Apopiloak, arropa-garbitzen eta zerbitzari

Primary tabs

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:02:00 - 0:05:40 (3' 40'')
Laburpena Apopiloak zituzten etxean eta lan asko izaten zen. Hori gutxi balitz, Oiartzunera etortzen ziren udatiarren arropak garbitzen zituzten, kuelan. Usain goxoa zutela-eta neguan ere arropa bidaltzen hasi ziren. Etxean lan asko izaten zen, eta, hala ere, Soteronen eta Albisturrenen ere aritzen zen lanean.

Transkribapena

- Ordun saten ai ziñan, hoi, zean, Albixturreneko hortan jaiyo, hazi, bizi... Dena!
- Dena! Albixturreneko itxiak izena zun. Geo handik atetzen nitzanin, meno, itxeko lanak in 'ta, lana ber genun nahitanahiyez. Ama ba gaixua alarguna 'ta,
apopilukin 'ta lana itten genun, biñon, 'ta jateko 'ta 're asko ber baizen. Mutillak 'e apopiluk, apopiluk harrobitik tortzen zineko bazkaiya jarri 'ta, itten... 'Ta geo, kalea jun 'ta udaan, udaan tortzen zin jendintzat kalin, arropa garbitzen genun. Bai, aski ongi bai!
- Han, itxian bertan? 'O ben etxetan?
- Ez, ez. Nik pardela hartu buruan, 'ta tortzen nitzan Altziberra. Altziberren maiya attak in zigun, 'o Santosek in zun mai bat. Aurreko bi hankak motxak 'ta atzekuk luziak,
'ta halakuk zabal zabalak in zittun. Bi, amantzat 'ta biyentzat. Demboa bagenun biyek, bestela bakarrik ai ber. 'Ta han arropa zabal... Arropa itten nun han, 'ta saten ziten, Donostitik joten zinak Egieneko 'ta hoik Donfelizeneko ondu hortan bizi zin haik zea,
'ta oso launak zin 'ta, saten ziten: "arropa non zabaltzen dezute, Kornelia?" "Oi, arropa! Sotun! Sotoko, sotun ez, sotun ez, baratzin. Baratza haundiya dugu 'ta denin alambria jarriya baidugu, 'ta han zabaltzen dugu" " 'Ta garbittu?" 'ta "garbittu?
Garbittu zean, jaboiya eman, 'ta kuela... Zuek ez dakizute zer den kuela!" Hola barrika bat bezela, 'ta han arropa jarri 'ta arropa garbiyena onduan zolua in 'ta bi trapo jarri. Bi, beno, trapo bat jarri haundi xamar bat 'ta,
bi zolu haitatik atetzen zen 'ta geo trapotikan beko baldea atetzen zen ura. 'Ta geo ur hora bero ahalin botiz, 'ta berotzen zenin, ya iña zon arropa hura. Garbittua. 'Ta hora aittu nahi! Itxeko andri harek! Nola itten zen, Donostiko,
Donostiko usaiya ez zula izaten hemengo arropak!
- A...!
- 'Ta san niyon: "oi! Klaro! Haik beste modo batea ingo zuten Lejikin 'o!"
"Bai ba, lejikin! 'Ta nik ne arropa ez nuke nahi lejikin, dena harizko arropa dut eta!" 'Ta: "Guk halaxe itten 'ttugu ba!" 'Ta neuan 'e geo bialtze 'izkin arropak, maindirik eta itteko! Biajia patuko zila Donostira 'ta bestela kalea eamateko Donfelizenea
'ta han uzteko ne arropak, hain erropak! 'Ta joe! "Atsu honek lan erra jartzen ziuk!" saten genun.
- 'Ta itten zenuten azkenin?
- 'Ta itten zenuten azkenin?
- Itten genun. Geo propina pixka 't ematen zin nei, 'ta ordun 'e oaintxe bezelaxe dirua ber zen asko! 'Ta...
- Ahal zenai heldu!
- Hala, halaxe bizittu ga gu! 'Ta geo Albixturreneko taberna ereki zenin, Albixturreneko taberna 're joten nintzan, maiyak serbitzen 'e ibiltzen nitzan jaitan 'ta lanin,
goiko komedorin, 'ta holaxe bizimodua! Lanin, lana harrapatzen nun tokiyan lanin 'ta...