Karrikako eskola

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:32:50 - 0:34:20 (1' 30'')
Laburpena Karrikako plazan zegoen eskola. Gero jarri zuten Iturburun. Lehendabiziko maistra euskalduna zen, baina gerran bidali egin zuten. Gero fundamentu kaxkarra egon zen; batzuetan izaten zen eskola, eta besteetan, ez. Azkenean maistra bat etorri zen kanpotik, familia osoarekin.

Transkribapena

- Beti hemendik ate gabe giñan 'ta nola sango 'ut ba.
- Biño zu orduko eskolan, Donostiyan ibilliya izango ziñan.
- Ni San Inazion eondu giñan, Jesuitakin. Bai, bai. Hamalau urte arte, hamaikatik, hamaika urtetik hamalau urtea.
- Lendaiziko eskola... Geo zui 're galdetuko zattut. Zu Aierdin. Karrikan non zen eskola?
- Karrikan zean, Petrine 'ta frenti hortan.
- Maitxo Zulatxipikua bizi den zea hortan.
- Ba al dakizu non bizi den? Ez du jakingo.
- Ez dakizu?
- Karrikako barriyuan erdi erdiyan.
- Petrine bai.
- Beno, harren parin beste aiyekatikan.
- A!
- Lendaizi gu han ibilli giñan dembo prankon 'ta geo eskola eskola jarri zuten Itturburun. Oan guardeiya nola da? Han. 'Ta...
- Maixuk 'o maistrak 'o zeiñ zin?
- Maixtrak maixtrak. Maixtrak. 'Ta gu hasi giñan, maixtra Altzibarren bizitzen zen, euskalduna zen. Gerra 'ta torri zin istoiyak eta euskaraz ya nahi zuten kendu, maixtra hora biali zuten 'ta eskolik gabe dembo askuan. 'Ta geo erdaldun bat torri zen 'ta joten zen 'ta hola fuldamento txarrin.
Geo azken aldea maextra torri zen famili guziyakin eta gizona topun.
- Bai, konduktore 'ro...
- Zea zen kobradore 'o hola 'ta andria oso emakume zea zen hoi 'ta hoi, hemen bizittu zen 'ta geo alaba bat zun...