Nafarmina eta lanparoia

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:50:30 - 0:53:10 (2' 40'')
Laburpena Aziendak gaixotasun ugari hartzeko arriskua zuen: nafarmina, lanparoia... Kutsakorra zenez, azoka asko itxi ziren gaixotasun horiengatik.

Transkribapena

- 'Ta len gaixotasuna zean aittatu zu, errapeko bultu haik 'o... Ze gaixotasun gehiyo izaten zun ganauk?
- Ba... Zean, este... Izena ez dakit zer zun, biñon e... Adar ondotan 'e izaten zittuten zeak, e...
Zauriyak eta hola. Berezkuk, e! Ez bestela iñak. Eta geo asko ordun galtzen zen behiya nafarmiña. Hoi hankatan, hanka tartin sortzen ziyoten zerbatte eta behiya hiltzeiño ailletzen zen. Bai. Eta geo ba... Zea 're bai, biriketako miña, lamparoiya esaten geniyon.
Eta kutsakorrak zin eta ordun e... Baldin bazen, e... Zea, baldin bazon baserri batin e... Zea hoi, este... E... Kutsuzko gaitz hoi, 'o nafarmiña 'o lamparoiyak 'o... Ioziñ holoko gaitz klase, ba ordun hara jon ber zuten personak eta hankatakuk 'ta kambituta 'ta,
oso kutsakorra izaten zen.
- Pertsonai 're pasten ziyon?
- Ez. Pertsonak eaman zezaken itxe batetikan beste animaliyai. Eta feiyak eta itxi 're bai.
Ordun feiya asko itten zen, hemen Oiyartzunen 'e astelenetan itten zen feiya animaliyana San Juan kali hortan, oandikan anillak iongo dia hor animaliyak sokatik lotuta eukitzeko 'ta eta feiyak eta denak itxi itten zin. Eta horrek bastante iraun zun.
Oandikan 'e nik uste dut... Hirurogeita hamar 'ta, geoxio 're igual.
- Zer lamparoiya, o nafarmina, o...
- Nafarmiñ hoi. Hoi oso kutsakorra zen, bai.
Eta baita 're nik uste dut berriz berrittu in zela hasi zenin kampotikan animaliya e... zea, raza berriyak kartzen ta horrek 'e ze ikusiya izan zula uste 'ut ondorengo urtetan, e! Ez gerra ondoregutan bakarrik, geo ondorengutan 'e bai.
- Haik ekartzen zutela?
- Bai. bai.Bueno berdin zen hemenguak hara 're. Biñon, san nahi nuke, zea hoi hasi zenin, e...
Muimentu hoi hasi zenin, behi raza berriyak eta, kampotik kartzen zela ta eramaten zela ta horrek 'e berriz 'e nik uste dut ondorengo urti hoitan zea iñ zula. Bai. Pixtu in zula.