Edariak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:46:40 - 0:49:20 (2' 40'')
Laburpena Goizean oso goiz jaikitzen ziren. Gosari txikia egin, eta lurra lantzera. Kalean ohikoa zen gosari txikitarako anis pixka bat hartzea. Gainerakoan, edateko, ardoa gutxi eta pitarra gehiena (sagardoa urarekin nahasia).

Transkribapena

- Ze ordutan 'ta izaten zin otorduk?
- Ba.. Oso goiz jeikitzen zen, oso goiz. E... Batez ere udaran, e... Animaliyakin in ber zen lana goizin goiz in itten zen. 'Ta hamaikak aldeko 'ro animaliya erretiratu.
Eta ordun euna zabaltzikin, e... Lurra manitu ber zela 'ta, goldatu ber zenin 'ta, hori in ber zenin denin, ba... Goizin goiz, euna zabaltzeko zalaiyan. Eta ordun, ba... Bai, esnia, 'o kafia, 'o txikoiyakin itten zen kafia... Oi... bai, kafia ordun, txikoi...
Kafia baldin bazun 'e txikoi askokin. Eta hura hartuta jon goizeko lembiziko golpi hura ittea, 'ta geo gosaiya, bai, gosaiya, bazkaiya, merienda ta afaiya. Bai.
- Gosai ttikiya zeiñei saten zeniyoten?
- Gosai txikiya, pos hori, kafi harrei 'ro.. gosai txikiya harreri bai. Eta... Gosai txikiya... Hura izaten zen itxian, itxe batzutan 'ta itxetik kampo jenealin, pos hori, anixa, 'o kafia 'ta anixa, 'o anixa hutsa, 'o... Hoi nik kale aldin ikusten nun. Mezeta joten zinak, "bai, guazen gosai txikiya ittea"
'ta tabernara ez, e! Dendata igual. Antonenin zea, saltzen... Oi, tabernan bezela serbitzen zuten. 'Ta holako txupito ttiki ttiki batzuk bezela, 'ta anixa hara bota 'ta traxk hora 'ta... Joe, a ze gizona! Berritxu-berritxu itxea bueltan.
Bai 'ta eraiya, ba... Ardua 'ta oso gutxi, e... Saardua kupel, bai, hamalau kargakua 'ro, kupel haundi bat saardo itten genun eta saardu hartatikan kupelan erdiya bezela itten genun embotillatu, eta beste gaiñekukin pitarra. Eta hura izaten zen gue eraiya, pitarra, bai.
- Haurrak 'e bai?
- E?
- Haurra 'e bai?
- Bai, biñon saardu oso rebajatua, e! 'Ta geo gaiña... Ikusten baldin bazen kampotikan jende gehiyo torri zela 'ta... Hustutzen ai zela, kax kax kax jo 'ta huts soiñua jotzen baldin bazun, berriz Xixtiyoko itturritik bete. Bai., bai. Gustua, azkeneko gustua, hoixe!
- Ura bakarrik ez ze ittetik!
- Bai.
- Kofradia aittatu zu...