Kofradia eta trukea

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:49:20 - 0:53:00 (3' 40'')
Laburpena Kofradia: baserri mordoska elkartzen zen hildako animalien galerari aurre egiteko. Baserritik gauza asko saldu eta trukatzen zen.

Transkribapena

- Ba konfradiya zen, ba... Animaliya... Bueno, hobekiyo sango zattut. Baserri mordoska bat elkartzen zin, eta ordun, e... Jo 'zagun hamabost baserri, elkartzen zila, e... Ez zuten preziso baillara berekuk ber, e! Ba... Igual bat Ergoingua, 'ta bestia Karrikakua 'ta bestia
Gurutzekua izango zin, alkarren zerbattengatik. Ez dakit, 'o... Familiya zilako 'ro zea, ez zun esan nahi baillara batekuk zila. Ordun, e... Zea, kompradi horren tartin, animaliya hiltzen zenin, kompradiya horren tartin animali bat hiltzen zenian, ba... Eoten zin hiru bat persona, e...
Baloratzeko animaliya horrek zembat baliyo zun. Eta baloratzen zen animaliya horrek zembat baliyo zun, e... Eta... Zea, Inkulluko Joxe zen hiltzaillia jeneralin, ez zen karnizerua 'ta biñon... Oso person... Maiña haundikua zen. Txerriya bezela hiltzen zun behiya.
Eta harrek hill eta puskatuko zun 'ta ordun zembat konfradi giñan, zembat itxe giñan, haumbeste puska itten zen, haumbeste puska itten zen behi hora, 'o txokor hura. Ordun urtian hombesteko bat patzen zen konfradikua izatetikan 'ta diru hura izaten zen animaliya
galdu zunai patzeko. Biñon aurretikan baloratua izaten zen harrek zembat patu zun. Ordun harren haragiya konfradikun tartin banatzen zen eta diru harrekin gelditzen zen jabia. Eta konfradikua ez baldin baziñan, gelditzen ziñan, pos... Animaliya hiltzen zenin, pos...
Zure diroik gabe 'ta ahal zenun bezela itteko.
- Karo, 'ta animali bat baserritar batentzako galtziak kriston galera...
- Izugarriya! Izugarriya! 'Ta gaiña... Oan bezela ez zen erosi 'ta itten ordun behiyak.
Ordun saiatzen giñan, e... Janakin, e... San zattuten bezela, behiyan janataz 'ta, gue janataz 'ta e... Guenak itten genun bezela, baserriyan itten zen bezela, e... Animaliyakin 'e berdiñ itten zen. Behi hobexkuna iruitzen zizunan umia beti aurreko. Bai. Hola defenditzen zen.
- Len attatu 'zu zerbatte 'ta animaliya hokiyo zaindu askotan!
- Bai. Eske handikan zen... Handikan... Diru sarrera han zenakan. Geo pos, temporadako gauzak bazenittun, fruta zela, berdura zela, eta... Bazenittun gauz hoik, gauz ttikiyaguk 'e bai.
Oillaskuk, gue kasun hantxumik, e... Eta hoi bazenittun. Gauz asko saldu 'ro trukatzen zen. Arrautza behintzat, asko trukatzen zen zea, dendakin. Fruta 're bai, berdura 're bai. Gauz ttikiy hoik asko zea, trukatzen zin. Eamaten genun guk itxian, e...
Ez sobra zelako, biñon, beste jenero klasik ber genittulako! Ordun eamaten genittun arrautzak, 'o fruta 'ro... Oillaskuk´e bai, oillaskuk´e... Eamaten genittun dendata 'o... Beák eskatu zigutelako 'ro beste gauzik ez genulako, pos...
Handikan nahitanahiyez ber genittun gauzak: oliyua, azukria, eta... Beste gauzak.
- Baserriyan iya iya dena bazon, biñon, gauza hoik ez!
- Bai, bai, bai, bai. 'Ta... Kalekuk...