Lan arriskutsuak

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:28:30 - 0:32:00 (3' 30'')
Laburpena Hain soldata txikiak zituzten lantegietan, handik kanpora ere lanean aritu behar izaten zuten gehienek. Rufino, Esmalteriako txanda bukatu eta gero, Errenteriako Udalarentzat lanean aritzen zen. Viteri kaleko tranbia txuriarentzako bidea egiten aritu zen. Garai hartan ez zegoen makinarik eta dena eskuz egin behar zen. Pikotxa aski ederki ezagutzen dute garai hartakoek. Arrisku handiko lanak izaten ziren, gainera.

Transkribapena

- 'Ta geo, lante... Lanteitik aparte baserri... Zuek baserri, Olalde baserri koxkorra zen? 'O...
- Lanteitik ate 'ta Errenteiko ayuntamentuntzat, zeak, aittu izandu ga gu, guaintiak mantakin horrek 'ta hoikin 'ta. Zeiñentzako ez zekitenak. Kalle Biteiko trambia dena guk ate, tranbi biria guk ate genun zeatik hasi...
- Honek ez du izautuko hua, trambire hua. Trambire txuiy hua?
- Ez, ez.
- Bai, nik izautu dut.
- Honek deus ez.
- Joe! Biño hasi hauzko puntatik, Kalle Bitein hauzko puntatik hasi 'ta bueltan kalle Biteri dena, Alamendan bueltan. 'Ta pikotxakin guk ate genun hoa. 'Ta joe, galipota txarra da hausteko zen, e!
- Hormioiyan tipoa!
- Joe! Ho denak lertu odoletan! Pikotxa 'ta zeakin 'ta pikotxakin golpia oker xamar ematen bazen, zapa, pikotxa hautxi! 'Ta metro kontun adokiñin ongi atetzen giñala.
Adokiñak 'ta juntatik rak, rak rak hondarra azpikua ate 'ta, harta jornada pixkat, biño joe, galipota tokatzen zenin! Ordua hiru peztan 'ta. Kastañon hasi beko puntatik 'ta goiko muturreiño urantzako zea, aska, aska atetzen. Fabriikatik ate 'ta geo.
- 'Ta hua zeiñentzat aitzen ziñazten, ayuntamentuntzat?
- Ayuntamentuntzat. Urkiantzat in genun Kastañon hamaika metro 'ta erdi. Zulua goitik betti ura harrapatzeko. 'Ta goiyan, goiko punta puntan zen 'ta goiyan tambor bat jarriya.
Tambor hartan kablia goitik betti 'ta zu atzetik benga. Jonta osaba, txandaka, bat bian eun batin 'ta hurrengun bestia. Kan, kan, kan hasi 'ta bian ai zenak bai deskuitzen baza zaparra errak! Balantzaka, xestua balantzaka hasi 'ta bazterra jotzen zunin harriya dena goitik betti! 'Ta jo!
- Ordun ez baizen kaskoik ibiltzen!
- Deus ez.'Ta, biño, txarrena izaten genun, ura asko jaiotzen zen, 'ta illunabarrin jon 'ta bi metro t'erdi 'ro igual zolua dena urez betia. 'Ta eskailletati zintzilik baldia bete batek 'ta
bestik ta, ta, ta. Hua, hua hustutzen ordu bete biño gehiyo, bomba txar bat ez jartzetikan! 'Ta tokatu giñen hamar metro t'erdi. Ura biño beruo zulatua guk, geo ura bazterretikan eta hua ezin billatuik eta. Inaxio Urkia ehizira jon 'ta hua ehiziyan zen demboan, andria jon nola ai
giñan ikusten 'ta beko zolo hura ikusi 'ta ate giñan demboan: "ez gehiyo honea torri, e! Ne andr, o gizona ehizitik torri artin!" Peligrun ai giñala 'ta ne gizona lanin, oi, ehiziyan 'ta gu peligro hautan 'ta gu jon ez. Bi eun pasatzen baldin bazenittun beldurra maten zigun geo jotia!
'Ta hua ehiziyan zon dembuan gu gehiyo jon ez! Han geldittu zen zolua, 'ta iñork bukatu ez.
- Eta han pasa zenittuzten orduak?
- E?
- Han pasa zenittuzten orduak?
- Haik kobrat... Patuko 'izkiunn, bestela... Joe! Biño, han 'e ze iraazten...
- Biño ze peligrun aitzen ziñazten lanin, e!
- E?
- Ze peligrun aitzen zen len lanin, e!
- Bueno, oain 're ieltseruk 'ta 're bai biño...