Behi motak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:49:00 - 0:50:30 (1' 30'')
Laburpena Orain baserri askotan haragitarako azienda izaten da, baina lehen ia dena esnetarakoa izaten zen. Gaur egun, esnetarako behi gehienak holandarrak dira, baina lehen beste arraza batzuk zeuden; betroiak, esaterako. Behia lanerako erabiltzen bazen, esne gutxiago ematen zuen.

Transkribapena

- Ganaua, ganaua ingo zen, esnetako, haragitako 'ta laneko 're bai, ez?
- Bai. Bai, e... Esnetako 'ta laneko. Bai. Oan bezela... Gaiña ez zen oan bezelako behi razikan, ordun beste razak zin. E... Betroikiyak, grisak, eta geo...
Holandes hoik, txuri beltx hoik eta, geo hasi zin sartzen. Biñon... Lembiziyan, lembiziyan, ez dakit ongi saten zattuten, e... Ba... Berrogeita sei 'ta geoxio 'ta behi betroi 'ta holakua zen gehiyena. Geo...
Behiyakin lana itten zunak baita 're zun, pues, behi asko lanin ibiltzen baldin bazen, e... Esnia gutxiyo ematen zun, bai, eta... Biñon bat hortako. 'Ta geo haragitako saltzen zen gehiyo pues hori, tternera zela, esnia iaten ai zela oandikan, eta geo txokorra 'ta ittin.
Bai. Eta geo... Lenagotikan aittatu duten bezela, pues itxeko behi onena zenana, 'o gehiyena gustatzen zizunana, 'o... Harren umia aurreko. Bai.