Nor | Irazu Apezetxea, Erramun |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-024 |
Pasartea | 0:25:10 - 0:29:35 (4' 25'') |
Laburpena | Paketeak eraman eta ekartzea tokatzen zitzaienean, askotan eguna argitzen zitzaien bukatu aurretik. Batzuek paketeak gordetzen zituzten hurrengo egunean jarraitzeko. Beste batzuk egun argiz arriskatzen ziren, lana bukatzeko. Nondik ibiltzen ziren aipatu digu: toki izenak. Kontrabandisten atzetik ibiltzen ziren guardia zibilek izengoitia zuten: nafarrek 'eltzetzuak' deitzen zieten eta hemengoek, 'beltzak'. |
Transkribapena
-Guk hartu ber genittun paketik. "Guk paketik hartu ber ttiu e!".
Hoikin lasaiyo jungo gaittuk eta nahi dugun tokitik jungo gaittuk eta hala.
Hoikin lasaiyo jungo gaittuk eta nahi dugun tokitik jungo gaittuk eta hala.
Bueno 'ta benga hartu 'ta betik goitti zoko 'at bada 'ta zoku hartan goitti ate giñan Buxkanborda(?) 'ro baserriya 'ta han, hango motilla 're han guekin ibilliya zen 'ta.
Harek "Benga motillak! Lembailen e! Oan beitti heldu dela, topia diu beltzak eta!" Eltzetzuk saten yote haik.
-Eltzetzuk.
-Eltzetzuk tope gisa 'ta. Benga motillak 'ta hala 'ta arba bire bate jon giñen 'ta malda, kixton malda.
-Eltzetzuk tope gisa 'ta. Benga motillak 'ta hala 'ta arba bire bate jon giñen 'ta malda, kixton malda.
Hantxe goitti. Hantxe goitti. Hotzak kendu genittun erki. Benga 'ta benga 'ta geo hanguk bi 'ro bagenittun zea aldi honta heldu zinak zin 'ta.
Han betik goitti beimpin hain zean torri giñan animun 'ta. Torri giñan Gardepotoa ate giñan. Bakizu Gardepoto hor nola iña, Gardesoa jonta?
Hara 'ta handikan ziharka Gartzienen borda biño goittixio 'ta han goiko gaiña biño beixio ziar palda hortikan. Torri giñan honontz.
-Aiñeko atzea ate?
-Aiñeko palda horta.
-Bai, bai, bai. 'Ta eskuira utzi zea.
-Tenika leputik(?) eskuira utzi.
-Aiñeko palda horta.
-Bai, bai, bai. 'Ta eskuira utzi zea.
-Tenika leputik(?) eskuira utzi.
'Ta hoik beti, hortik palda hortik. Oandik neonek harraptu duten lekuik txarrena hortxe harrapatu nun.
Euna argittu zun 'ta eskerrak eunak argittu zun. Malda 'ta harkaitza 'ta zerriy hoi, zea hoi. Tenika lepotik (?) heldu zala ezkerreko palda hoi.
-Bai. San Antoneaka ezkerrin.
-Bueno, bueno, bueno. Zer da hoi?
-Toki elutsa da gaiñea hoi!
-Elutsa 'ta harkaitz batzuk! Beldurgarriyak baia han!
-Bueno, bueno, bueno. Zer da hoi?
-Toki elutsa da gaiñea hoi!
-Elutsa 'ta harkaitz batzuk! Beldurgarriyak baia han!
-'Zango 'ia.
-Handik ziharka birea sartu nahi ez euna argittua 'ta topo norbaitte itteko 'ro beldurra 'ta.
-Handik ziharka birea sartu nahi ez euna argittua 'ta topo norbaitte itteko 'ro beldurra 'ta.
Handik ziharka, ziharka, ziharka hononzko Endara parea 'ro torri giñan 'ta hor egiya harrapatu genun 'ta kamiyoa jetsi giñan 'ta kamiyua pastu 'ta goitik beitti erreka 'ta handik Endaraborda.
Ez nahi orduko. Hara jon 'ta euna dena zabaldua biño oandikan lo zauden Texa bakarrik jeikiya, Texa bakarra.
Hala zerbaitte, Penaitxikik arreba zun 'ta san ziyon: "Zerbaitte jar zan neska! Gosia erekiyakin torri gattun 'ta"
Ahal zittunak jarri zittun harrek. Jateko jarri zizkiun ahal zuna. 'Ta geo haik jan katilloka kafesne ondotik jarri ziun 'ta earki jarri giñan, berrittu giñan erki. Bai, premiya bagenekan.
'Ta "Bueno abitu berko yeu" 'Ta bai 'ta berriz 'e ez dait ze ordu izango zin ya gue dembo pixka 't pasa 're in genun 'ta euna argittuta handik ordubetea 'ro.
Hala berriz abitu goitti 'ta goiko kanalea. Kanalin barrena torri honontz tunel aldea 'ta erreka harrapatu genun demboan kanalia utzi 'ta betik goitti, honea zea Aitxuleiko hondarzulota.
Aitxuleiko lepoa 're joteik ez soldauk baizin Aitxulein ordun. Eiyin goitti 'ta ate giñen, 'ta geo goiko gaiñea ate giñenin handik goitik beitti Otsandola
Egiya goitti berriz, 'ta Otsandolatik goitik beitti gue iatzelekuan beitti Intzentsoerreka.
'Ta Intzentsoerrekan bueno nombaitte utzi berko ttugu 'ta Intzentsoko Inaxio difuntuk: "Gue ataiyin masastu pilla erra bat ziok, hantxe gordeko ttiu"
Puntxino berriz: "Ez alajainkua, denak ez beimpin, nik eaman in ber dit!"
"Nola jongo yaz zea oan eunez?"
"Bueno, bueno, bueno!"
"Nola jongo yaz zea oan eunez?"
"Bueno, bueno, bueno!"
"Bai, bai, nik eaman ingo 'it!"
"Ez aputu, hau ez duk galduko"
Guk masastotan sartu genittun 'ta.
"Guk illunarrin eamango ttiu"
"Ez aputu, hau ez duk galduko"
Guk masastotan sartu genittun 'ta.
"Guk illunarrin eamango ttiu"
'Ta beno, 'ta hua hartu beri hora 'ta. Geo zea in men zula Portero zelai azpira jetsi, zea hemendik jon, (?)ko azpiyan barrena jonta.
Makinetxeko hor pasia nombaitte 'ta. Geo handik kanalea, kanala xar horta. 'Ta kanalin beitti deposittoa. 'Ta hor leku prankotan zea itten zun.
Txamarra bat zun 'ta txamarrakin tapatu be zea hoi.
-Paketia.
-Ttakta, ttaka, ttaka, ttaka. 'Ta hauzko prestikan
-Paketia.
-Ttakta, ttaka, ttaka, ttaka. 'Ta hauzko prestikan
Paura eaman ber zun. Pautik goixio han lezoi batzuk bazin askatzekuk eta. Bai, izan litteke. 'Ta hara entretu berrekua. Guk illunarrin eaman genittun, illunarrin.
-Bai, aproxtu harrek berriz ez jotetik.
-Bai. Ordun jornala halakun politta atetzen genun dembu haitakoz. Bi biaje baitia han.
-Bai. Ordun jornala halakun politta atetzen genun dembu haitakoz. Bi biaje baitia han.
Bat eaman 'ta bestia karri. Bi biaje. 'Ta hamaika 'ta hamaika, hoeita bi duro. 'Ta hoeita bi duro ez baizin nonahi iraazten, ordun.
-Ordun Arditturrin 'e ezta hoegi duro iraaziko 're!
-Bai zea! Nik alletu nitzen hoegi durota ni atetzeko demboko biño hiru urte pasata.
-Bai zea! Nik alletu nitzen hoegi durota ni atetzeko demboko biño hiru urte pasata.
-Arditturrin?
-Bai. Gehinez 'e hemezortzi durokin dembo askuan aittu giñan. 'Ta hantxe mina zar hartan hantxe!
-Bai. Gehinez 'e hemezortzi durokin dembo askuan aittu giñan. 'Ta hantxe mina zar hartan hantxe!