Hiletak

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 0:31:00 - 0:32:50 (1' 50'')
Laburpena Hilkutxa oinez eramaten zuten jasotzaileek. Ugaldetxotik ekartzen zutenean, Tolarieta inguruan zegoen harri handi batean hartzen zuten atseden. Donostian zaldiekin eramaten zen gorpua. Lehen, elizara eraman aurretik, San Juan kaperan uzten zen gorpua.

Transkribapena

- (...) batzutan betzitan 'ta goizin 'ta holako ordu raro batzutan izaten zen ordun?
- Ez, goizin. Ordun ez zen izaten zeik...
- Nei amak san zin kaja eamateko zinta batzuk izaten zila.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai.
- Hijas de María baldin bazen, Hijas de Mariak zintak zeatzen zittun. Eta gizasemina... Nik ez dakit zein din... Nik gue itxetik zintakin jona gizasemik ez naz gotzen.
Izeba, berriz, Hija de María bai.
- Ni ez naz akortzen hortaz. Zintak bazila bai, biño hoi ikusiya bai. Apaiz gehiyo etorri, apaiz gutxiyo...
- Ualdetxotik ekartzen zen gorputza kompaziyo batea Tolaitan. Tolaitan harri haundi bat zen, 'ta gorputza han jartzen zen deskantsatzeko. ¡Había que traer a hombros también, e! Egualdi ona bazen, txarra bazen, negua bazen, zea bazen...
Hua hartu 'ta eamantzaillik izaten zin ordun. Ordun ez zen zeaik, e? Nada, ordun bizkarrez!
- Bai, hoi igual abeetsen abeetsenak izango zuten igual...
- Donostin bai igual, biño hemen...
- Nik ez dut hemen iñoiz ikusi.
- Donostin bai. Donostin kusi izandu 'ut nik, zaldiyakin. Santa Katalinaiño gaiñea. 'Ta Santa Katalinaiño launtzen zun jendik eta ya han despeitzen zen duelua. Eta ya funebrik...
Seittu itten zen... Besten batek 'o launduko ziyon, biño ya el público se despedía. Santa Katalinaku hortan ya... Geo Atotxa hartzen zun zeara joteko. Hoi gotzen naz ni. Eta San Junen uzten zen gorputza eta geo hasi zen gorputza eliza eamaten.
- Bai, hoi akortzen naz. Eta Oiyartzungo Kamposantua txukuntzen 'e bai. Zertik Oiyartzungua leno dena buztiñan gaiñin ibiltzen giñan, e? Todo dejau.
- Oaiñ oso toki dotoria da, e?
- Biño geo hemen ongi.