Etxegintza

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:30:25 - 0:34:05 (3' 40'')
Laburpena Etxegintza. Material ona. Makinaria gutxi. Lan baldintzak. Oiartzungo etxegileak. Lapurdin lanean. Soldatak.

Transkribapena

-'Ta materiala ona 'ta izaten al zen 'o?
-Itxiak itteko?
-'O zena...?
-Miño nik ez dut oandik garai haitako itxeik intako, iñik eroitzen kusi.
-Txarrak ez zin ordun?
-Oan biño hobia iñak bai, zea!
-'Ta zea... adelantuk, gruak eta izate' al zin?
-Dena bizkarrez. Jartzen zen plantan grua txar bat, hola pluma giratoyukin taka. Holako, hako horren tipo bat, bueno haundiyuo hortan 'ta 'biltzen zen zea, katxarrua. 'Ta karro txar bat hartu diro diro, diro, diro... iyoko zun karroka bat maza 'ta.
Karruk 'e zea... ruedak burnizkuk, ez oan bezela ruedak gomazkuk. Ttra... bultza, batek tira 'ta bestik bultza. Hustu 'ta holaxe...
-'Ta orduko bazin Oiartzungo kostruktorik eta?
-Axali 'ta Bordabi 'ta hoik... 'Ta... besteik 'zango... zein zin zin... Bai sango za, zea... Lizazu 're oiartzuarra zen. 'Ta ez dait besten bat 'e iual... Ba, geiyo izango zin.
-'Ta beste aillekan 'de aitzen ziñazten? Hendaiño bakarra ailletzen ziñazten 'o geiyo 're bai?
-Non Frantziyan aittu giñanin?
-Bai.
-Baionaiño.
-Bai e?
-Bai...
-Baionan aittua al za zu?
-Bai... Goizin jon 'ta illunarrin itxea. Beak, nausiyak beak eaman kamionin.
-'Ta ordun lambatin 'ta lana ingo zen?
-Han ez, han arrasaldia jai izaten zen, lamatin. Ordukoz... Geo hangu... hangua zetu zenin hemen hasi zin.
-Hemen gaiñekun lamat osua?
-Hemen lamata osua, normal! Sei eun! 'Ta...
-Ordu pilla bat!
-Bua! Hirurogehi ordu 'ta astian 'ta...
-'Ta bestik biño sueldo onaguxiok 'ta 'te zin ieltsero bezela 'o denak bersintxo 'o?
-Non? Non, han? Hemen?
-Hemen, hemen ieltsero bezela...
-Ieltsero bezela difentziya batetik bestea, difentzi ttikiya.
-Biño fabikatakuk 'ta denak berdintxo?
-Ez... Obrak beti geiyo.
-Geiyo...
-Obran beti lan geiyuo 'ta geiyo iazten zen. Harrek ingaintzen zittun denak, diruk!
-'Ta ordun hasiko zen jendia itxiak iosten 'ta?
-Bai
-Ordu arte deus ez ez?
-Ordu arte ezer ez. Hor sartu zen jende beltz hoi 'ta,'ta beltz hoik, hoik ibiltzen zin hortan. 'Ta bestik 'e heldu, 'ta hola pixkan pixkan...
-'Ta erreleukin ailletuko zen, oan bezela ez, oan izin patuikan 'ta... Len errexuo izango zen itxia eostia, ez?
-Nik ze sango zattut ba! Erraza... Zuk ate zu kontua, astia jota... Ni neone're esposatu nitzanin, seirehun pezta 'ro zazpirehun pezta iazten nittun astian e! 'Ta... e! Oaingo, oango, oangotxeko tipun! Oan saten du, oan saten du jende gaztiak saten du zertik ez hartu ordun? Bai... aleiya pisuk merke.
-Biño ordun sueldo gutxiyo...
-Hoi ba! 'Ta harrekin ze hartu ber zenun? Ni akortzen naz Herreran, Herreran... el año zinkentaitres o kuatron han ai giñen Herreran. 'Ta pisua zea hamabi milla eurun! Sesenta mil pesetas, pisua! E!
-Jo!
-'Ta Iruna torri, handik puxka batea handik urtebetea 'ro, Iruna torri giñan 'ta, geruo 're Irunen zea hogeita bost milla duro 'ta... Hogeita hamar milla duro 'ta... Asentsore 'ta guzi! Geo...