Sorgina txerritokian

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:21:46 - 0:24:20 (2' 34'')
Laburpena Auzoko baten txerria garrasika zebilen azkenaldian. Txerritokira joaten zen eta txerria izututa bai baina ez zuen besterik ikusten. Legarreko konbentuan bazen sorginkeriei aurre egiten laguntzen zuen fraile bat. Hark kandela eman eta harretxekin joan zen txerritokira. Orduan ikusi zuen txerri izutuaren gainean emakume bat larrugorrian. Emakumeak alde egin zuen eta geroztik txerria lasaitu zen.

Transkribapena

'Ta geo hala 'ta, txerriya ibiltzen dena, txerritokiya aparte ordun lembatin hola izaten zen itxiari iatsiya biño paeta in 'ta txerritei koxkor bat. 'Ta barrena gabe, kampun txerritokiy hoi 'ta.
'Ta arratsin beti txerriya beti karraxika: 'Ta kuik eta kuik eta kuik. Eta: "Ze arraiyene du ba?" Ez zun sekula maldiziyoik 'saten Felix harrek. Zea zen Xantua 'ro.
"Ze arraiyene du harek, txerriy horrek?" Eta: "Ui jon berko 'zu Felix, jon berko 'zu" Andriak. 'Ta jon 'ta atia ereki du 'ta txerriya izutua han 'ta deus ez 'ta hemen ez do ba deus 'e 'ta beira ibilli 'ta atzea goitti.
Berriz 'e ohiyea sartu ber dunin berriz 'e karraxika 'ta karraxika. 'Ta (...) lo itten 'e uzten ez. 'Ta hala,ordun dembu hartan Learren izaten 'men zen zerbaitte komentu 'ro zea, frailik eta. Meza 're 'maten 'men zuten.
'Ta han izaki praili haik zerbaitte haitan ez zin denak akaso izango biño hola zerbaitte poderia zuna holako zeak...
- Bai, bai.
- Aklaratzeko.
- A...
- 'Ta prailia harrekin hitzeitteko 'ro hara jon 'men zen prailia 'ro zen lekuan. 'Ta hola 'ta hola zula 'ta ez zula lo itten uzten txerriyak, gabin nola eoten zen. Aleiya, ze izan 'te zitteken 'o hola. Sorgiñan fama 're izaten zela 'ta hola.
Bueno zerbaitte 'man 'men ziyon 'ta kandela bat 'man 'men ziyon: "'Ta zuk kandela hau han euki itxian 'ta hasitzen denin txerriya karraxika hoi seittun pixtu, seittun pixtu e! 'Ta hoi hartu 'ta itzali gabe jon 'ta ereki atia 'ta beitu barrena argiya."
'Ta hala ba aski xintxo in 'men zun derrepentin hasi 'men ziyon txerriya 'ta jeiki 'ta pixtu 'men zun kandela seittun ddi-dda 'ta geo beri hura hartu 'ta eskailletan beitti sotoa jetsi 'ta sotoko atetik ate 'ta txerritokiko atia polliki-polliki ereki 'men zun.
'Ta jarri 'men zen 'ta hantxe emakume 'at larrugorrik txerriyan gaiñin.
-Mekauen.
-Txerriyan gaiñin 'men zebillen 'ta txerriyak, jakiña, karraxika hantxe bueltaka, txerriya bueltaka.
'Ta geo izautu, izautu 're in 'men zun. 'Ta alde iñ in 'men zun beak zeak, Felixek ordun: "Nik ze ingo yot horrei ba?" 'Ta alde in in 'men zun 'ta akabo ixildu 'men zen txerriya 'ta alde iña izango 'men zun harrek 'e.
Akabo hango txerri karraxiyak jon 'men zin. Bai, kandela bedeinkatua 'ta auskalo kandela hura, praili harrek zerbaitte indarra 'mana izango zun. Hoik 'e, sorgiñak 'e indarra izaki biño bai harrek 'e. Bai, 'ta...