Otorduak

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:44:05 - 0:46:40 (2' 35'')
Laburpena Otortuak nolakoak ziren. Merienda oso inportantea izaten zen. Normalean zelaian egiten zuten, lanean ari ziren tokian. Arrainketariak baserriz baserri aritzen ziren arraina saltzen.

Transkribapena

- Ba... Gosaltzeko izaten zen talo 'ta esnia. Talua... Talo 'ta esnia nik jaten nuna, biñon talu harrek... Talua izaten zen ogiya biño gehiyo ordun uandikan, eta talu hura jaten zen ezer, iozer gauzakin. Eta geo bazkaltzeko... Potajia. Ilarra jeneralin. Eta illar hura ba...
Guk haragiya izaten genun, e... Sasiña eta harrekin itten zen illarrak... Oliyua gutxi izaten zelako harrek beti gozatu itten zun. Geo... Baserriyan merienda oso importantia izaten zen, jeneralin zalaiyan, zalaiyan ai baldin bazin, ba belarretan, 'o artajorran 'o...
Hola, ba itxeko amonak 'o amak 'o, gue kasun amonak merinda eamaten zun zelaira. 'Ta orduko, ni akortzen nazelatikan merindatzeko ogiya izaten genun guk, ogiyakin merienda hura. E... Gazta 'o, atun garaiyin 'e bai, e...
Baserriz baserri ibiltzen zin arraiketaiyak arraiya saltzen eta atuna 'ta tomatia asko itten zun amonak. Bai. Eta hora ogiyakin, merienda ni akortzen nazelikan berriz ogiyakin. Eta... Geo berriz afaiya. Afaiya... Zopa, eta berriz 'e talua! Zerbattekin.
Zardinzarra 're bai, zardinzarra 'ta bakaillua asko ibiltzen zen ordun eta berriz 'e talua 'ta nahi zunak talo 'ta esnia. Amonak talo pilla bat itten zittun, eta... Ba su bajun, labetxo ttiki bat 'e bazen, su bajun onduan jartzen zun tronko bat eta brasa tiratzen zun tronkun ondoa
eta taluk erre 'ta geo han jartzen zittun ttentte. 'Ta brasa harren berotasunakin itten zin krux-kruxk itten zutela jarri, azala harrotuta. Haik bai, haik gustatzen zin nei! Biñon gaiñekun ni iñoiz ez naz izandu talo zalia. Bai.
- Eta gosaia 'ta gosai ttikiyak eta bazin?, 'o... Ze ordutan izaten zin?