Makisekin topo mendian

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:57:41 - 1:00:12 (2' 31'')
Laburpena Makisekin zer gertatu zitzaion. Mendian topatu zituen. Mutil kozkorra zen eta pasatu zituen beldurrak.

Transkribapena

-Makis garaiya 're bazen.
-Zer zen hoi?
-Han zean morroi nola, Amaseiñen morroi Erlaitzen nola morroi nola ardiyak jeistekun. Goizin euna argittu biño lenoztik eaman ber izaten nittun ardiyak jeistekuk, zeara sotoa jeistea.
'Ta beti lo eskasiyan ibiltzen nitzan, jakiña gaztia 'ta beti oiyea joteko kontoik ez 'ta geo goizin jeikitzeko pereza 'ta. Arront goiz jeiki ber ardiyak billutzeko. Beti lo eskasiyak eta. Hala itxetik goitti, hola kaxko bat zen 'ta piñeiya 'ta han itten zuten asko lo illunabarrin biali jetsita.
'Ta han lo itten gelditzen zin. 'Ta pixkat goixio zen borda Txarrixulo 'ro saten zena, oandik han dia paeta zarrak. 'Ta han iatze metak, biño hola gurdi biria 'ta hola gurdi biria 'ta han metak.
'Zaten dia metak hola airin iñak zerriya sartzeko lo itteko 'ro? San nun mekauen horretxen azpiyan lo in ber dit. 'Ta borda harren parin. Nik ez nun ezer sumatu. 'Ta ebiintza 'ro hola zen.
'Ta seuski hankak kampun 'zango nittun e! Gurdi birea aterik hankak. 'Ta braust! Kriston soiñua 'ta mekauen dion! Bai ya aski erne! Barrenin zeudenak makisak! Zean txabola harren barrenin.
-'Ta haik numbatte, nik ez dait, sartu zinin atia itxi zuten. 'Ta geo erekitzeko 'ro soiñua... Mekauen 'ta itzanta neon tokitik erki kusten nittun eu airea. Mekauen hortxe. Lau 'ro bost zin.
'Ta jakiña nik oaiñ 'e kastillanoz gutxi 'ta ordun batez 'ta. Auskalo gaiñea ez zin kastillanuk, akaso handik heldu zinak zin, Frantzitik. Zi-zau, zi-zau, zi-zau! 'ta batzuk ailleka batea jon nai zuten, Irun aldea. 'Ta bestik ailleka harta berriz, ailleka harta, Endarlatza aldea.
Ez joten... 'Ta ez joten, 'ta ez joten... 'Ta nik saten nun honea tortzen baia, azpiyan billatzen banaute 're... Seittun, aramatuk 'biltzen baizin! Hementxe bukatuko zitek!
Noizpaitte, atzea, ailleka harta. 'Ta geoztik ez nun nik han loik in zea! La ospa! Bai 'ta haik ordun nik pixkat muimentua in banun ra! Ingo zuten haik deskarga e! Ez baizuten haik libre ez han 'ez ez hemen, Makisak. Hoik zin numbatte, jon hara gerratin 'o 'ta...