Zinea, argazkilaritza

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:54:20 - 0:57:30 (3' 10'')
Laburpena Zinema: pleno aretoan egon zen, gazteak bertan gelditzeagatik. Sara Montiel Oiartzunen. Argazkiak: Figurski Errenterian. Jaunartzeak.

Transkribapena

-Zinia bai al zen atta?
-Bai.
-Kalin? Bai?
-Bai.
-Nun zen?
-Goiyan!
-Goiyan nun?
-Erretratuk nola zin, erretratuk kustea nola jon giñan?
-Bai.
-Hantxe!
-Oan pleno aretua den hartan? Han zinia? Joten al ziñazten zuek?
-Bai, ni beiñ 'o jon 'zandu naz. Gaztiak bertan gelditzetik, bestela Errentira joten zin 'ta.
-A... Zu naiko gaztia ziñala zinia hor 'o?
-Naiko gaztia 'ro ba... Hogei urte iñak beimpin gutxinin. Geiyo iul.
-'Ta gustatze al zizun zinia? Ez? 'Ta teatruk eta gotze' al za?
-Ez.
-Teatruk eta gotzen?
-Ez naz akortzen.
-'Ta zu gotze al za hanako Sara Montiel torri zela pelikula grabatzea?
-A, pelikula bai! Bai...
-Kriston reboluziyua izango zen ordun? Han al ziñan kalin? Kalin rodatu zuten, ez?
-Bai... Baita Gurutzen barrena, hor 'billi zin.
-A bai, Gurutze Berrin 'ta ez? 'Ta kusi al zenun zuk?
-Bai... La Reina de Chantecler 'o ez dait nola den.
-Bai...
-Sara Montiel Oiartzunen. 'Ta gaiñekun zea, e... Argazkilaiyik 'o bai al zen?
-Zea Sankrixtaba. Oan nola gu Seiñen haik. Gaiñekun hola erretratua ate ber baldin bazenun dexentia Piruxkenea jon ber zenun Errentira.
-Eta harrek, biño harrek 'e asko atetzen zittun baserritan 'ta ez?
-Ez dait hoixe. Boda 'ta hola beimpin asko, kumuniyo 'ta. Biño ordun Piruski bakarra zen, oan bakizu zembat pilla din?
-Klaro, bai.
-Denetik.
-Biño len oso gutxi ateko zen erretratua.
-Oan bezela ez beimpin. Hola gotu ta kazk!
-'Ta kumuniyua inta 'ta re hola ez, ez?
-Kumuniyua inta 're bai batzuk.
-Batzuk...
-Posible zutenak. Dirua zunak 'o...
-'Ta kumu... e... zea... kumuniyua inta itxian ez zen bazkaiyik 'ta ezer zeik izango?
-Bai... itten zen pizarra itxian. Kampun... bai... segun ze famili zen.
Ongi zinak baldin bazin, haik ingo zuten pues berbara... Oan gaiña jatetxe 're ez zen 'ta nombatte ingo zuten jesus! Biño jenelin itxian.
-Itxian...