Ferradun sorginak

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:24:30 - 0:27:10 (2' 40'')
Laburpena Bere anaia eta lagun bat Portuburuko atarian zeuden argudioan. Halako batean, ferra soinuak entzun zituzten eta baita abere pila bat beren aurrean pasatzen ikusi ere. Hurrengo egunean ez zegoen ferra arrasto pizarrik ere.

Transkribapena

- Gue Anjel difuntua. Zuk ez zenun izautuko, ez?
- Ez.
- Zea zen Iñaxion hurrungua. Zaarrena Iñaxio zen, geo Blaxita arreba Lezokua, 'ta geo hua zen.
'Ta harrek, zea zen gaztetan bat bestia beti biño pixkat 't biyurrixio izaten dia...
-Bai.
-Atei xamarra. Bai. 'Ta hala Askostiko Iñaxio 'ta arron launak zin.
'Ta hemen 'biltzen zin. 'Ta geo bestia, zeakua, Penaitxikikua izautu al zenun zuk zea Kapotten Joxe Mai?
-Bueno, hua 're launa. 'Ta laumbat arratsldetan Sakuora joten zin, juntatzen zin mordoxka 't. Han ardua 're saltzen zuten hola zea bertako jendiri 'o 'ta...
Ardo pixka 't eanez, ordun geo neska mordoska 't baizin hor ordun Saikuon. 'Ta han (rondun) pasa taria pixka 't 'ta goizaldeiño. Itxea, bakoitxa be itxea.
'Ta Penaitxikiko Joxe Mai hua 'ta biyek 'torri 'men zin goitik beitti gue Anjel difuntua 'ta biyek honea. 'Ta ataiyin hor jarri 'ta: "Bueno, biar noa jon ber yeu?" 'Ta hola, lambata 'men zen, lambat arratsa.
'Ta hala 'men zeuden zean. "'Ta bai, biar ez dait noa jongo gan" 'ta hola, 'ta ben zeaa 'ta soiñu ikarriya betik goitti. "Ze, norbaitte 'o zer da soiñu hoi?"
" 'Ta perra soiñuk ai zak".
Pri-pra, pri-pra, pri-pra, pri-pra! 'Ta atia hemen, sotoko atia, entradakua biño. Barrendik itxiya biño bazun biatzakin hola maatilla irikitzeko xirritto bat, handik erekitzen zen.
'Ta hua erekitzeko, astiyik ez uzten bestik atzetik helduta. Beri hua ereki nai biño bestik heldu, itsatsiya! 'Ta abere mordoska 't pasa 'men zin pra-pra-pra! Betik, perra soiño errak bai noski. Betik goitti han jon 'men zin.
'Ta biyek (nai orduko) ereki 'men zun gue anaiyak atia 'ta biyek etorri goitti. 'Ta biyek oiyin, oi batin sartu biyek, eta bertan. 'Ta goizin ez 'men zuten loik in.
Goizin, jeiki, euna hasi zuneko jeiki 'ta biyek ate 'ta hortxe arrastuk kusten. 'Ta gue ama goiz muitzen zena zen, beti eunakin batin udaan 'ta neguan, beti.
'Ta ama arropak garbitzen. Ordun ataiyan arropa garbitzen zen, askan. 'Ta han arropa garbitzen hasi 'men zen 'ta: "Zer zute hor? Zerbaitte galdu al zute?" Gue amak eta:
"Bai, galdu erra"
"Zer zute ba?"
"Arratsin beyak arguyun hemen geunden 'ta ikaragarrizko perra soiñuk hemen torri 'izkigu 'ta pasa 'ia goitik betti abere mordoskan bat. 'Ta oan arrasto pizarrik ez da 'men"
Arrastoik bat ez. 'Ta deuse! Harriya, lurra denak ba 'men zeuden han.
-Normal.
-Biria 'ta. Len bezelatxe, normal-normal 'ta. Haimbeste abere pasata, arrasto erra in ber 'men zuten 'ta. Haik 'e sorgin zea...