Xanistebanetan musika, sokamuturra ...

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:52:12 - 0:54:20 (2' 08'')
Laburpena Musika: banda, txistulariak, koroak. Xanistebanetan zer izaten zen. Zezenak. Banda Errenteriatik. Txistulariak. Xanistebanetan. Soka-muturra. Altzibarren bertakoek toreatuta.

Transkribapena

-Zea... Bandik 'o bai al zen kalin 'o?
-Ez. Errentitik tortzen zen musika banda Xanisteantan.
-Errentitik. 'Ta hemen zer zin txistulaiyak?
-Hemen txistulaiyak. 'Ta bi txistulai 'ro hiru, bi, bi 'ro hiru baldin bazin 'e! Oan 'zango dia, auskalo zembat din!
-Eta fiestatan 'ta musika? Billerak 'ta aittatu ttugu biño geo fiestatan 're izango zen, ez? Ordun torko zin bandak 'ta ez?
-Bai, ordun.
-'Ta xanisteantan zezen korridak 'ta gotze' al za zu? Zezenik 'ta izaten zen...
-Sokamuturra 'ta?
-Bai.
-Bai...
-'Zaten zen?
-Bai, zezen suzkua 'ta sokatira, o zea... bai zea... sokamuturra.
-Sokamuturra.
-Sokamuturra gaiñekun...
-Biño, zea toreruk eta hoik ez. Hoik lenagoko kontuk izango dia.
-A! Toreruna hoik, bueno ordun...
-Korridak eta plaza itxita len korridak itten 'men zin garai batin.
-Bai... Altziarren 'ta 're itten zittuzten fiestatan. Biño bertakuk, bertakuk torituta. Ez hola, toreruk torrita ez.
-Bertakuk. Nahiko torero bazin...
-Bai.
-'Ta koruk eta holakuk bai al zin? Elizako koruk eta?
-Bai....
-Bazin?
-Bai. Korua bai, koruk kantatzen zun beti.
-Bakarra elizan kantatuko zun, ez?
-Bai...
-'Ta organo... Organo jolik izautu al ttuzu?
-Ez dait zein zin ordun. Organua jotzen zuten ordun 'e!
-Ordun 'e bai... 'Ta kalin non jotzen zuten plazan, bandak 'ta?
-Bai... Kioskua jarri zeaku hortan Xabaleko pampanutako hartan 'ta betiko rutina, han beti!
-Tzumpa-tzumpa... Len aztu in nau galdetzia, Santa Ageda eunin atetze 'al ziñazten eskian?
-Ez.
-'Ta kantai 'ta?
-Ez.
-Hoi kampokua da, Santa Ageda?
-Hoi ez da, hoi oan hemen oan itten baute 're oan berriyak dia hoik.
Atarikoan noiz: 
Asteazkena, Abuztua 2, 2017