Eskolan, erdaraz

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:35:00 - 0:35:50 (0' 50'')
Laburpena Maistra erdalduna zen eta erdaraz ematen zituen eskolak, baina maistraren alabak ikasi zuen euskara, Karrikako haurrekin ibilian. Maitxo Ergoiengo Aierdira joaten zen eskolara eta han ere erdaraz aritzen ziren.

Transkribapena

- Biño haikin erdaraz aittu berko zenuten?
- Ez, harek euskaraz ongi ikasi zun, e!
- Alabak euskaraz ongi ikasi zun, e!
- Alabak 'e ongi ikasi zun euskaraz.
- Oso ongi. 'Ta oaiñikan 'e... Oaiñik 'e...
- Eskolan (...) erdaraz.
- Amak erdaraz.
- Ama maixtrak erdaraz. Maixtra erdalduna, biiño harek Biasoko umikin 'ta hoikin beti ibiltzen 'ta euskaraz ongi ikasi zun. Bai, zuena 're bai.
- Bai, gu bezelaxen. Biño maixtrakin euskaraz, 'ta maistrak hitz bat sateko beldurrez eoten giñan, ez genekiun 'ta eze 'ta. Jo.
- 'Ta zuek Aierdin 'de...
- Aierdin 'e, han 'e gauza bera zen. Han 'e erdaraz ez bazunun hitzik itten, ixillik eon ber zunun, bestela erdaraz in ber zunun, in ber zunun. Errekreoa ate arte ixi-ixillik. 'Ta hola.
- Honek ez zun holako oso emakume zea zen (...) hora, maixtra hora.