Perretxikotan, arrantza, ehiza.

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:47:56 - 0:52:00 (4' 04'')
Laburpena Perretxikoetan. Lehen jende gutxi ibiltzen zen. Basoa nolakoa zen. Belar-soroak zirenak orain pinua sartuta. Arrantza: sareekin ibiltzea galarazita zegoen. Ehiza.

Transkribapena

-'Ta zea e... Perretxikutan 'ta ibiltze' al ziñazten?
-Bai.
-Ordun gaiñea afiziyungatik biño gosiangatik geiyo...
-Gosingatik.
-'Ta ze ibiltze' ziñazten bakarra hemen auzotakuk 'o kaleko jendia 'ta 're ibiltzen zen?
-Bua... Ordun jende gutxi ibiltzen zen perretxikotan!
-Gutxi...
-Ez zu kusten dena oiñez jon ber zela... Oan dia katxarruk hartu 'ta da bertaiño 'ta. Oaingo ehunentzat bi ordun, perretxikutan. 'Ta oan bezela izautu 're ez itten 'ta...
-Len perretxiko geiyo iz... Bueno gutxiyo ibiltzen bazen jendia geiyo izango zen perretxikua.
-Geiyo... 'ta basuk 'e geiyo 'ta... jendia gutxiyo!
-Basua, basua ze baso... Geiyena hemen ingurun san zu haitza.
-Haitza 'ta pagua.
-Haitza 'ta pagua. Piñua gutxi...
-Piñua gutxi ordun.
-Biño belaso geiyo 'ta 're izango zin, oañ aiña arbol bai al zen?
-Oan... Oan asko dia, belasuk piño asko sartuak. Leno belasuk zinak arbolak sartuak.
Leno sardiyak zinak piñuk sartuak. 'Ta hoi dena galtzen diju hoi, pixkan pixkan. 'Ta hemendik hamar urteko. Hemendik hamar urteko... Hasi Errentitik 'ta Aiako harri arte amakiña 'at belaso sasiyak hartuko 'u. Pf... Hoixe! Dena utzitzen ai da 'ta ez do kontoik eta!
-Ez do kontoikan... 'Ta zea, e... Arrantzan, Arrantzan ibiltze' al ziñazten?
-Bai arratsin kontrabandun.
-Zertik zon galeziya? 'O zer zon, galeziya?
-Bai.
-'Ta zer zon...
-Kañakin libre zon biño sariakin ez. 'Ta arratsin 'billi ber.
-'Ta harrapatu ezkeo?
-Harrapatu ezkio kendu 'ta munta 'ro izango zen. Nei ez naute beiñ 'e harrapatu 'zandu 'ta.
-'Ta amurriya 'zango zen...
-Bai... Ordun amurri asko 'zaten zen.
-'Ta amurritik aparte?
-Aingirak.
-Aingirak... 'Ta ezer geiyo ez.
-Deuz ez geiyo!
-Geo exkaluk biño...
-Bai exkalua...
-Utzi! Eta eiziyan? Eiziyan ibiltzen al zen baten bat?
-Bai. Ordun zozua 'ta billiarro 'ta hoi libre 'zaten zen oan biño zea geiyo zun, libertade geiyo zen. Oan itxe batetik bestea 're metruk ber dia eskopetakin 'biltzeko 'ta. Dena, dena, dena galdua ya!
-Biño eskopeta ez zun eozeiñek izango...
-E?
-Garestiya izango zen eskopeta eukitzia, ez?
-Ordun 'e pasik patu ber zenun 'ta giyak eta dena...
-Ordun 'e kontrolatua eongo zen, ez?
-Oan gaiñe ez biño ordun 'e bai.
-'Ta basurdeik bai al zen len? Haimbeste...
-Bai, 'ta gu mutikozkorrak giñan garaiyin bai! Basurdeta jonak Errentiko basurdeta jonak zeara Artikutza 'ta ez dait zer... Oan berriz ya itxeño torriyak.
-Zu ez ziñen eiziyan... Arrantzan!
-Arrantzan! Hua zen merkina 're. Eiza garestiya 'a, zea!
-'Ta kañaberak zer zenittuzten zeonek iñak 'o...?
-Zurkaitz makillakin iul.
-Zurkaitzanakin iñak... Amua 'ro eosi 'ro?
-Bai... Amua eosi 'ta pita eosi 'ta.
-Tira.
-Tira! Ez zen zeik...
-Bai zea!
-Raka-raka!
-Karreteik ez.
-'Ta perretxiko klase geiyo 'ro bai al zen len? 'O oan din beretsuk? Bai 'te dia hola espeziyik galduak 'o?
-Oango moun perretxikua seuski. 'Ta oan seuski, leno billutzen ez zen perretxikua, ordun billutzen ez zena oan billu ingo da seuski! Ongi izautzen ez.