Txirritarenak

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:36:12 - 0:43:40 (7' 28'')
Laburpena Ameriketako bizitza' bertsoak, Txirritak jarriak. 18 bertso dira eta ia denak kantatu ditu.

Transkribapena

-Hok denak krixton pilla dia biño, badia hotan 'e bertso er askiyak.
-Batzuk aukeratu nahi bazu. Denak in berrin.
Europatikan askok egin du
Amerikara bisita
etxe onian jaiyoagatik
danak han ezin bizita
Lana egiñaz aberastuak
dabiltza ongi jantzita
gaur ez nituke izagutuko
bere amak ikusita.
Nik ezagutzen nituen zembait
Ameriketa joan zian
gu hemen asko gauden bezela
poltsatik ariñ antzian
'Ta orain berriz pasiatuaz
lujo haundiko kotxian
gaur gizon batek ez du jakiten
bestia nola bizi dan.
Ameriketan euskaldun askok
dauzka begiyak argiyak
han daude beren aziendakin
mendi ixkiñan jarriyak
Izanagatik ehunka behiyak
eta millaka ardiyak
urte batetik bestera igual
galduko zaizka erdiyak.
Ameriketan asko dabiltza
nik kalkulatzen dedanez
nahiko okela janagatikan
edari gutxi eranez.
Gure sagardo maitagarriyak
aparte daude esanez
nahiyago nuke banegokean
nahiz diru asko izan ez.
Lagun prestuak aldamenetik
trankillidade onian
okela janda ura edanez
ari liteke lanian.
Nere biyotza konsolatzen da
hau pensatzen dedanian,
pena guziyak ahaztuko dira
aberasten geanian.
Mutil zintzuak Ameriketan
sobran lezake dirua,
hura daukanak seguratzen du
mundu hontako zerua.
Handik aurrera nunahi badago
dibertitzeko modua
toki on asko badira, baiñan
Donostiya da burua.
Ameriketatik baldin baletor
gizon bat ona eta fiña
bere lanaren sakrifiziyoz
diyo puxka bat egiña.
Parientiak bisitatzera
hark dakarren atsegiña
aillegatzian ez du faltako
ondo zeiñek hitz egiña.
Denak ... Joe!
-Txirritanak dia hoik.
-E?
-Txirritanak dia hoik.
-Txirritak jarriyak.
-Bai.
-Biño bea ez zen han ibilli noski.
Lehenengotikan hoiyek bezela
ez du errez irauten
dembora askuan bajatu gabe
mendiyan dira egoten,
Hango langille jendiak ez du
ardo askorik edaten
horren ederrak ez dakit nola
konserbatutzen zeraten.
Lehen esan degun Indianua
aillegatu da etxera
ama gaixua laister altxa zan
hari lepotik heltzera.
Esanez nere seme maitia
sano 'ta ondo al zera?
Kristau biziya nekez benikan
numbaitikan azaltzen da.
Bai, amatxo bai aguantatu dit
osasuna 'ta biziyak
nerekin hara joan ziradenak
ez daude hola guziyak.
Baditut aski lagun maitiak
hil 'da lurpian utziyak
ni txit ondo ibiliya naiz
hango jainkuari graziyak.
Jangoikuari graziyak.
Gizon prestua etorri zaigu
onradua 'ta lasaiya
lehenago ere ez zan izandu
familiyaren etsaiya
diru puska 'at aurreatu du
badauka nahiko sasoiya
gure auzoko neskazahar batek
laister hartu du usaiya.
-(A! 'ta seitzen du!)
Mandaburuko indianua
etorri omen den neska!
Atzo nigandik ibillia da
soltero nagon galdezka,
Laixter hemen den pretenditzera
ai hau demontrezko pesta!
Ai zer trajia egingo nuken
haren diruak baneuzka.
-Diroik ez izango neska zarrak!
Hark berrogeita bat urte dizkin
nik hogeita hemezortzi
urrezko erloju bat ona zeukan
bere kate eta guzi,
erretratorik ere ez diñat
joan ezkero ikusi
baiña egingo diyotena den
bihartzen banau ez utzi.
-Usaiya hartu seittutik e!
Nik hemezortzi urte nituen
hura hemendik joan zanian
geroztik beti etxe batian
jardun omen din lanian
Buenos Airestik urruti gabe
Platago aldamenian
hamabi milloi bankuan dauzka
euskaldun baten mendian.
-Jode garaiy haitako hamabi milloikin!
-Joe!
Gure izeba Frantxiska Antonik
hola esan du lehenguan
Maldaburuko indianua
nola topo egin duan
Harri batek itzuli diyo
zerbait bazekan goguan
buruz eroitzen hasiya baiño
ai zer mutilla deguan!
Izeba neri ez dit importik
nahiz izan erdi zahartua
gazte txorua baiño hobe det
juiziyuan sartua.
Diru puska bat baldin badauka
egingo degu tratua
iya mutillak ekarri lasai
baziok zeiñek hartua!