' 58'')
Laburpena

Hamar eguneko greba gogoan du Enrikek. Urte pila bat eduki zituzten soldata igo gabe. Guardia Zibilak etorri zitzaizkion etxera, lanera joatera behartuz. Sindikalak hasi ziren mugitzen eta orduan mugiitu zen jornala.

Transkribapena

-Bai, bai. Geo nola san yo, geo huelga in zen, huelga bat. Urtiak eta urtiak jornalik altxa gabe e! Huelga bat in zen, 'ta eun pranko damazkiun huelgan.
Nei guardia zibillak, pareja 'ta Ollakendia(?) izautu al zenun Kontsejun lana itten zuna? Ez zenun izautu?
-Antonio ez zea Anjelex Kapeokun gizona ez zenun izautu?
-Ez dut gouan. Geo igual... Oain ez behintzat.
-Goizeko hirutan torri 'izkin guardia zibilla pareja 'ta Ollakendiakin goizeko hirutan ate joka.
'Ta ate nitzan. Goizin bai. Seitako presentatzeko lanea. Hala, baietz, hala. Firmatu uste dut in nula zerbaitt 'e. Jon nitzan.
Errenti guziya poliziz, Madrideko polizi guziyak, dena betia. Hala ixil-xilik denak barrena jon giñan, geak banakiun.
Hamar eun 'o banamazkiun huelgan e! Ya ordn sindikalak eta ordun hasi zin muitzen eta hortikan muittu zen jornala.
Biño behiñ 'e ez zen zandu papelera jornal haundiya maten zuna. Zintzo bai. Biño geo ya normaldu zen. 'Ta geo urtian buruan makina berriy hoik jarri zinin 'ta komei iandetan 'ta ez zela gelditzeik.
Leheno geldittu itten zin iande goizian 'ta berriz astelehen goizian hasi. Ni lehen leheno goizin bostetan joten nitzan astelehenin lanea makina hasi ber zen garaiyin.
Beste langillik sartzeko prepatzea 'ta ixtoi. Geo makina jarri zenin ez zen gelditzen. Jaitan, ordun pestak izaten genittun, jaitan lana ittia ikaarrizko pereza. Nik ezkondua 'ta ze neon 'ta...