Argia eskas eta ura urruti

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:07:20 - 0:10:00 (2' 40'')
Laburpena Argindarra orain baino eskasagoa zen. Etxeetan instalazio sinplea eta arriskutsua izaten zen. Askotan izaten ziren aberiak, eta beti prest egoten ziren farolak eta kandelak. Ur-korronterik ez zegoen etxeetan. Egunean behin baino gehiagotan joan behar izaten zen inguruko iturrietara ur bila.

Transkribapena

- Zea... E... Argiya 'ta ura 'ta?
- Argiya... Bai, biñon... Argiya igual astian bitan falta izaten genun, 'o gehiyotan igual. Eta faltatzen zenin, ez genun jakitten noiz komponduko zuten.
Zertikan egurreko postik izaten zin eta nahikua izaten zun, e... Arbol bat eroitzia, 'o adar bat hautsitzia 'ro... Eta nola zeak´e argiyan kordoiyak 'o kablik hain kaxkarrak izaten zin, hautsi 're oso errax itten zin.
'Ta geo barrengo istalaziyua baita 're oso ximplia 'ta arriskutsua izaten zen. Eta geo... Zea 're, argi indarra 're ttikiyuo. Argi gorri batzuk izaten zin eta igual itxian sukaldin baldin bazenun, e...
Geo gelatan igual ez zen izango, kuartutan, eta batetikan kalidade txarrekua, 'ta bestetikan, bombila 're itxian, bombillak 'e oso gutxi izaten zin.
- Ez zen tokitan, gotzen al za zekin...
- Ez zen tokitan, e... Guk lembiziyan ibiltzen genun... Beti eoten zin prest baserritan farolak eta kandelak. Eta geo osaba minetan hasi zenin lanin, karburun bittartez itten genun. Bai. Harrek zea itten zigun, eamaten zigun karburuk eta... Harren bittartez itten genun.
Biñon, bai, gutxiyotan. Kandela 'ta farolak. Eta geo, ura ez, ura... Aska bagenun bi bizitzantzako, biñon eskas izaten genun. Guentzako, 'ta arropantzako 'ta animaliyantzako ez zen ailletzen. Eta... E... Itxeko edateko ta jana prepatzeko 'ta joten giñan Xixtiyoko haixtira.
Eta... birexur bat izaten zen, birexur batin jon ber izaten genun, eta... Zinkazko baldiakin eta egunin askotan. Eta... Hantxe betetzen baldin bagenun, zea, betetzen baldin bagenun baldia itturriyan, nik behintzat, ixkiñeko lurra juaz kartzen nun 'ta erdiya birian galtzen nun.