Pertsonekin kontrabandoan

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:06:01 - 0:09:30 (3' 29'')
Laburpena Kontrabandoan, gauzez gain, pertsonak ere ibiltzen ziren. Erramun ez da inoiz pertsonekin ibili, baina askotan gurutzatu izan da pertsonekin zihoazen taldeekin.

Transkribapena

Hemen, asko, garai batin asko pasten zin. Guk kusten baigenittun arratsin topo igual itten genun elkarrei, topo. 'Ta zea.
Laumbat, laumbata batin gu heldu giñan 'ta hortxe zean. Amerikanua hil zen hor, Aitxuleiko zeatik, tuneletik beitti jonta.
Han parin goiyan. Zea, leku txar bat da, oso leku txarra. Zea, illuna 'ta bire txarra. Zea bire zarrin e. 'Ta han 'ta errekan heldu giñen 'ta goitik beitti bulto gaitza zerbaitte beltz-beltza!
'Ta zer 'ta zer. 'Ta aiba dio zer duk hemen? 'Ta ettuk ba guardiziilak, asko ttuk hemen. 'Ta hala aurrea 'ta. Zea Txanberlain.
Nola zen Txanberlain?
-Bai. Joxentonio.
-Hua ... Bai, Joxentonio. Goitik beitti 'ta hua ez zen asko izutu, gu sumatu 'ta ez zen hua eskapo abitu.
'Ta gu 're geldittu giñan 'ta.
"Kaixo Jaunak! Eta hola" eta zea
"A! Biño zuek al ziñazten?"
'Ta: "Bai, zu heldu al ziñen?".
'Ta: "Bai, hemen heldu naz jendi hokin 'ta hemen heldu naz. Zea gauza bat galdetu ber tzuet. Biria nondik torri zazte zuek? ".
"Gu hola 'ta hola. Telleiko lepuan pasa 'ta San Antonen zelaian atzetik beitti, torri Tolaeko atzetik pasa. Tolaeko atzeko zea hoi goitti heldu ga "
"A nik oan joteko hoixe baitut zea zuek torri zazten lekuan ez dela izango gogua maten ditt, zueri ateko izuten 'ta harrentxengatik ba"
"Bai, bai hor lasai jon zinttezke!" 'Ta guk zeatu giñan, apartatu giñan bueno bai "Segi segi ongi!" 'Ta geoztik kusi 'ta beti gizonak ongi!
Beti ongi aitzen zen: "Joño, ze kaixo Erramun 'ta zerbaitte hartuko al zu?" 'ta: "Ez".
"Mesede erra in zeniten ordun, bestela nondik jon enekila ibilli ber nun! 'Ta mesede erra"
'Ta "Bai bai, elkarrei kustez ittezkotan"
"Bai, in ber bai biño ... Denak ez dute itten!"
'Ta hola 'ta hua 're jende mordoskakin, jendikin.
Bazittun harrek, dozena bat igual izango zittun, gehiyo igual. Beste behin berriz, heldu nitzen Lesakan, zea heldu nitzen. 'Ta uste 'ut gaiñea Lesakako peiyak zila.
'Ta beimpin handikan 'ta illundu 'ta handik puxkatxo batea, motun heldu nitzen, motua nun. 'Ta motun, Aitxuleiko tunelin.
Ra! Sartu nitzen, motua ixil xamarra zen hura, oso haundiy hura. Ra! Sartu nitzen 'ta argiya kusi nun erdiya biño pixka 't honuntxexio zerbait hola muimentua in zula.
'Ta hor baiyeu zerbaitte 'ro norbaitte 'ro. 'Ta hala, mantso-mantso tta-tta-tta-tta, segunda jarri 'ta heldu nitzen. 'Ta lurrin gizonak hantxe intzanta zean, ixkiñin kunetan.
Ixkiñin mordoxka 't. 'Ta bat izautu nun, bozina jo niyon pi-pi-pit! 'Ta hala ni aurrea. 'Ta geo hala san zin harrek, gizon harrek
"Lehengun", parrez, "Lehengun, gu izautu zuk!"
'Ta: "Bai, izautu 'ta bozina jo nizun".
"Bai, san niyon zeai launai ez duk biri hortan kamiyun trabik 'o zeik horrek sango ziuken gui, Erramun yun hoi"
'Ta: "Sango ziuken" 'Ta zea oan beimpin berriz 'e topatzen bagiñan 'de lasai itteko. "Gu noixnahi aurkitzen ga 'ta".
"Bai, bai, 'ta hala!"
'Ta hua 're laun mordoxkakin. Bi anaiyak, zea Añakitarrak.
-A! Zea beltza 'ta?
-Bai, Añaki zea Anttonio 'ta bestia ez dait zein anai zun.
-Beltza seuski.
-Seuski.